Sortu legezko, penaltietan 6-5 (erreakzioak)

Txantxa badirudi ere partidua oraindik jokoan zegoen. Penaltietan. PPk Auzitegi Konstitizionala eraldatu nahi zuen berriz ere gehiengoa izateko. Sortu legeztatu aurretik ahal bazen hobe, zioten kobazulo ultraeskuindarreko hedabideek. Bada Onda Vascak lehenik eta El Paisek ondoren aurreratu dute aldeko sententziza. Sortu legala izango da aldeko 6 botorekin eta kontrako 5ekin.

Batek daki kontrako boza eman duten 5 magistratuen argumentazioa nondik nora doan. Pake prozesua aurrera doan honetan, alde bakarretik bada ere, ezin ulertu daiteke azken uneraino horrela ibiltzea. Eta epaia hain juxtu ateratzea aurrera. Horrelako partiduak, estatu ez demokratikoetan jokatzen dira. Espainian esaterako.

Orain ikusi beharko. Sinbolikoaz aparte, izango al du eraginik honek EHBildun eta euskal politikagintzan? Zer uste duzu zuk?

Twitterren planteatu dugu galdera, hemen erantzunak:

Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Zer duzu buruan “Sortu legezko, penaltietan 6-5 (erreakzioak)”-ri buruz

  • Sorturen legeztatzeak eta Askatasuna eta D3M taldeetako lagunen absoluzioak bizipoz handiagoa eragingo digute eta hori ez da gutxi. Aurrera egiteko ilusio handiagoa piztu zaigu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude