Tortura eta komunikabideak: notizia jarrera baten erakusle denean
Pentsa ze leku izango lukeen Frantziako Liberationen halako kasu batek. El Paisen bigarren notizia da, El Correon ere gauza bera. Aipagarria da, Iñaki Petxarromanek aipatu duen bezala, Gaur Egun albistegian, bederatzigarren berria izan dela torturen epaiena.
Salbuespena balitz ez litzateke garrantzitsuagoa izango berria? Kontua da, azken bederatzi urtetan Guardia Zibilei jarri zaien zigor bakarra dela gaurkoa.
Salbuespena balitz harridura eragin beharko luke. Harridurak notiziei sakontasuna eta garrantzia ematea ekarriko luke (ez Gaur egunen bezala).
Tortura salaketak ETAren eskuliburuetan dauden ez dakit, baina aplikazioa sistematikoa dela eta Hego Euskal Herriko eta Espainiako komunikabide guztiak horren jakitun direla nabarmena da. Horren aurrean nola jokatzen duten beste kontu bat da. Argigarria da, gaurko kasuan, epaiaren notizia osatzeko gehitzen dituzten notiziak ikusteko.
Sententzia osorik irakurri nahi duenak, hemen du.
Gaur lau guardia zibil zigortu dituzte, baina pasa den astean Maite Orueren kasuan, bost guardia zibilak absolbitu egin zituzten.
Ez daukat erruak eta penak banatzeko gogorik, baina aspaldidanik pentsatu izan dut euskal gizarteak neurri moral eta etiko handiagoa eman diola bere baitako indarkeriari espaniar gizarteak bereari baino. Agian ezinbestez, hedabideek erakutsi dizkiguten irudi odoltsu ugariak ukatzerik ez zegoelako. Errazagoa da, noski, ziega ilun gordean gertatutakoak ukatzea, askotan norberaren baitan zuritzen diren bitartean, nolanahi ere hilketak saihesteko “zaplasteko” batzuk onargarriak omen direlako. Baina hemen tortura beldurtzeko erabili da, herri oso bat kikiltzeko, terrorismoa egiteko, gaztazka bera luzatzeko… Zorra kikatetzeko dauka espainiar gizateak.
Hala izan behar Luke, Gonzalo, baina El País-en irakurleek utzitako mezuak arakatuz Espainiako “gizarte zibila”ren argazki arras tristea ageri zaigu. Mezu batzuk terrorismoaren gorespena deitu ohi den horretatik nahiko hurbil daude, eta askotan tortura ez da ukatzen: justifikatu egiten da. Adi 517. iruzkinari, goardiz zibila baten eskutik….
Perla guztiak hemen:
http://www.elpais.com/articulo/espana/guardias/civiles/condenados/torturar/etarras/Portu/Sarasola/elpepuesp/20101230elpepunac_3/Tes
[…] This post was mentioned on Twitter by zuzeu. zuzeu said: Tortura eta komunikabideak: notizia jarrera baten erakusle denean: https://zuzeu.eus/?p=20457 […]