Presoen aldeko manifestazioa gaurko azaletan

Presoen aldeko manifestazioa gaurko azaletan –

Presoen aldeko manifestazioa gaurko azaletanSarek deituta, eta “Orain presoak” lelopean, espetxeratuak diren euskal herritarren aldeko urteroko manifestazioa izan genuen atzo bi hiriburutan, Baionan eta Bilbon.

Elkarretaratzeak guztira 85.000 lagun inguru elkartu ei zituen (kasik 10.000 Baionan), baina ez dira izan nahikoa EHko prentsaren azal guztietan lehen notizia izateko.

Manifestazioa gaurko berri nagusia da Berria, Gara eta Deia egunkarietan, ez ordea Vocento taldeko bietan.

  Berria (Iñaki Petxarromanek):«Orain»

  Gara (editoriala): «Cumplir la palabra y no jugar a los rehenes   para frenar un futuro de libertad y derechos».

  Deia (editoriala): “Humanizar las cárceles”

.

Presoen aldeko manifestazioa gaurko azaletan Sarek deituta, eta “Orain presoak” lelopean

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

6 pentsamendu “Presoen aldeko manifestazioa gaurko azaletan”-ri buruz

  • “Orain” Orain zer?
    “Cumplir la palabra…” Inperialismoak hitza betetzea?
    “Humanizar las cárceles” Kartzelak eta humanitatea konpatibleak?
    Nahikoa da.
    Bakea, aniztasuna, ilusioa, negoziazioa, errespetoa, eskubideak, demokrazia, normaltasuna, resoluzioa, eboluzioa, inboluzioa eta etika hitz faltsuak, insidiosoak eta letalak zapaltzaile eta haien kolaboratzaileen ahoetan besterik ez dira eta mingarri eta humilanteak zapalduteen belarrientzat.

  • Preso diren horien artean zapaltzaile pila bat dago, besteak beste gure Garikoitz Aspiazu Txeroki miragarria, Lidon juezaren hiltzaileetako bat. Edota Lidon jueza zapaltzailea zen eta gure Txeroki zapaldua?

  • Nabar Armada, Eusko guradostea eta urrengo generzaioak izan dira zapalduak. Zapaltzaileak kanpotik etorri direnak bere armadekin gu, herri bezala desagertzeko helburuarekin dira zapaltzaileak eta delinkuenteak.
    Sentitzen dut, Benta zahar, baina ni eta zu ez gara gu.

  • Barkatuko didazu, Freud, baina ni Euskal herri batean bizi izan naiz eta nahiz eta urte luzez udaletxean eta botazioetan partido abertzale bat lehena izatea eta ni partido horretako kide izan zuk “zapaldu” deitzen dituzun horiek zapaltzen ninduten eta zapaltzen zituzte herritarrak, hori bai, beraiek “zapalduak” zirela ziotan, besteak jipoitu eta mehatxatu bitartean. Etiketa gutxiago eta ekintza-gertakarien kontu klaru-klarua, ETAko presoak zapaltzaileak dira eta manifa bakoitzean bere aurpegiak azaltzen direnean ondoan beraiek erahildakoen zerrenda agertu beharko lirateke.

  • Nabar Estatua gure bizkar hezurra delarik, herria da gorputza hizkuntza bihotza. Azken bi hauek Mikelek abesten zuen bezala.

  • Eskerrik asko, Freud, zure “manzanas traigo” erantzun borobilarengatik.