Zergatik? Zertarako?

Zergatik? Zertarako?

Sekulako ezuste politikoa izan zitzaigun joandako ostirala 10 EAJ, EH Bildu, Geroa Bai, LAB eta ELAk hurrengo egunerako manifestazio dei bateratua ezagutzera eman zutenean. Aurreko egunetan gertatutakoak ez zuen iradokitzen halako zerbait gerta zitekeenik.

Batetik asteazkena 8a EAJk bere beso armatua bidali zuen Bilbora Guardia Zibilari laguntza ematera zortzi abokatuen atxiloketak gauzatzen, eta beti bezala gogoz oldartu ziren abokatuei haien elkartasuna agertzen zietenen aurka. Bestetik Eusko Jaurlaritzaren prentsa ohar lotsagarria ohitura bilakatutako estilo kolaboratzailean zihoan:

“..espera que esta operación esté «plenamente justificada en un momento en el que en Euskadi se está viviendo un nuevo tiempo, en un proceso complejo de construcción de paz, ilusión y esperanza».

Azken hamarkadetan ohikoa bilakatu diren aurrekari horietatik sortu zen gehienon harridura deialdi bateratu horren berri izan genuenean. Zer dela eta aldaketa hori? Nola izan da posiblea?

EPPKren Agiria.

eppkBaina larunbata 11ko manifaren deialdi bateratuan amaitu zen gertaeren katearen lehenengo urratsa 2013ko abenduaren 28an kokatu genezake, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak bere azken erabakia plazaratu zuen egunean hain zuzen ere. Egun horretan hamarkada luzeetan espainolismoak eta autonomismoak euskal preso politikoen aurkako borrokan historikoki jarritako xantaia eta exijentzia politikoak publikoki onartu zituen EPPKk, urte luze eta gogorretan Ezker Abertzaleak borrokatu eta errefusatu zituenak.

Ustezko errealismoari buruzko balorazio baikorrak berehala hasi ziren heltzen, bai espainolismotik bai autonomismotik, “ez da nahiko” gehigarriarekin noski:

PSOE: “PSE-EEk aurrerapauso garrantzitsutzat jo du”

PP: ‘ETAko presoek atzerapenarekin onartu dute Gobernu honekin ez dagoela lasterbiderik’

EAJ: “Presoen kolektiboak errealitate ariketa egin du eta orain presoei dagokie aurrerapausuak ematea”, ziurtatu du Egibarrek.

Gauzak horrela ikusteko zegoen Espainiaren eskuin muturreko Gobernuak nolako erantzun praktikoa emango zuen eskuratu zuen lorpen politiko eta historiko honen aurrean. Haien legeak bete baino ez zuten egin behar. Noski, aldatu, gogortu eta ad hoc asmatutako azken orduko baldintza berriak sortzen iaioak dira baina lehenago edo beranduago bete beharko dituzte haien legeak.

Lehenengo ustekabea: atxiloketak

Espainiako Erreinuaren ohitura politiko bitxiak ezagutzeak ez gintuen harritu beharko baina PPren Gobernuaren lehenengo erantzunak aho bete hortz uztea lortu zuen azkenean; EPPKren 8 abokatu atxilotu zuten Bilbon, teorian EPPKren eztabaida eta erabakia hartzen lagundu omen zutenak. Autonomismo eta espainolismoaren sektore batzuen artean ere nahasmena sortu zuen ekintza armatu honek: baina zertara dator kolpe hau nahi genuen helburu politikoa jada lortu badugu? Zer demontre gertatzen zen?

Eta hemen hasten dira galderak: zer lortu nahi zuen erregimen espainiarrak jokaera, itxuraz, ulertezin honekin?

Gako batzuk

Zentzu horretan interesgarri iruditu zitzaidan irakurritako iritzi pare bat; batetik Garan Iñaki Iriondo erreferentzialak idatzitakoa eta bestetik EAJk bere agirian esandakoa.

