Kiskali

Kiskali –

Epelduz joan zara,

izozmendi batetik zentorren,

antzigarra zure hatzen artean eta betiletan geratuz,

jelaren semea zara,

Antartikaren enbaxadorea,

hotzaren hotzez dardarka bizi zara,

ni, bitartean, zure begiradarekin dardarka,

ozeano oso bat gordatzen baituelako barruan,

negar egitean, itsaikarak.

 

Etorri zinenean,

guztiz aldatu zenuen,

biziaren erritmoa eta erabakien inertzia,

mina epelduz joan zinen zure hoztasunarekin,

nire bihotza epeldu zen zure irrifarra lehergarriarekin,

zure bihotza bat-batean berotuz joan zen

eta hodeietan bizi ginen,

elkarrekin, bizi oso bat arnas genezake bezala,

ezin genuen,

eta aldendu ginen,

elkarrekin bageunden eta,

REM fasean elkartzen baikenituen gure ermamiak,

bat-batean talka egin dezaten gure arimak.

 

Kalezulo baten topo eginen beriro,

gure ihesbidea ginen,

eta zure antzigar eta izotz guztia urtuz joan zen,

gure ezpanak,

gezia eta bihotza ziren bitartean,

bero zeunden,

beroegi,

ahulegi,

erroak sikatzen ari zitzaizkizun,

Lurretik goratzen ari zinen

eta ni zurekin,

beti zurekin,

beti zugaitik,

biziz,

«Aio» esateko azken une batean,

desagaertu zinen,

kiskali zinen,

betirako kiskalita

eta txinpartatxo bat bezala,

jaio zinen berriro.

 

Malko batekin epeldu zinen

eta gure bihotzeko makineria,

funtzionatzen zuen berriz,

beti egongo garelako batera,

loaren txokoren batean,

kiskaltzen nauzulako

eta izozten zaitudulako,

desertuko semea.

Kiskali

Kiskali