Figuratione post-abstractuaren auquerac

Figuratione post-abstractuaren auquerac – 

Figuratione post-abstractuaren auquerac

Quadro honec nahi ukan çuen abstractionetic haraindi iristea eta post-abstractione figurativo multidimensional batençat lengoaia içan litequeena creatzen saiatzea.

Oinharrian patron rhythmico spiralac daude. Spiralec formac creatzen dituzte bainan ez dute spacioric occupatzen. Hala, formen superpositionea posiblea da plano pictoricoan. Spacioa occupatzen ez duen forma batec comparti deçaque occupatzen ez duen spacioa berce formequin.

Ondoren, patron rhythmicoac categoriça daitezque, coloreequin berheiztuz, eta horrela formac nabarmencen ahal dira. Hor irudimenac crea ditzaque oinharrizco abstractioneac, eta haien arteco harremanen bitartez, baita forma berriac maila ezberdinetan ere, ceinac coloreen bitartez categoriçatu ahalco diren. 

Hau bide bat içan liteque figuratione maila berriac creatzecotz abstractione hutsetic abiatuz.

Demagun, spacioric occupatzen ez duen forma abstractuen sequencia bat adiarazten dela plano batean. Ondoren sequencia abstractu hori categoriçatuz figurac adiarazten hasten direla, oreka batean non denac igarri ahalco diren, eta aldi berean haietaco bacoitza.

Ni ez naiz gai concebitzecotz sequencia osso simpleac baicic. Bainan procedura hauec garatuco balira, aguian ethorquiçun batean posible içanen liçateque film cinematico osso bat quadro batean chertatzea. Ecimbercean, halaco film bat beguiratu ahal içaitecotz hori eguiten ikassi beharco liçateque. Içan ere, oraingo cinemaren eta videoen alderancizco jarduera cerebrala liçateque.

Bainan tira, osso urrun legoque, nere aburuz, orain fictione beçala dakussadan cultura hori. Momentuz asqui dugu irudi politac creatzen saiatzearequin.

Figuratione post-abstractuaren auquerac