Osteguna 9an oso zutabe laburrean honako hau azpimarratzen zuen Iñaki Iriondok:

“…Pese a ser una tentación fácil, el paso dado ayer por el Gobierno español tampoco puede entenderse como un golpe propagandístico que pretenda contentar a los sectores más ultras de la derecha y a determinadas asociaciones de víctimas. Ni siquiera es una cortina de humo…

…La única lógica de este sinsentido es la misma que impulsó a Alfredo Pérez Rubalcaba a ordenar la detención de Arnaldo Otegi, Rafa Díez, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodríguez y Miren Zabaleta: fracturar la apuesta política de la izquierda abertzale. Desde entonces la obsesión de los gobiernos españoles, incapaces de parar la marea, ha sido tratar de conseguir una escisión en el independentismo. En estos cuatro años largos no lo han conseguido y sus golpes son cada vez más torpes; más estúpidos a los ojos de más personas. De hecho, cuanto más ilógicos parecen, mayor potencial podrían tener para alimentar el desconcierto y el desestimiento de quienes no ven una salida por el camino iniciado con “Zutik Euskal Herria”. Pero como el 13 de octubre de 2009, Madrid vuelve a llegar tarde.”

Agerian dago atxiloketa hauekin ezker independentistaren barruko desberdintasunak handitzeko asmoa leporatzen diola Iriondok PPren Gobernuari. Baina zerbait gehiago esaten du: nahiz eta Gobernua beti berandu heldu arrisku hori ez dela desagertu lau urte hauetan. Horretaz gain I. Iriondok bere itxaropena agertzen du kolpe errepresibo hauek “Zutik Euskal Herria”rekin hasitako estrategiarekin irteera ikusten ez dutenen nahasmena eta etsipena handituko direla. Zaila da jakitea “Zutik Euskal Herria”rekin ados ez daudenen garrantzia eta kopurua Ezker Abertzalean, baina badirudi I. Iriondok kontutan hartzeko lain direla.

Atxiloketak gertatu zirenean EAJk erakutsitako jarrera praktikoan ez zegoen berrikuntza handirik ere; kolaborazionismo armatua Ertzaintzaren bidez eta politikoa Eusko Jaurlaritzaren ohar epelarekin. Hala ere, EAJ alderdiak berak egindako agiri laburrean bazegoen kontutan hartzeko berezitasunik ere:

“..Eragiketa judiziala baino gehiago, gaur arratsaldean egin dena benetako probokazio politikoa izan da, are gehiago gertatu den unea kontuan harturik. Zergatik atxilotu dira gaur, iragan larunbatean Durangon bide demokratikoetarako urratsa onartzeko agertu ziren pertsonak , Bilbon ETAko presoen eskubideen defentsaren aldeko manifestazioa egin baino 72 ordu lehenago?.

Gainera, mutur bietako sektorerik gogorrenak eta erradikalenak elikatzen dituzte.

Inboluzioa bilatzen ari diren horien aurrean, EAJ-PNVk bortxakeriaren arrakala behin betiko ixteko eta Euskadin bake iraunkorra erdiesteko urratsak ematen ari direnak babesten ditu, eta alde bakarretik hasitako bidetik aldenduko dituzten probokaziotan ez erortzera animatzen ditu.”

EAJren agiriaren irakurketatik hiru kezka nagusi ondorioztatzen dut:

-Atxiloketa hauekin ezadostasuna egin diren une politikoagatik eta Ezker Abertzalearen egungo estrategia kaltetu dezaketelako, azken honi alde bakarreko prozesuan sakontzeko eskatzen diolarik.

-Ezerosotasuna 72 ordu beranduago deituta zegoen manifestazioa eta atxiloketen arteko denbora hurbiltasunagatik eta PPren ekintzak EAJ jartzen zuen atakagatik.

-Ezker Abertzalearen barruko “sektorerik gogorrenak eta erradikalenak” elikatu ditzaketelako.

Argi dago EAJn kezkatuta zeudela PPren ekintzak ekartzen zizkion kalteengatik eta Ezker Abertzalean eduki ahal zuen barruko ondorioengatik. Agian da lehenengo aldian istorio osoan EAJk Ezker Abertzalearen estrategia txalotzen duela publikoki eta bide berean jarraitzeko animatzen duela. Pozteko ala kezkatzeko modukoa?

Guzti hau gertatu zen osteguna 9an, manifestazioaren debekua ezagutu baino egun bat lehenago.

Bigarren ustekabea: debekua

Atxiloketekin ase geratu ez eta Espainiaren eskuin muturreko Gobernuak lapikoari presio gehiago sartzea deliberatu zuen 11ko manifestazioa debekatuz.

Hirugarren ustekabea: deialdi bateratua

Eta ia jarraian, ordu gutxi beranduago, hirugarren ustekabea sortu zen: Audientzia Nazionalaren debekuaren aurrean deialdi bateratua ezagutu genuenean. Baina zer dela eta ustekabeko ekimen bateratu hau?

