Tortura eta komunikabideak: notizia jarrera baten erakusle denean

Pentsa ze leku izango  lukeen Frantziako Liberationen halako kasu batek. El Paisen bigarren notizia da, El Correon ere gauza bera. Aipagarria da, Iñaki Petxarromanek aipatu duen bezala, Gaur Egun albistegian, bederatzigarren berria izan dela torturen epaiena.

Salbuespena balitz ez litzateke garrantzitsuagoa izango berria? Kontua da, azken bederatzi urtetan Guardia Zibilei jarri zaien zigor bakarra dela gaurkoa.

Salbuespena balitz harridura eragin beharko luke. Harridurak notiziei sakontasuna eta garrantzia ematea ekarriko luke (ez Gaur egunen bezala).

Tortura salaketak ETAren eskuliburuetan dauden ez dakit, baina aplikazioa sistematikoa dela eta Hego Euskal Herriko eta Espainiako komunikabide guztiak horren jakitun direla nabarmena da. Horren aurrean nola jokatzen duten beste kontu bat da. Argigarria da, gaurko kasuan, epaiaren notizia osatzeko gehitzen dituzten  notiziak ikusteko.

Sententzia osorik irakurri nahi duenak, hemen du. 

Gaur lau guardia zibil zigortu dituzte, baina pasa den astean Maite Orueren kasuan, bost guardia zibilak absolbitu egin zituzten.

Tortura kasuak komunikabideetan: salbuespena dirudien ohitura

Irudia | Tortura kasuak komunikabideetan: salbuespena dirudien ohitura | Vergara | LGPL

3 pentsamendu “Tortura eta komunikabideak: notizia jarrera baten erakusle denean”-ri buruz