Santa Ageda, neskak eta soldadutza

Santa Ageda, neskak eta soldadutza
Santa Ageda, neskak eta soldadutza

Santa Ageda ohitura oso errotua dago Euskal Herriko zenbait lekutan. Makilak hartu, txapelka jantzi, mantalak lotu eta etxez etxe koplari irteten dira zenbait lagun.

Gaur egun, kantu-eskera neska-mutil denak batera joaten badira ere, tradizioz mutilak ziren Santa Agedan ateratzen zirenak, soldaduskara joan behar zuten “kintoak” hain zuzen ere. Eskoriatzan Santa Agedan emakumeek izandako parte-hartzea bistaratzen duen dokumentala egin dute.

Soldadutza bukatzeak aldaketak ekarri zituen Eskoriatzako Santa Agedan, eta baita, beste zenbait lekutan ere. Horrela, emakumeen presentzia handitzen joan da pixkanaka. Soilik gizonezkoentzat ziren tradizioetan emakumeak nola lekua-hartzen joan diren ikus daitekeen hainbat adibide ditugu Euskal Herrian.

Lehengo urtean egin zuten herriko Santa Ageda ohituraren historiari buruzko dokumentala, eta oraingoan, genero perspektiba txertatu eta ohitura horretan emakumeek izan duten rola aztertu dute. Nolako bilakaera izan du zuen herrietan?

Hemen ikusgai:

2 pentsamendu “Santa Ageda, neskak eta soldadutza”-ri buruz

  • Altsasun (Nafarroan) antzeko bilakaera izan du baita ere Santa Agedako festan nesken partehartzeak. Eta bertan baita ere, duela bi urte antzeko bideo/dokumental bat egin zuten bertako eboluzioa azaltzen: Ikusi bideoa Merezi du, ohitura eta tradizioak bizirik mantentzeko aldatzen joan behar dutela ikasteko…

  • Nlako bilakaera nire herrian? Orain enteratzen naiz gizonen kontua zela lekua askotan. 32 urte ditut eta betidanik irten gara neska zein mutil, andre zein gizon, kantura Santaeskean. Hau ere bagenuen beraz…