Larunbata 11an bertan Garan Iñaki Iriondok berriro ematen zigun beste pista bat gehiago  erabakia ulertzeko:

“…Probablemente lo que pretendían la Guardia Civil, el Ministerio Fiscal y el Gobierno español que tanto festejó la prohibición del juez Eloy Velasco era que en las calles de Bilbo se repitieran hoy escenas como las del 14 de setiembre de 2002, con la Ertzaintza cargando contra la multitud y logrando que lo que debiera ser una oceánica respuesta a la política represiva española derivara en un nuevo enfrentamiento entre la izquierda abertzale y el PNV, para regocijo del unionismo…”

Antzeko zerbait islatzen du Iñaki Petxarromanek manifestazioa eta geroko azterketa batean:

“Madrilek pozoiz betetako pilota bat utzi du euskal gizartearen gehiengoa osatzen duten bi adierazpide abertzale nagusien teilatuan. Bidegabekeriaren eta eskubideen zanpaketaren aurrean gogoz erantzun nahi duen herri sektoreak —bereziki ezker abertzalearen mundukoak— eta bidegabekeriaren inposizioa lege bihurtzen dutenen aginduak bete behar izaten dituztenek —EAJren esku dauden Ertzaintzak eta Eusko Jaurlaritzak— elkarrekin talka egitea zen Madrilen erasoaren helburuetako bat. Lortuz gero, gatazkaren konponbidea zapuztu ez ezik, egoera politikoa nahastu eta zubiak hautsi zitezkeen etorkizuneko balizko konponbide baterako.”

2002-09-14 hiru argazki 2
2002-09-14

Agerian dago PPren ekintzek EAJ oso egoera deserosoan utzi zutela, baina baita ezker abertzalean ETAren desagertzeko aldebakarreko prozesuan irudi normalizatuta eta ez gatazkatsua, inolako istilurik gabekoa, eman nahi dutenak ere. Espainiaren gobernukoak faxistak dira bai, baina antza denez ez lerdoak aukera honetan kale egin arren.

Zentzu honetan PPren ekintzek haien estrategia desberdinetan sortzen zituen kalteei aurre egiteko erabaki koiunturala hartu zuten EAJk eta Sortuk. Horrela EAJk mundu osoko telebista kamara mordo baten aurrean ez luke manifestazio jendetsua sarraskitu beharko. Bestetik ETAren desagerpena bilatzen duen aldebakarreko prozesuan laguntza ematen zion Sorturi bere barruko kontraesanak gutxituz, eta bide batez Estatus Berria bezalako ekimenei begira alderdiaren irudi abertzalea indartuz. Bestetik, barruko higadura saihesteaz gain debekuaren aurrean desobedientzia zibilerako izaera hartzen ari zen deialdi herrikoi kontrolagaitza ekidin eta manifestazioaren kontrola eskuratzen zuen Sortuk.

Emaitzak eta asmoak

Deialdi bateratu honetatik mobilizazio arrakastatsua sortzeaz gain balizko prozesu soberanistari buruzko burutazio itxaropentsuak sortu dira ezinbestean:

mani 11
2014-01-11

 

Iñaki Petxarromanek:
“…Euskal Herrian ere, Madrilekin elkar ulertzeko aukera guztiak itxita daudela jabetu ondoren, konponbidearen benetako giltza bertako eragileen esku dagoela geratuko da nabarmen. Eta, orduan, ez du zentzurik izango lege bidegabeak «derrigorrez» bete behar izateak. Pase foralaren instituzio juridikoa erabili besterik ez da egongo hori saihesteko. Eta hortik burujabetzara pauso bat besterik ez dago…”

Iñaki Iriondok:

“…En lo que hay que centrarse es en esa foto de Andoni Ortuzar y Hasier Arraiz, codo con codo, acompañados de los máximos responsables de ELA, LAB, EA, Aralar y Alternatiba, dejando de lado tantas diferencias para ofrecer, esta vez sí, una respuesta conjunta a Madrid. ¿Cuánto durará? Importa menos. Es un paso en el camino adecuado. El resto, ya se andará. El roce hace la confianza.”.

Izango da behartutako deialdi bateratu koiuntural hau burujabetza prozesu baterako ustekabeko oinarria? PPren ekintza hauek kontzientzia aldaketa ekarriko dute EAJren buruzagiengan Sorturekin batera prozesu soberanista bultzatzeko? (Iriondok ez dirudi oso konbentzituta esan beharra dago). Lizarra-Garazi bezalako prozesu baterako abiapuntua izan daiteke gertaera hau?

Tximeletaren hegaldiak sortu dezakeen ekaitzaren adibide ospetsua albo batera utzita ez zait iruditzen nahiko daturik dagoen halako itxaropena denbora luzez gordetzeko. Nire ustez deialdi bateratu honetarako arrazoiek zerikusirik gutxi daukate prozesu soberanista bultzatzeko asmo estrategikoarekin  ezta oinarrizko eskubideen defentsarekin ere, Espainiaren erasoak sortutako oso behar koiunturalekin baizik. Behar kointural horiek ez dituzte aldatzen EAJk ordezkatzen duen euskal burgesiaren sektoreak dauzkan interes eta menpekotasun ekonomiko eta politikoa, haien eguneroko jarduera eta lehentasunak gidatzen dituztenak urteko 365 egunetan. Eta interes eta menpekotasun horiek dira gakoa, ez dira 72 ordutan aldatu.

Zergatik? Zertarako?

25 pentsamendu “Zergatik? Zertarako?”-ri buruz

  • Analisi zorrotza. Honako ondorioak ateratzen ditut boteprontoan:
    Espainiako gobernuak bi helburu horiek bazituen (1. Ezker Abertzalearen barne gatazkak hauspotu eta inboluzio/zatiketa bilatzea “. EAJ eta Ezker Abertzalearen arteko arrakala handitzea), izango da Ezker Abertzalearen egungo bideak eta EAJ eta Bildu hurbiltzeak kalte egiten diolako.
    Ez dirudi EAJ Lizarra bat errepikatzeko moduan dagoenik. Baina zergatik joan da manifestazioan? Bezperako kolaborazionismoa zuritzeko ala gertaerek behartuta? Beharbada bi arrazoien arteko konbinazio batek. Kolaborazionismoa zuritzeko egin duen aldetik, errealitatea da posizio bat hartu duela (unean unekoa bada ere), eta gertaerek behartuta egin duen aldetik, CIUren lerratze independentista ekarri duten arrazoiak errepikatzen zaizkigu hemen, eta arrazio horiek izango da EAJ mugiaraziko duten bakarra: gertaeren aurrean posizionatu beharra eta presio soziala.

  • Egia da. Errepresioa ETArekin amaitzeko eta ezker abertzalean posibilismo legalista indartzeko da. Beti horrela izan da. Horrexegatik Sortu legeztatuta dago.

  • Atzo konbrotatu da, behin eta berriro, gure herriaren espontaneismoa. PNV eta SORTUk herriari deia luzatu diotena inperialismoaren dependismoa barruan jarraitzeko jarraitua izan da. Parte hartu dutenak, Eh-ko %5, ez dira espainolak edo frantsezak sentitzen, hala ere berriro engainatu dituzte. Ez dago batasunarik, ez dago helbururik nola ez dago estrategiarik, Estatu propioaren estrategia. Bihar bi konbokatzaile nagusiak berriro instituzio kolonialistaetara joango dira lasai lasai bere “karguak” mantentzeko eta kolonialismoa luzatzeko. Etzi, batek besteari berriro jipoituko dio inperialismoak aginduta. Ematen dit, atzokoa oso ondo planifikatua zegoela hasieratik, mugimendu guztiak, ostegunekoa, ostiralakoa eta larunbatekoa… Bi korrente autonomistek horrelako irudia behar zuten dependismoa barruan jarraitzeko. % 95 tik, askok eta askok ulertu dugu non kokatzen diren korrente bakoitzak herri hontan eta dependismotik at dugun bidea egiteko martxan jarraitu behar dugula. Noraino? Independentzia erreskuratu arte. Dependentzia ala independentzia.

  • Patxi Azparren

    hausnarketa eta ikerketa zorrotza benetan.

    Galderetako bat, Nork deitu zion nori? Nik esango nuke Sortuk egin zuela deia.

    Autonomia zaharberritze batera eraman nahi gaituen urratsetarako hasierako dantza-pausuak direla esango nuke.

    Ortzimugan, 2015ko hauteskundeak, aitzakia UPN gobernutik kentzea. Nafarroa Garaiko gobernutik UPN kendu. Nafarrotik hasita Hegoalde osoara zabaldu nahi luketen akordio batera iristeko, Madrilen aurki PSOE egon litekeela ustez, PNV eta PSOErekin dantza askatzaile bat egin daitekeela ametsetan.

