#saretu lehiaketa. Udako Ikastaro bat txio baten truke
UEUk #SARETU lehiaketa jarri du martxan Twitterren. Lehiaketa honen bidez aurtengo 42. Udako Ikastaroen leloa den #saretu hitzarekin jolastu nahi dugu. Twitterreko mezuak kateatuta, sare bat osatzea dugu helburu. Lehiaketa ostiralean amaituko da.
Zer egin behar da?
- Lehiaketan parte hartzeko nahi beste txio bidali ditzakezu.
- Txio horretan zure twitterreko kontaktu bati mezu bat bidali behar diozu, Udako Ikastaro bat aipatuz.
- Txio horretan 3 elementu dira derrigorrezkoak:
- Lagunari aipatzen diozun ikastaroaren izenburua, izenburuaren laburdura edo aipamena.
- Udako Ikastaroen web gunerako lotura orokorra (www.ueu.org/udako-ikastaroak) edo aipatzen duzun ikastaroaren lotura. Loturak laburtzeko helbideak onartuko dira.
- #saretu traola
Nola aukeratuko dugu irabazlea?
- Parte hartu duen mezu bakoitzari zenbaki bat esleituko diogu. Ondoren, zenbaki horien artean zozketa egingo dugu Random aplikazioaren bidez.
Saria
- UEUren Udako Ikastaro baten matrikula DOAN.
- Ekainaren 2an egingo dugu zozketa.