Tortura salatzeagatik salatua
“Poliziek sistematikoki torturatzen dituzte atxilotuak, atxilotze unean, garraiatzean eta ziegetan, eta ez fisikoki bakarrik, ez dituzte jotzen bakarrik, iraindu eta umiliatu ere egiten dituzte”. Halaxe salatu zuen Lorena Ruiz-Huerta abokatuak Jordi Évoleren Salvados saioan. Gainera, fiskalen konplizitatea ere agerian utzi zuen. Bada, orain polizien eta guardia zibilen elkarteek salatu egin dute, “kalumniengatik”. Horretaz gain, adierazi dute min berezia egin diela horrelako salaketa ikusle asko dituen hedabide batean egiteak, eta La Sexta telebista katea kritikatu dute halakoak agertzeagatik.
Abokatuak Garzón epailearen aurrean bota zituen torturari buruzkoak, eta hark ez zituen ukatu; aitzitik, nolabait onartu egin zituen.
Hona hemen berria saioaren bideo zatia. Norbaitek saio osoa ikusterik badu, merezi du.