Sahararekin bat egingo dugu Bilbon: asteazken eguerdian elkarretaratzea Marokoko kontsulatuaren aurrean
Urriaren 24an, datorren asteazkenean, egun Saleko espetxean dauden 23 preso politiko sahararren aurkako epaiketa hasiko da Rabaten.
2010eko urriaren 10ean Saharako lurralde okupatuetan lehen haima jarri zuten, ondoren milaka lagunen protesta leku bilakatu zen kanapalekua osatu zuten. Marokiar poliziak ordea, eskubide sozial eta politikoen alde ari ziren sahararrak jipotu eta hainbat hildako eragin zituen hauen aurkako erasoak, duela bi urte hain zuzen.
Urriaren 24an beraz, Bilboko kontsulatuaren aurrean elkarretaratzea burutzeko deia luzatu nahi du Askapenak Preso politiko sahararrei elkartasuna adierazi eta Marokiar gobernuaren etengabeko zapalkuntza eta nazioartearen ixiltasuna salatzeko.
Urriaren 24an, 12:00etan Bilboko Marokiar Kontsulatuaren aurrean (Alameda Rekalde 27)