Sokoako gotorlekua salgai
Joan zen mende erdi aldera libera sinboliko baten truk saldu zion Ziburuko udalak gotorlekua Frantziako armadari. Orain armada berau da enkantea egingo duena: irteerako prezioa milio t’erdi euro.
Egia esan lekuak hori eta gehiago balio du ez baita sarri aurkitzen ahal ez halako eraikuntza bikainik, dena harriz jasoa, eta ez halako kokagune apartik: Donibaneko badiaren mendebaldeko ertzean, itsasoaren talaiari eta Larun mendiaren parean.
Kezka da orain nork eros dezakeen eta zer egin dezaketen bertan. Hotela? Apartamenduak?
Beste aukera bat ere bada: zeuk erosi eta egin tokitxo bat Zuzeuko lagunok asteburua bertan igaro dezagun, elkarren konpainian.