Nafarroari buruzko zenbait datu eta bitxikeria

Nafarroako Enrike III.a

Nor da irudiko pertsonaia? Enrike III.a, Nafarroako eta Frantziako errege izandakoa, Borboidarren leinukoa eta Juan Carlos erregearen urruneko ahaidea. Bai, egungo Espainiako erregearen jatorria nafarra da. Nafarroari buruz gehiago jakin nahi?

 

Koroa-aferak:

Borboidarren leinua jatorriz nafarra da, 1555etik erreinatzen zuten.

1519an, Karlos I.goak Nafarroako armarria gehitu zuen bere armarrira. Bere ondorengoek ez zuten hala egin. Jose Bonaparte tronuan eseri arte errege-armarriari ez zitzaion Nafarroako armarria berriro gehitu.

1868ko Iraultzaren ostean sortu zen Espainiako armarrian Nafarroako armarria ageri da, gaur egunera arte.

Juan Carlos erregearen tituluetako bat “Nafarroako Erregea” da.

Felipe printzeak “Vianako printzea” titulua du; hori “Asturiaseko Printzea” tituluaren baliokide nafarra da.

Estatistika apurtxo bat:

Nafarroako lurraren %64 zuhaitzez estalita dago.

Espainiako estatuan, Nafarrak dira birjintasuna beranduen galtzen dutenak, 22 urterekin.

Nafarroa da Espainiako armadan sartzeko hautagai gutxien aurkezten dituen erkidegoa. 2005ean armadan sartzeko aurkeztu zirenen %0,15 soilik ziren nafarrak.

Nafarroa da emakumezko mediku gehien dituen Espainiako erkidegoa. Medikuen % 46,67 emakumeak dira.

Nafarroa da prentsa idatzi gehien kontsumitzen duen erkidegoa (14 urte baino gehiago dituztenen %61,5ek).

Nafarroa da biztanleko patente eskaera gehien dituen erkidegoa.

Espainiako Estatistika Institutuaren arabera, 1981tik Nafarroa da bizi itxaropen altuena duen erkidegoa (2007ko datua).

Nafarroako gizonezkoen heriotza kausa nagusia tumoreak dira; emakumezkoena, aldiz, gaixotasun kardiobaskularrak.

2000 eta 2005 urteen bitartean Nafarroan bere buruaz beste egin zutenen ia hiru laurdenak gizonezkoak ziren.

2004an Nafarroak kontsumitu zuen energia elektrikoaren %61 iturri berriztagarrietatik lortu zen.

 

Iturria: Wikipedia

5 pentsamendu “Nafarroari buruzko zenbait datu eta bitxikeria”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2012-02-06 17:03

    Beste bat: Francisco Javier María Girón Ezpeleta iruindarrak, Ahumadako dukeak, Guardia Zibila sortu zuen 1844an.

  • Orain urte dexente ideia malapartatua izan nuen, “Viejo Reyno”ren adoratzaile horietako bati gauza bera esatea bururatu zitzaidan, alegia, batere maite ez dudan Juan Carlos errege dela Leizarragari Testamentu Berria euskaratzeko agindu zion Joana Albretekoa erreginaren ondorengo zuzen-zuzena. Hantxe bertan txikitu ez ninduenean! Izan ere, Espainiako Ondorengotzaren Gerran (1700-1714), Aragoiko Koroak -eta bereziko Kataluniako printzerriak eta Valentziako erresumak- erregegai augsburgotarraren alde egin zutela, Hego Euskal Herriko lurraldeak erregegai borbondarraren alde kokatu ziren: horri esker, historiagile askok azpimarratu zuenez, Felipe V.ak bere hartan utzi ziuen hango foruak eta abarrak bere asmo zentralizatzaileak gorabehera, ze Aragoi, Valentzia, Katalunia eta Balearretakoak gupida gabe ezeustatu zituen. Gerra hartan, gainera, borbondarraren aldekoek haren jatorria propaganda gisa erabili zuten Nafarroan, hau da, Feliperekin batera zilegizko dinastia itzuliko zela, Austriako etxeko errege “atzerritarrak” eta usurpatzaileak ez bezala, bera zelako Enrike III.a “Zangoztarra”ren ondorengo zuzena (hura izan baitzen Nafarroan bertan jaiotako azken erregea, Zangotzako gazteluan, hain zuzen). Mitxelenak nonbait idatzi zuen Iruñako / Nafarroako erresuma izan zela euskaldunek inoiz sorturiko egitura politiko handiena eta iraunkorrena, baina ez dakit ba asko balioko digun gauden XXI. mendean…

  • beno, Jurtzixabi, besterik ez bada nondik gatozen jakiteko balioko digu… ta ez da gutxi!

  • Caballerito de Arratia 2012-02-10 13:56

    Parkatu baina irudikoa ez da Henri III, Henri IV baino. Nafarroako Erregea izan zana eta, gero, Frantziakoa, XVI. mende azkenerantzean.Eta egungo Espainiako Erregearen leinua ez da Nafarra, ezta urrundik bere, Borbon konterrikoa baino, hau da, Frantzia barrukoa.

  • Aingeru Epaltza 2012-02-11 00:14

    Arratiako zalduntxoari: irudikoa Nafarroako Henrike III.a da, hau da, Frantziako Henrike IV.a, bi erresumetako erregea izan baitzen Henrike Borboikoa, eta erresuma bakoitzean numerazio desberdina. Jakina Borboi deitura frantsesa dela, baina Nafarroako Henrike III.aren ondorengoa da Juan Karlos. Beraz, “legitimotasun monarkikoari” kasu egiten hasiz gero, Urdangarinen aitaginarreba behar luke izan Nafarroako errege. Historiak balio behar badu etorkizuna eraikitzeko, bere osoan hartu behar genuke, ez guri komeni zaizkigun historia zatiak.
    Iruinseme