Sustrai Erakuntza herri akusazio gisa pertsonatu da epaitegian Valle de Odietaren makroetxaldearen kontra

Sustrai Erakuntza herri akusazio gisa pertsonatu da epaitegian Valle de Odietaren makroetxaldearen kontra –

Dakizuenez, Sustrai Erakuntza Fundazioaren azken hilabeteetako lan-ildoetako bat makroetxaldeek Nafarroan duten eragin negatibo izugarria salatzea izan da, bai lurraldearen orekan, bai ingurumena zaintzen duten eta herritar guztientzat elikagai osasuntsuak ekoizten dituzten tokiko nekazaritzan eta abeltzaintzan. Zentzu honetan, Sustrai Fundaziotik hainbat ekimen jarri ditugu martxan: makroetxaldeen proiektuei alegazioak egitea, edota honako txosten hau bezalakoak idaztea, Valle de Odieta makroetxaldean dektektatuak izan diren irregulartasunen inguruan, zeina Nafarroako Parlamentuan aurkeztu genuen beste talde batzuekin batera.

Sustrai Erakuntza herri akusazio gisa pertsonatu da epaitegian Valle de Odietaren makroetxaldearen kontra
Arg: Ekologistak Martxan

Honako oharrarekin, abeltzaintza makroeredu intentsibo honen aurkako borrokan jauzi kualitatibo handia egin dela jakinarazi nahi dizuegu. Gaur egun erabat murgildurik gauden kasua 2021ean hasi zen, Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldeak lurzorua eta akuiferoak kutsatu izanaren ondorioz. Gertakari hauen harira jarritako salaketak, zenbait talde ekologistek zein Nafarroako Gobernuak berak jarritakoak, auzitegietan tramitatzen dira, eta artxibatzeko bidean ziren, honela, enpresak eta bere abokatu-armadak egindako gertakarien erantzukizunari aurre egitetik salbatzea lortuko zutelarik. Ikustea besterik ez dago enpresak beste zenbaitetan bere asmoak lortu duela epaitegietan, froga gisa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak 2021ean instalazioak handitzeko baimena eman ziolarik, obrak jadanik eginda zituela.

Aukera horren aurrean, Sustrai Erakuntzak auzian pertsonatzea erabaki zuen, tramitatzen ari ziren dokumentazio guztia ezagutzeko asmoz eta herritarrek ingurumen garbi eta osasuntsua izateko dituzten eskubideak defendatzeko asmoz. Eta Tafallako Epaitegiak herri akusazio gisa onartu du Sustrai Fundazioa. Salaketak aurrera darrai. Kasu hau dokumentazio andana sortzen ari da, gure abokatuak errebisatzen ari direla. Horrek esan nahi du gastu-aurreikuspen handia egin behar dugula, Sustrai bezalako entitate txiki batentzat ez dena ahuntzaren gauerdiko eztula.

Horregatik, Sustrai Erakuntzak dirua biltzeko kanpaina bat burutzeko hautua egin du, ekimen hau aurrera atera ahal izateko. Ekarpen askorekin, txikiak izan arren, gai izango gara ingurumenaren eta Nafarroako nekazaritza- eta abeltzaintza-sarearen suntsiketaren erantzuleak judizialki zalantzan jartzeko. Izan ere, gure helburua ingurumenaren aldeko eta lurraldearen defentsarako borrokak indartzen eta babesten jarraitzea da.

BABESTU EZAZU NAFARROAKO MAKROETXALDEEN ISURKETEN KONTRAKO HERRI AKUSATIOA

ABELTZANTZA INDUSTRIALARI EZ. ZURE LAGUNTZAK ASKO BALIO DU

Diru bilketa Sustrai Erakuntza fundazioaren kontu korrontearen bitartez egiten da. Jarraibideak web orrialdean aurkituko dituzu.

Sustrai Erakuntza herri akusazio gisa pertsonatu da epaitegian Valle de Odietaren makroetxaldearen kontra

Ingurumenaren oreka, bizi kalitatea eta iraungarritasuna. Nafarroa.