Asteburu honetan: Amonaren arrautza mainontziak

Asteburu honetan: Amonaren arrautza mainontziak –

Asteburu honetan: Amonaren arrautza mainontziak

Asteburu honetan arrautzak serietxoa bukatzeko izena anitz polita duen RZ dakarkizugu, Amonaren arrautza mainontziak RZGoxo eta erraza Amonaren RZ orrietan aurkitu dugun hauxe, parranda osterako bikaina, ligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

Asteburu honetan: Amonaren arrautza mainontziakErrezeta

  1. Hiru pertsonentzat egosi 7 arrautza.
  2. Erdibitu 6 arrautza, eta utzi ontzi batean.
  3. Egin bexamela: 50gr gurin, eta bina koilarakada esne eta irin.
  4. Horrekin arrautzak estali.
  5. Beste arrautza gogorra puregailutik pasa eta ontzia atontzeko erabili, perrexil apur batez.

Kasu!

  • Beroa zerbitzatu!
  • Amonaren etxeko neurriak
    • Kafe koilarakada bat 5 gr.
    • Postre koilarakada bat 10 gr.
    • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
    • Kafe kikara bat 100 gr.
    • Katilukada bat, 250 gr.
    • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
    • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
    • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
    • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
    • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
    • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
    • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
    • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
    • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Xabier Euzkitzek Juan Mari Arzak sukaldariaren bizitza gertuagotik ezagutuz ‘Bisitaria’ saioan. Sukaldariak lanean jarri du Euzkitze, bere plater gustukoena prestatzen: Arrautza frijituak RZ.

 

Urruneko Aitonaren arrautza nahasiak ere oso famatsuak dira.

Asteburu honetan: Amonaren arrautza mainontzia

Errezeta gehiago …

Asteburu honetan: Arrautza poxatuak

Asteburu honetan: Amonaren arrautzak aurora erara

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Amonaren arrautza mainontziak
Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude