Lego piezekin irudikatutako Baumgartnerren jauziaren arrakasta itzela

zuzeu.eus-logo7
Felix Baumgartner austriarrak soinuaren abiadura gainditu zuen 39 kilometroko altueratik jauzi eginda. Harri eta zur utzi gintuen gizon honen erokeriak. Albiste garrantzitsu deituriko guztiek bezala, Baumgartnerren Stratos jauziak hainbat parodia eragin ditu. Horietako batek, Legoko piezekin egindako irudikapenak, arrakasta itzela lortu du youtuben, 8 milioi erabiltzailek baino gehiagok ikusi baitute. Piezak ez dituzte estratosferara bidali, baina bere tamainako erronka egin dute: jauziaren ikuskizuna irudikatu dute Lego piezak protagonista bilakatuz. Kamera joko bikainak, musikak eta irudimen dosi galantak emaitza ikusgarria (epikoa!) lortuarazi diete Model Maker Fair-eko lagunei. Egin duten simulazioan harritzekoena agian zera da: efektu berezirik edo stop motion bezalako teknikarik ez dagoela.

bideoa, Lego

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude