Euskaltelen 6 garaipen gogoangarri

Samuel_Sanchez_celebra_victoria_Luz_ArdidenEuskaltel-Euskadi txirrindularitza taldeak agur esango die errepideei abenduaren 31an. Hori iragarri du gaur taldeak. Une gazia iraganeko gozoarekin eztitu nahi baduzu, ikusi Euskaltelen historiako 6 garaipen gogoangarri hauek, Frantziako Tourrekoak eta Italiako Girokoak.

2001 urtean Tour-eko lehenbiziko lasterketa eman zion Roberto Laseikak Euskalteli, Luz Ardiden-en.

2003an, Alpe D’Huez-en Iban Mayok garaipena lortu zuen.

Samuel Sanchezek 2011an Roberto Laseikaren garaipena errepikatu zuen, Luz Ardidenen, hamar urte geroago.

Igor Antonek Zocalon mendian eman zion Euskalteli Giroko lehenbiziko arrakasta, 2011an.

Mikel Nievek 2011ko Antonen garaipenaren biharamuneko etapan irabaztea lortu zuen, Italian.

Euskaltelen azken garaipen potoloa Ion Izagirrek eskuratu zuen, iaz, Giroko hamaseigarren etapan.

4 pentsamendu “Euskaltelen 6 garaipen gogoangarri”-ri buruz

  • Niri asko gustatu zitzaidan Mikel Nievek Espainiako Itzulian lortu zuena, beste batzuek hasi eta Juanjo Orozek eta Amets Txurrukak burututako talde lan ikusgarri baten ondoren. Berria; “Erokeria egin dugu”

  • Jon Intxaurraga 2013-08-21 14:32

    Peru,

    Roberto Laisekak Abantosen lortutako garaipena ahaztu zaizu. Oker ez banago, etapa hori izan zen itzuli handi batean lortutako lehen garaipena, hau da, bidea ireki zuen garaipena.

  • Zenbat kostatuko litzateke urtean EUSKATEL-EUSKADI BIZIRIK eta duin eustea?
    Gure (euskal) “kirol ordezkari” hoberena izan daiteke Euskatel-Euskadi?
    Ta FUNDAZIOA egin eta euskal jendeari eskatuko baliokete aportazioak…gero bakoitzak bere errenta aitorpenean desgrabatzeko aportazioak, halako “mailegu herritarra”, crodfond edo delakoa?
    Astakeria litzakete? Ez du merezi?
    Agian egin duzue hemen bertan galdera hau bera…

    (Galdera hauekin berandu natorkizue, badakit. Ni beti berandu…)

  • Crowdfunding…(barkatu)