Sortu legezko, penaltietan 6-5 (erreakzioak)
Txantxa badirudi ere partidua oraindik jokoan zegoen. Penaltietan. PPk Auzitegi Konstitizionala eraldatu nahi zuen berriz ere gehiengoa izateko. Sortu legeztatu aurretik ahal bazen hobe, zioten kobazulo ultraeskuindarreko hedabideek. Bada Onda Vascak lehenik eta El Paisek ondoren aurreratu dute aldeko sententziza. Sortu legala izango da aldeko 6 botorekin eta kontrako 5ekin.
Batek daki kontrako boza eman duten 5 magistratuen argumentazioa nondik nora doan. Pake prozesua aurrera doan honetan, alde bakarretik bada ere, ezin ulertu daiteke azken uneraino horrela ibiltzea. Eta epaia hain juxtu ateratzea aurrera. Horrelako partiduak, estatu ez demokratikoetan jokatzen dira. Espainian esaterako.
Orain ikusi beharko. Sinbolikoaz aparte, izango al du eraginik honek EHBildun eta euskal politikagintzan? Zer uste duzu zuk?
Twitterren planteatu dugu galdera, hemen erantzunak:
@zerdionk Alderdien aldetik, ez dut uste; eskubideen aldetik, baietz espero eta ea horrela den. cc/ @xme64 @larbelaitz @juanjodom
— Jurdan Arretxe (@Jurdan) junio 20, 2012
.@zerdionk normalak, ez dakit, baina normalagoak izango gara
— Juan Ignacio Pérez (@Uhandrea) junio 20, 2012
@zerdionk @paulrios @boligorria @xabiermikel @uhandrea @aranamikel ..eta airean nire erantzuna: euskal orubean zutabe sendoa izango da Sortu
— karmelo landa(@karmelolanda) junio 20, 2012
@zerdionk @paulrios @boligorria @xabiermikel @uhandrea @aranamikel ..beste zutabeekin batera Euskal Herria denon etxe egiteko
— karmelo landa(@karmelolanda) junio 20, 2012
@zerdionk @jurdan @larbelaitz @juanjodom permach, barrena, alvarez eta abar politika agerian egitera pasako dira, adibidez.
— Xabier Mendiguren (@xme64) junio 20, 2012
@zerdionk @paulrios @boligorria @xabiermikel @uhandrea @karmelolanda bai, ilegalizazioen garaia itxi eta politikan berdintasunean aritzeko
— Mikel Arana (@AranaMikel) junio 20, 2012
@aranamikel @zerdionk @boligorria @xabiermikel @uhandrea @karmelolanda denon partehartzea,bazterketarik gabe,bakea errotzeko baldintza zen
— Paul Rios (@Paulrios) junio 20, 2012
@zerdionk @paulrios @xabiermikel @uhandrea @karmelolanda @aranamikel 10 urteko ilegalizazio eta jazarpena amaituko da. Asko da hori!
— Gorka Bereziartua (@boligorria) junio 20, 2012
@zuzeu absurdaldi luzeegi baten ostean, “erantzunaren politika” amaitu eta “politika erreala” egiteko tenorea datorkio zenbaiti #Sortu
— Hasier Etxeberria (@hasier) junio 20, 2012
@zuzeu besteen baldintza “berdinetan” aritzeko aukera ez da gauza makala,nahiz eta oraindik gauza asko konpontzeke egon!
— joxepa sarasola (@ezl68) junio 20, 2012
@jurdan @zerdionk @xme64 @larbelaitz ezkerra abertzalearen proiektua ezarrita dago, ez dut uste egoeraren aldaketarik izanen direal
— Juan José Domínguez (@juanjodom) junio 20, 2012
@zerdionk amaitu da debeku, blokeo eta ezinikusien aro gaiztoa. Independentismoa behetik gora, haizea alde du. Ea noraino heltzen den.
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) junio 20, 2012
@zerdionk borroka politikoaren garaia da bete-betean. Oso garai interesgarria bizituko dugu. Zortea dugula uste dut, hau kontatu egingo dugu
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) junio 20, 2012
@juanjodom @Jurdan @zerdionk @xme64 @larbelaitz estrategia bakarra da, ikusi dute irabazteko bidaia lagunak beharko dituztela.
— Jon Iriondo (@iri_ondo) June 20, 2012
Sorturen legeztatzeak eta Askatasuna eta D3M taldeetako lagunen absoluzioak bizipoz handiagoa eragingo digute eta hori ez da gutxi. Aurrera egiteko ilusio handiagoa piztu zaigu.