Spanish tour

Spanish tour –

Spanish tour
Jagoba MANTEROLA/FOKU (NAIZ)

Nafarroa beren mapan jarri dute. Nafarroa mapan jartzera etorri dira. Kanpainako egun hauetan guztiek izan dute txokotxo bat, beren agendan, Nafarroarendako. Bagara. Nor gara. Herenegun, Pablo Casado ikusi genuen Iruñean. Gaur arratsaldean, Pablo Iglesias etorriko zaigu. Igandean, Pedro Sanchezen txanda izanen da. Alberto Riverak huts egin digu, baina Ines Arrimadas bidali zigun atzo. Abascalen berririk ez, baina ez galdu esperantzarik. Hitz batzuk, deklarazioak, galderarik ez, argazkiak eta segi. Gauaz estatuko albistegiek 3 minutu, edo 4, edo 5, eskainiko dizkiote agerraldiari. Zer tokatzen da bihar? Logroño edo Avila? Teruel edo A Coruña? Segi neska-mutilak. Spanish Tour. Bizi luzea rock’n’rollari.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2019ko maiatzaren 15ekoa]

Spanish tour

Iruñekoa, malgré moi, idazlea,iritzi-emailea.