  • Hausnarketa landua eta zorrotza, bai. Eskertzekoa.
    Zerbait gehitzekotan, aipatuko nuke eskerrak eman behar zaizkiola ere Iñaki Iriondori, zeri erreparatu eta zeri ez azpimarratzeagatik. Horrek lanak asko arintzen ditu. Ez hausnarketa zabal honek legez, zeinak garunak eraginarazten baititu, izerdia sortu arte, noiz eta domeka baten… Halakorik!
    Bestalde EAJri esleitutako gakoaz bat etorri arren, ezker abertzaleari eslei dakioke beste hau: azken hilabeteotan jasaten ari den eraso eta probokazioak zein diren ere, ez du lortzen bere baitako lerroetatik haratagoko elkartasunik biltzerik. Hortik oraingoan EAJri eskua luzatu behar izana.
    Ataka honetara zergatik heldu den, beste hausnarketa sakon baterako gai izan behar luke.

  • 8 preso gehiago.
    .

    “Pasa den asteazkenean atxilotutako EPPK-ko zortzi bitartekariak kartzelaratzeko agindu du Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak.”
    http://www.argia.com/albistea/zortzi-atxilotuak-espetxeratzeko-eskatuko-du-fiskalak

  • Ohi bezala artikulu hau Borroka Garaia da ¡ blogean ere argitaratuta dago. Bertan iruzkin interesgarria sartu du kide batek artikulu honetan agertzen dudan iritzi baten aurka: presoen erabakiak ez omen du pozik utzi eta amore emate gehiago espero zuen Espainiako Gobernuak. Amore emate gehiago ez ematearen errudunak abokatuak jotzen ditu eta horregatik izan omen dira atxiloketak, hemendik aurrera bide hori azkartzeko. Ikuspegi honetatik ulergarriago dira bai komunikabide espainolistek abokatuei buruz zabaldu duten ildo “informatiboa” baita I. Iriondok aipatzen dituen Ezker Abertzalearen barruko kontraesanak ere.
    .
    EL PAIS:
    -“Arantza nos lo está complicando”
    “La abogada de etarras inquieta a los ‘abertzales’ porque continúa intransigente”
    .
    -“Interior describe a Zulueta como un estorbo para la reinserción de presos”
    .
    Iruzkinak zentzua daukala uste dut eta horregatik ekartzen dut hona:
    .
    “x-k dio:
    13/01/2014 at 13:43
    Egia da EPPK-k onartu duela preso politikoen aurkako borrokan historikoki jarritako xantaia eta exijentzia politiko batzuk, baina zentralak momentuz ez, hau da, barkamena, erreinserzio indibiduala, ETArekin apurtu, borroka armatuaren zilegitasunari eraso etabar.. abokatuen aurkako operazioa horrexegatik izan da. ustezko prozesu hori azkartzeko. Presoek “pausu bat” eman dutela diotenek beste urrats horiek emateko nahi dute. Beste batzuen iritzitz pauso bat da baina borroka areagotzeko.”
    http://borrokagaraia.wordpress.com/2014/01/13/zergatik-zertarako/

  • Oxandabaratz 2014-01-14 00:09

    Oso analisi ona egin duzu Larrea (ohikoa bezala).

    Gauza bat gaineratuko nuke, manifestazio berez isil horretan entzun ziren oihuen inguruko irakustketa EAJren ezegona (Srrtuk konpromiso “isila” traizionatu izango balu bezala) eta Sorturen erdi-purdiko jarrera “ezin dugu jende guztia kontrolatu”, “presoekiko elkartasuna zen… baina guri ere molestatu ziguten”; “ez ziren hainbesterako izan” eta abar. Hala ere, beste klabe bat izan zitekeen, ezinegon bat adierazten dutena. Ez bakarrik hasierako Tantaz Tanta manifa debekatu izanagatiko ezinegona, ez EAJ batu zelako edo hauen “Inposaketekiko” ezinegona (manifa isila eta lello aldaketa) edota EAJri nahita ezinegona sortzeko nahia… baizik eta Sorturen zuzendaritza ofizialarekiko eta honen pausuekiko ezinegona.

    iritzirik?

