Tenere (basamortua)

Tenere (basamortua) –

Gure aiten
Lur sakratua
Gure amen
Lur bedeinkatua
Laua
Eta aratza
Zuk durundatzen
Zuk distiratzen
Zuk itsutzen
Zenituen gure arimak

Zure edertasun
Zenbakaitzean
Modelatuak
Lur sakratua
Zuk aterpetu zenituen
Gure gorputzak
Haizearen
Erritmoetara
Abestietara
Poesiara
Emanak

Dunen
Gandorrean
Ez zegoen
Ezpata
Eta bertutea
Besterik
Naturaren
Oreka
Berrezartzeko

…2020 Tenere

Denda
Ufada berriek
Urraturik dago
Zarpail
Rezzou
Hiltzaileetako
Hilotzez
Eta zitalkeriaz
Lepo

Txakur
Odoltsuak
Pitzatutako
Gizajaleak
Infernua
Promesten dizuegu
Gure gurasoen
Lurrean

Eta hilobitzat
Hondarra
Eta otoitzat
Fistulez jositako
Txakurren
Eta hontz itsusi
Eta miserableen
Uluak…

Rhissa Rhossey (poeta Tuarega)
Tenere (basamortua)
“Tenere” hitzak, basamortua esan nahi du Kel_Tamasheq edo Tuaregen hizkuntzan.

Tenere