Kritika Zinematografikoa: “Quand tu seras Grand”

Kritika Zinematografikoa: “Quand tu seras Grand” –
Kritika Zinematografikoa: "Quand tu seras Grand"

Zuzendaria: Andréa Bescond, Eric Métayer
Urtea: 2023
Herrialdea: Frantzia

Kritika Zinematografikoa: "Quand tu seras Grand"-Lagun txiki zaharrak-

Brieuc eskualdeko eskolako kafetegia birmoldatzen ari dira. Bere nahien kontra, Aude maistrak ikastetxe ondoko zaharren egoitzara eraman beharko ditu ikasleak bazkaltzeko etenaldiak egitera. Bertako zaintzaile nagusia den Yannick ere ez da pozik agertuko haurren iritsierarekin, egoiliarren bizi kalitate eta lasaitasunaren aurkakoa erabakia denaren iritzidun. Belaunaldien arteko talkak saihestezina dirudi, beraz. Edo agian ez…

Kontuak kontu, lehen lerroko gai korapilatsu biri heltzen die filmak: belaunaldiartekotasuna eta gizarte-talde ahulenen zaintza. Hala, elkarri loturik dauden hainbat unibertsotik igarotzen dira nagusiki Bescond eta Métayer: zahartzaroa, haurtzaroa, bakardadea, beldurra, hezkuntza eta zaintza lana… bizikidetzaren igarotzea, finean, bere argi eta bere ilun.

Era berean, badira ere lanak azaleratzen dituen beste hainbat gatazka esplizitu: ekonomikoak, lan-arlokoak, emozionalak edo sentimentalak, osasunekoak… Alegia, beste ezer baino gehiago, film soziala da honakoa, gabezia nabariak dituen gizarte-sistema oso baten arrakalak pantailaratzen dituena.

Vicent Macaigne (Yannik) eta Aïssa Maïgarena (Aude) protagonistek, egoitzako arduradunak eta haurren begiraleak, daramate interpretazio lanen zama, eta eskertzekoa da hori. Izan ere, biek ala biek gogo biziz zabaltzen dute pantailan beren talentua, filmaren une gogoangarrietako batzuk eskainiz ikusleari. Gainerakoan, istorioak har lezakeen gehiegizko drama tonuari indarra kentzen dion aktore-lanak elikatzen du kontakizuna, horietako batzuk oso arketipikoak (gehiegi?), bai, baina ez horregatik izaerarik gabeak.

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika Zinematografikoa: "Quand tu seras Grand"

Kritika Zinematografikoa: “Quand tu seras Grand”

Euskal pantailaren gunea