Kutxabank aferaz (des)informatzeko oharrak

kutxabank
Kutxabank afera pil-pilean da, nola Euskal Herriko hedabide ia guztietan, hala eskena politikoan. Deigarria da zein zehaztasun gutxirekin azaltzen diren kontuok oro har. Hona hemen prentsan irakurritako hainbat azalpen eta desazalpen. Kontua argitzeko edo iluntzeko apur bat gehiago.

Ohar sorta

“Bidezidorrak baziren ikastolak frankismo garaian irekitzeko, legearen barruan jardunda posible zatekeen Kutxarako bestelako eredurik”

Joseba Barandiaranek Berrian: ‘Koilara Kutxara nola sartu’

“Pentsatzen dut sorpresa handiena langileek  berauek hartuko zutela, funtzionario direla dioen albistearen berri izatean”

Javier Vizcaínok Deian: Kutxabank, entitate publiko?

“Euskal kutxen kasuan derrigor bete behar ez den eta EAJk bozkatutako legea da jeltzaleen argudio bakarra”

Garako editoriala: BBK eta Vital, helburu (onartezina) lortuta.

“Euskal enpresen gehiengoari bost axola dio Kutxabankekin gertatzen denak”

Joaquín Arriolak Noticias de Gipuzkoan: ‘Kutxabank banku bat gehiago da, ez da bankua’

“BBK, Vital eta Kutxako Asanbleetako proiektua onartu ostean, euskal gizarteari boterea kendu eta ‘konfidantzako 15 pertsonari’ ematen zaio”

Ekai Centerrek Naizen: ‘Lotsagorritutako herrialde bat’

Egunkarien azaletan Kutxabak hizpide

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.

9 pentsamendu “Kutxabank aferaz (des)informatzeko oharrak”-ri buruz

  • Kutxek kontrol publikoa zuten, orain ez.
    Lehen depende nor irabazten zitun hauteskundeak Kutxak bertaku ekonomia gehio edo gutxiago (bigarrena izan da) lagundu al zuten.
    Hautekundetan errepresentazioa zutenak ahal zezaketen organuetan egon (gauzak hobetzeke zeuden ta asko).
    Orain, jada PPsOE ta EAJk jarri dutenak aginduko dute berdin du jada zer aukeratzen degun hiritarrak hauteskundetan.
    Pertsona hoiek aukeratuko dute nor agintzen du Kutxabankeko enpresetan, ta zein izango da Kutxabanken jarduera ekonomikoa, ta jun nahi badira, beraiek aukeratuko dute nor sartzen da han berriro.

    Ta nahi ez badute ez dute zertan kapital pribatua sartu behar, jada bere kortikua da betiko ta bakarrik gehio irabaziko badute sartuko zuketen kapital hori.

  • Amonamantangorri 2014-07-02 00:48

    Ikaragarria, Javier Vizcaínok botatako txorakeria galanta: “Para empezar, me llena de perplejidad haberme enterado, cuarenta y pico años después de que mi padre me abriera una libreta infantil con cien pesetas en la Caja de ahorros vizcaína, de que durante todo ese tiempo he sido cliente de una entidad pública. Ni sospecharlo, oigan, aunque imagino que ha tenido que ser mayor la sorpresa de los empleados, que ahora están recibiendo la primera noticia de su condición de funcionarios”.

    Hori da, hitzez hitz, Mario Fernándezen eta EAJren argumentarioa. Diruak jokoan direnean, horretan geratzen da Vizcainoren ustezko independentzia eta profesionaltasuna.

  • Mikel Abasolo 2014-07-02 13:29

    Kutxabank jadanik ez bada gipuzkoarrena, zenbait jauntxorena baizik, ordua da Aldundiak eta Gipuzkoako udaletxeek banka etiko euskaldun bat bultza dezaten.

    Nik hilero kobratzen nuen Kutxan, eta Kutxabanken kobratzen segitzen dut, ez baitakit non egin, baina ez nago bat ere pozik. Alde batetik izugarri erdaldundu delako eta bestaldetik kapitalista zulo bilakatu delako. Laboralaz ez naiz fido egin duen iruzurragatik. Beraz, norekin aritu? Banku etiko euskaldun bat sortuz gero, zalantzarik gabe, eta lehen egunetik bertara pasatuko nintzateke. Eta ni bezala, jende pilo bat dago.

    Kutxabankek ez badu gipuzkoarrekin nahi, gipuzkoarrok beste bide bat bilatu beharko dugu.

  • Pello Andrearriaga 2014-07-02 17:49

    Era bat ados Mikel Abasolorekin, nik ere nire erretiroa bertara eramateko prest nago.

  • Pello Andrearriaga 2014-07-02 17:50

    Barkatu, ni ere.

  • Jadanik badaukagu Fiare, geurean sortua eta udatik aurrera banka “arruntak” eskeintzen dituen zerbitzuak eskeintzen dituena.
    Bestetik ez nator bat zuekin Pello eta Mikel, Laboralaren “iruzurrari” esker dirua irabazten zutenean nor kexatzen zen? Eta bestetik, dirua non jarri ez dakizuela… zuen Kapitalarentzako zulo “ez-kapitalisten” bila?

  • Panderetazalea 2014-07-02 23:38

    Guztiz ados Haritzekin,

    Ni ere banka etikoari buruzko informazioa biltzen aritu nintzen eta Fiare gustatu zitzaidan. Uda amaieraran hasiko ei dira banka “arrunt” bezala, nahiz eta gaur egun ere depositoak eta antzerako produktuak eduki. Beste aukera bat Triodos da, baina Fiarek egoitza Euskal Herrian dauka.

    Datuak falta zaizkit baina Kutxabank euskal kulturgintza eta euskal kultura gero eta gutxiago laguntzen ari dela iruditzen zait. Babesle bezala agertzen diren ekintza eta proiektuak gero eta gutxiago dira….

    Laboral Kutxari buruz nahi duzuena esango duzue. Ni fio naiz, Kutxabankek 3 haurdun familia kaleratu berri du etxetik. Eta Laboral Kutxaren ekarpenei buruz, guztiz ados Haritzekin, inor ez zen kexatu dirua ematen zuten bitartean. Sentitzen dut beraiengatik, baina finantza produktuak kontratatzerakoan beti egoten da arrisku bat (kasu honetan ondorioa oso larria den arren). Gainera beste banku batzuk ere aritu ziren produktu berak saltzen.

    Gabon

  • Panderetazalea 2014-07-02 23:44

    Javier Vizcaínok egiten duen gogoeta larria iruditzen zait, nire irakurketa ondorengo hau da eta:

    Funtzionario bezala jokatu duten batzuen kutxa pribatizatuko dituzte, inoiz tratu onik eman ez dizueten horiena….

    Iritzi artikulu horrekin hutsal bihurtzen du kontu osoa.

  • arbasoenetxea 2014-11-05 12:57

    Kutxabankeko aferari buruz EKAI centerrek argitaraturiko hainbat artikulu. Gaiaren inguruan irizpide propioa izaten lagunduko digute, ezbairik gabe.

    https://www.scribd.com/doc/245495011/Kutxabank-EL-BCE-DISCREPA-CON-EL-BANCO-DE-ESPANA

    https://www.scribd.com/doc/245184028/Kutxabank-LOS-VASCOS-SON-TONTOS

    Hemen beraien argitalpen guztiak:
    https://www.scribd.com/ekaicenter