    • Manifan zegoen mundu guztiak bazekien deialdia isila zela beraz oihuak kontzienteak izan ziren. Norberaren motibazioak jakitea zaila da: amorrua, alaitasuna, presoekiko elkartasuna….. batek daki. Nire ustez bazegoen desadostasun puntu bat, baina zaila da jakitea noraino zen ezadostasuna manifaren ezaugarritzearekin, Sorturen zuzendaritzaren erabakiekin, estrategiarekin, presoekiko elkartasuna adierazteko nahia …. ala beste zerbait.
      Nirekin hitz egin dutenek antzekoa islatu didate: manifan oso gutxik pentsatzen zuten EAJk deitu zuela manifa benetan Estatuaren erasoei erantzuna emateko eta are gutxiago prozesu soberanista edo antzeko zerbaiti hasiera emateko, baizik sortu zitzaion ataka horretatik onik ateratzeko. Eta antzeko zerbait gehitzen dut nik Sorturen zuzendaritzari buruz. Airean geratzeko arriskuan zeuden lotsariak elkarri estaliz. Hau da, eta EAJk esan bezala “salbuespen” bat zen, zoritzarrez.
      .
      Manifaren euforia apaltzen eta egunerokotasunera itzultzen garen heinean zerbait gehiago erantsi nahiko nuke:
      Ezker Abertzalearen egungo estrategia antzuak (ETA desagertzeko eta aldarrikapen politikoak behin eta berriro jaisteko izan ezik) eta nahaste politikoak asko errazten dio bai Estatuari inolako kontzesiorik ez egiteko, baita EAJri bere ohiko “bi muturren arteko giltzarri” antzezlana egiteko ere eta inoiz baino erreferentzialtasuna eta zentralitate gehiago irabazteko. Eta manifa eta gero, deialdi horrekin EAJk bere helburu koiunturalak eta “salbuespenekoak” lortu eta gero, ura bere bidera itzultzen ari da; haiek ez dute “fronterik” egingo, betiko pasteleoa baizik.
      .
      Sorturi dagokionez PPren ekintzek egungo estrategian beste higadura eragin beharrean manifa asko behar duten oxigeno baloi bezala erabiltzeko asmotan dabiltza, nahiko era gehiegizkoan eta ez sinesgarrian nire ustez. Esaterako Gararen mezuak: “Cada vez más, el fruto de la unilateralidad” (2014-01-13).
      Egia esanda hau izan da azken urteotan Estatu eta bere alderdiak “ezerosoa” (Otegiren hitzak erabiliz) ikusi dudan lehenengo aldia. Hau pozgarri izan arren deialdi bateratuaren benetako arrazoiak eta helburu alderdikoiak ezagututa, eta gaztelaniazko esaldia erabiliz, hau da “pan para hoy y hambre para mañana”.
      .
      Manifaren deialdi bateratuaren emaitzekin pozik egoteko benetako arrazoiak eduki ditzaketenak EAJ eta Sorturen zuzendaritzak, ez asko gehiago, direlakoan nago ni, ez independentista gehienok. Eta Sorturen zuzendaritzari ez dakit luze iraungo zaion.

      • Oxandabaratz 2014-01-15 00:50

        Argi dago EAJk manifa “deskafeinatua” istiluak saihesteko edota gaizki ez geratzeko deitu zuela, eta Sortuko zuzendaritza ofizialistak “aldebakartasuna” (azkenean bost duroko hitz honi mania hartuko diot) saltzeko erabili izan duela manifa, eta batez ere kopurua. Ados baita ere Estatuak larri ikusi ahal izan duela bere burua momenturen batean. Alta, nire iruzkina ez zen EAJ edo Sorturen zuzendaritzen nahien ingurukoa, baizik eta beste irakurketa harek izan duen oihartzun txikiaren ingurukoa: hau da, Sorturen taktika oinarri sozialaren parte batek onartzen ez duenaren (edo gogoz kontra onartzen duenaren) adierazle gisa.

  • Guztiz ados. 1999an, Lizarrako akordioaren barruan, bestelako egoera bat bizitu genuen Bilboko kaleetan. Konponbidea, bakea… hitzen atzetik herriak isiltasuna gorde zuen eta.
    Ezinegona agerian geratu zen Bilbon. Herriak ez zuen ulertzen nolatan zegoen PNV argazki horretan eta gainera batzuek ala inkluso askok bestelako aldarrikapenak ere falta zirela pentsatzen zuten. Horregatik oihukatu ziren, agian faltan somatzen ziren eta.
    Manifestaldi bat izan da baina nire ustez, zerbait gehiago dago atzean. Aldabakartasunarekiko dagoen konfidantza eskasa.
    Azter dezagun egungo unea. Euskal eragileen artean ez dago inolako akordiorik eta Madrildik errepresioa baino ez. Bilboko kaleetan horrelako pankarta bat plazaratzeko unea da? Ezker abertzalearen zuzendaritzak pentsa dezake horrelako argazkia ateraz gero, mugimendu berriak sor daitezkeela baina neuk nire zalantzak ditut. Inongo konfrontazioarik gabe dagoenean, zergatik mugituko dira gainontzeko eragileak?
    Agian nire zalantza baino ez da. Iritzirik?

