Sexista ala sexya?
Iskanbila piztu da eta ez da harritzekoa: Defoly inmobiliaria agentziak iragarki nabari bat jarri du BABeko autobusetan eta saltoki handienetan. Neska ikusgarri bat, ikurriña den biotz formako goxoki handi batekin eta testuetan: “Amets eginaraziko dizun inmobiliaria, baina, aldiz, bistak egiteko orduan Peiok artatuko zaitu”.
Eztabaida handia piztu da eta ondorioz Colette Capdevielle diputatuak Najat Vallaud-Belkacem emakumeen aldeko ministroari idatzi dio gertatzen denaz ohartaraziz.
Antza denez, agentziako arduradunek umorezko iragarkia dela esan dute, emakumeari utziz “objektutasun esajeratua” eta Peiorentzat, ostera, beti ezkutuan egon dagoen gizonaren egitekoa: azkenean funtsezko kontuak, dirua eta hori guztia, mutiko brontzeatuarenak dira.
AutonomiaEraikik, esaterako manifestaziora deitu du biharko eta Leroy Merlin bezalako saltoki handiek, berehala kendu dituzte afixa hauek piztu den zalapartaren ondorioz.
(Ikusi albiristea SoudOuesten)
Tira, publizitate agentziak lortu du bere helburua: polemika piztuz, iragarkiari gure arreta eskeintzea. Zenbaiteraino den hori zilegia? Nola kritikatu euren estrategian erori gabe? Erakargarriak ote dira hipermakilatu eta photoshopeatutako emakumeak? Zergatik dira galdera onenak erantzuteko zailenak? Zer ari naiz egiten nire bizitzarekin?…
Koloreei buruz 1
http://www.youtube.com/watch?v=5ZhECHZuJbc&feature=c4-overview&list=UUVnQ1wnhpOrzyMnnrEFdrmw
Koloreei buruz 2
http://www.youtube.com/watch?v=uoqC-hXXacY&list=UUVnQ1wnhpOrzyMnnrEFdrmw
Sexista izanda, kasu honetan matxista litzateke. Galdera batzuk airera:
-Iragarkia matxista izatea emakumea erabiltzea da? Emakume estereotipatu bat erabiltzea da?
-Irakagarki bat henbrista izatea gizona erabiltzea da? Gizon estereotipatu bat erabiltzea da?
-Iragarki bat sexista izatea sexuetako bat kontsumora bultzatzeko bestea erabiltzea da?
-Iragarki bat sexista izatea pertsonak objektu bezala erabiltzea da?
-Sexistak gara iragarki bat kritikatzeko, emakume erakargarri bat erabili dela diogunean? emakumea inplizituki guztiontzat erakargarria dela diogunean?
-Pertsona mota guztiak gara erakargarriak baina kulturak eta saltzeko gogoak sortu ditu estereotipoak?
-Hau honela izango balitz, gorputz eredu guztien erakargarritasuna erabili ahal izango lukete? Pertsona-objektu izaten jarraituko al lukete horiek guztiek?
-Guztiak izan gaitezke erakargarriak edonorentzat baina gehienbat gorputz eredu batek dauka, naturalki, arrakasta?
-Hau honela izango balitz, iragarkietan gorputz eredu bakarra erabiltzea onartuko beharko genuke?
·
Galdera hauek, eta beste batzuk, iragarkietan fisikoa erabiltzean sortzen zaizkit. Batzuetzat ez dut erantzuna…
Honetaz gain, ezin ahaztu rolak. Iragarkiak, sexismoak ezarri dizkigun rolengatik askatzeko borrokan, etsai zanpaezina dira.
Ezin ahaztu ere, misoginia eta misandria. Iragarkietan behin eta berriz ikusten ditugu emakumeak gizonen rolaz barrez eta gizonak emakumeenaz barrez.
Argi eta garbi, askapen borroka guztietan bezala, kapitalismoarekin ez dago askapenik. Kapitalismoan dirua da objektu preziatuena eta hori horrela den bitartean ez dago elkartasunerako denborarik. Emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasuna eta begirunea, naturaren babesa, giza eskubideak, herrien eskubideak…. bigarren mailan egongo dira, ezta?
Bostgarren galderan hau esan nahi nuen:
-Sexistak gara iragarki bat kritikatzeko, emakume erakargarri bat erabili dela diogunean? emakume eredu hori, inplizituki, guztiontzat erakargarria dela diogunean?
Idatzi dudana fisikoa erabiltzeaz doa. Irudiarekin batera doan esaldiaz, rolak argi daude: emakumea gorputz lirainduna eta txoratzen gaituena. Gizona, aldiz, garuna duena, gauza serioetarako. Gizon heterosexualari bakarrik zuzendua.