Rajoyk Gara irakurtzen al du?
Morbo pixka bat sortzen du irudiak: Mariano Rajoy Garako orriak errepasatzen, goizeko kafesnea hartzen duen bitartean. Ez dakigu egiten duen, baina horretarako aukera badu behintzat. Izan ere, Moncloako Jauregiak egunean egunkariaren lau ale erosten ditu Txantxetan esana bedi: Rajoyk ere bat egin du Gara-ren “Gure Baliabideak” kanpainarekin.
Espainiako presidentearen egoitzan, Madrilgo Moncloa jauregian, 311 egunkari ale jasotzen dituzte egunero. Urtean 208.000 euro gastatzen dituzte prentsan, harpidetza digitalak barne. Hori eman dute aditzera Presidentetzak zabaldu berri dituen kontratazio agiriek. El Mundo, El Pais eta ABC dira, hurrenez hurren, Moncloak gehien erosten dituen egunkariak, hilean bakoitzaren 1.000 ale baino gehiago. Presidentetzako funtzionarioen artean banatzen dute prentsa, eta Espainiako Gobernuko goi karguek ere eskura dituzte. Kataluniako La Vanguardia (697) eta El Periodico (501) egunkariek arrakasta dute. Aldiz, katalanezko El Punt Avui eta Ara ez dira Moncloara heltzen.
Euskal Herrian sortzen diren egunkari irakurrienak ere erosten dituzte. Hilero heltzen da El Correo Español (197), Gara (124), El Diario Vasco (116) eta Deia (115). Berria-rik ez da Moncloan, ezta Diario de Navarra ere.
Deigarria da funtzionarioek Gara egunkarian duten interesa; egunean lau ale. Independentismoaren inguruan dabilen iritzi publikoaren eta publikatuaren gaineko ezagutza nahikoa duten langileak egon behar dira Moncloan. Rajoy, Fernandez Diaz eta enparauak jakinaren gainean ote daude? ala soilik Guardia Zibilarentzako informazio iturria da?
Gara baino gutxiago erosten da Moncloan, adibidez, International New York Times (117). Horri buruz aritu ziren Twitterren irudiko gorputza dagokion Iñaki Iriondo politika berriemailea, Borja Ventura eta Unai Pascual.
Gara-ren astegunetako prezioa kontuan hartuta, 1,50€, Moncloak 2.000 eurotik gora jarriko ditu aurten egunkariaren itsulapikoan. Datorren urtean harpidetza digitala ere egingo ote dute?
Osho litekeena da. Gara eshpainieraz da, eta Marianok, eushkaraz tutik ere ez, baina eshpainieraz txukun egiten du.
Ba, entzun dudanez, Berria ere irakurtzen omen du, Google translatorra aldean duela.
Hortan datza Gararen abantaila, eshpainieraz krishto guztiak ulertzen baitugu elkar. “La lengua común” eshaten diote eshpainiar ez nazionalishtek. Kolonietan bizitzearen abantailak.
Jakina! Zeren, euskara hain baita zaila ze, Google translatorrak ere ez du ulertzen!
Eshkerrak Gara eta Deia dauzkagun eushkaldunok, elkar ulertu ahal izateko eshpañolez!