  • Ezker abertzalearen (autodenominatzen direnak) zuzendaritzak orain dela asko konfrontazioari uko egitea erabaki zuen. Zeunden erakundeek inperialismoaren legetatik kanpo zerbait egiten zutenak ostopoa bihurtu ziren eta erditik kendu dituzte. Desagertu diren erakunde horiek ez zuten estrategiarik eta haien esker gaurko zuzendaritza dagoela. “Ezker abertzaleak” eta pnv-ek bide berdina egin dute. Biek ulertu zuten independentzia estsaiaren kontra lortzen zela baina biek bokatu dira etsaiaren barnean. Haien legeak onartu eta obedizitu, kolonialismoaren instituzio ilegaletan parte hartu eta izan.
    Pnv-koa askoz dramatikoagoa izan da. Etsaiari geneukan mini-Estatu propioa entregatu zioten. Estatu hori 1937urtean eguna ikusi zuen eta hilabete batzuk irandu zuen bere monedarekin, bere unibersitatearekin, bere pasaporteekin, bera harreman internazionalekin, bere gudarostearekin. Horrek milaka hilak, ehun milaka exiliatuak eta milaka fulisatuak kostatu zen. 1962an, Munichen itunean, dena hori saldu zuten, posizio irabaziak etsaiari entregatu zizkioten. “Esker abertzaleak” ez du inoiz ezer lortu politikan mailan, bakarrik bere postuladoei uko egin dute eta traizionatu. Munich-etik Gernikako akordioraino… honen herriaren amets gaiztoa.

  • Zertarako ditugu TVE-ko debateak, zuek hemen egonda? Nahikoak bazerate…

    Aldapeko sagarraren adarraren puntan, puntaren puntan…

    Bai, bai; iritziak emateko eta kritikatzeko ESKUBIDE osoa duzue; bai noski. Zuen elikaz gu nazkatzeko ere eskubidea badugu. Herriko plazan, lanean bi eta “dena gaizki” esaka hamabi jubilatu-ingeniero…

    Puntaren puntan.
    Kakitzat.

  • Antton-i ez zaizkio iritziok gehiegi gustatu, antza.
    Adierazpen askatasuna da Antton. Eta nazkatzen bahaiz, badakik zer egin…

  • ZuZeu

    Kaixo. Pozik gaude eztabaidaren txinparta su bihurtzen denean. Baina, suterik ez, mesedez. Ez zapuztu eztabaidak. Elkarri harrika hasi aurretik pentsatu, arren. Eman zuen iritzia eta errespetatu gainontzekoena. Denon onerako da.

  • “EL OASIS VASCO”
    .
    Zer geratu da manifestazioaren deialdi bateratuak sortu zuen euforia abertzaleaz eta aipatzen zituzten aldebakartasunaren arrakastaz eta Estatuaren deserosotasunaz?
    .
    Nahi gabe horrela kontatzen digute gaur Garan (Iker Bizkarguenaga):
    .
    L´ESTACA
    “…La crisis es mayuscula en los dos principales partidos españoles y, por tanto en el sistema y en el propio Estado donde las hogueras se multiplican. Y, sin embargo, uno mira a casa y se da cuenta de que es precisamente en este país, en su parte occidental, donde esas dos formaciones campan con mayor placidez.
    .
    Gracias al PNV ambas saben que sin su concurso naa se va a mover en el Parlamento respecto al nuevo estatus o en la ponencia de paz. En materia económica, han atado con los jeltzales una entente fiscal para cortocircuitar las veleidades guipuzcoanas, y en Kutxabank los de Ortuzar y Quiroga han dejado todo atado y bien atado. Y alli donde manda -Gasteiz, Araba-, el PP ha sacado adelante sus presupuestos gracias a la mano de Sabin Etxea. El oasis vasco lo han llamado algunos. Así que de repente me ha entrado un sudor frío y he temido que, al final, va a resultar que el Estado español se va a ir al carajo sin remedio no por culpa de los vascos, sino a pesar nuestro…”

  • Peru Dulantz 2014-02-03 11:51

    Eta irtenbidea zein zen? Borroka armatuarekin jarraitzea? Nire ustez Otegiren eta gainerakoan analisia oso ona izan da, estrategiaz aldatu behar zen, aurrekoak estatua indartzeko baino ez baitzuen balio. Estatuak ez duela hain erraz amore emango? Hori bagenekien, lehen ere, baina orain gauzak hobeto ikusten ditut, aurrera egiteko itxaropen gehiagorekin.

