Egunkaria ere 3Dn

MzEzNw==

Oraingoz, eta adierazitako egunean bakarrik, irudi eta iragarkiak 3D betaurrekoak erabilita baino ezingo direla modu egokian ikusi iragarri du 3,8 milioi egunkariko tirada duen egunkari alemaniarrak.

Egunkaria betiko moduan inprimatuko da, testuak betaurreko berezien beharrik gabe irakurriko direlarik. Irudiak berriz nahastuta ikusiko dira betaurrekorik gabe.

Bild.de egunkariaren edizio digitalean ere, bideoklip, joko eta pelikula denak hiru dimentsiotan ikusteko aukera izango da parerezko edizio bereziaren egun berean.

Bild ez da 3Dak eta prentsa idatzia batzen saiatzen den lehen egunkaria. Aurretik Sun egunkari ingelesak eta La Dernière Heure bruselarrak ere gauza bera egin zuten.

Irudia | Bild egunkari mordoa | mkorsakov | Creative Commons By SA