  • Peru Dulantz 2014-02-03 11:53

    Bestela, ikusi ze pozik dagoen Espainiako eskuin-muturra lortu duten “garaipenarekin”.

  • Ikus zergatik ez dituen babestu Beasaingo PNVk udalaren aurtengo aurrekontuak:
    «Atzoko agerraldian, ordea, Santamariak “politika kutsua duten partidekin” ez daudela ados azaldu zuen. Zehaztearren, “presoen senideei ematen zaizkien diru-laguntzak” aipatu zituen»

  • Irtenbidea da inperialismoaren instituzioetatik ateratzea eta gureak berreskuratzea. Beste guztia, Otegirena and company, sumisioaren estrategia da. Nola ez dute estrategiarik etsaiaren estrategia egitea behartuta daude. Hemen, eman dit, bakarrik dagoela edo inperialismoaren instituzioetan egon eta legitimatu edo fusila hartu eta mendietara joan. Eta ez da horrela, bi bide horiek ez dute ezer eman eta ez dute inoizez ezer emango, independentzia, berez gure Estatua berreskuratzea, baldin bada gure helburua, noski.

  • “Gogoaren independentzia gorputzaren independentziaren aurretikoa da” Ghandi, independentista indiarra.

  • Agur eta ohore Arkaitz !
    .
    “ARKAITZ BELLON ELORRIOKO PRESOA HILIK AURKITU DUTE PUERTOKO ESPETXEAN”
    .
    “Etxerat elkarteak eman du heriotzaren berri, baina jakinarazi duenez, oraindik ezin du zergatia baieztatu. Maiatzean zen aske geratzekoa. Hainbat aldiz salatu izan dute funtzionarioek presoa jipoitu izan dutela.”
    .
    http://www.berria.info/albisteak/88465/arkaitzbellonelorriokopresoahilikaurkitudutepuertokoespetxean.htm

    .
    NO TIME FOR LOVE
    .
    …Tortura sufritzen, zeldatan usteltzen,
    gutunak idazten eta bertan hil
    eutsi zioten minari baina
    bakardadeak irentsi
    gorteek justizia egin zieten
    matoi txukunen gisan
    maiz borrokatuak iraun gogoz
    baina maizago hiltzea nahi
    .
    Ez dute uzten maitatzen gauean
    ez agurrik ez negarrik gauean
    ez zergatik ez norarik gabe
    sirenotsa garraixi bakarra gauean.
    .
    Eraman zuten Francis Hughes gaztea
    baita haren lengusu Tom McElwee ere
    etorri ziren Patsy Ohara,
    Bobby Sands ta lagunen bila
    Bostonen, Chicagon, Saigonen;
    Santiagon, Varsovian,
    Gasteizen eta Belfasten
    eta beste hainbat lekutan
    hau zerrenda amaigabea
    .
    Zatozte anaiei borrokan
    lagundu nahi duten guztiak
    gerrara ohitu zintezke
    baina gerra egon badago
    arrainak itsasoa behar du ta
    herriak zu behar zaitu
    gure gogoak iraun artean
    ez da beldurra nagusituko…

  • Itinerarity 2014-02-06 09:57

    Antton, har ezak atseden… punttarren punttan. Herorrek eta beste guztiok ere eskertuko diagu eta.

  • Peru Dulantz/Itinerarity:
    .
    Jaso dut “Itinerarity”ren azken iruzkinaren jakinarazpen mezua eta ikusi dut IP berbera daukazuela. Gerta daiteke ordenata berbera erabiltzen duzuen bi pertsona desberdina izatea, edo posibleena dena: eztabaida berean izen desberdinak erabiltzen dituen pertsona berbera izatea.
    .
    Horrela balitz gogoratzen dizut troleatzearen barruan sartzen den ohitura txarra dela eztabaida berean bi izen edo gehiago desberdin erabiltzea, batzuetan norberaren mezuari indarra gehiago emateko eta beste batzuetan mezu kontrajarriak zabaltzeko “arerioa” nahasteko.
    .
    Ikusi dut izen kointzidentzia berbera gertatzen ari dela “Euskal Izatearen zaila”ren eztabaidan, kasu honetan Itinerarityk Peru Dulantzi arrazoia emanez.
    .
    Esandakoa; ohitura txarra.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude