Prekarietateari buruzko mahai-ingurua Tabakaleran
Prekarietateari buruzko mahai-ingurua Tabakaleran –
Ubik sorkuntza laborategiko bitartekarien grebak bost aste betetzen dituen honetan, mahai-inguru bat antolatu da, prekarietatea gai hartuta.
Ubikeko grebalariekin batera, Azkuna zentroko mediatekako langileak eta Irungo Udal Liburutegiko langileak izango dira mahai-inguruan; “gure antzeko egoera pairatu duten langileek beraien esperientzia eta ibilbidea azalduko dizkigute”.
Solasaldia bihar igandea, urtarrilak 27, burutuko da Tabakalerako kafetegian, goizeko 11.30ean.
“Mahai-inguru ireki eta interesgarria izango da, eta solasaldian parte hartzeko aukera izango da”.
.
* Azpiko bideotxo honetan duzue lehen hilabetea bete ondorengo grebaren laburpena:
Gaur 30. greba eguna. Hilabete oso bat greban, eta ez dugu ez @tabakalera ezta Sedena-ren dei bakar bat ere jaso. Hemen grebaren laburpena:
Hoy 30° día de huelga. Todo un mes, en el que no hemos recibido ni una sola llamada de @tabakalera ni de Sedena. Aquí el resumen del mes: pic.twitter.com/BNZtF0FfO9
— bitartekariakmartxan (@bitartekariakM) 2019(e)ko urtarrilaren 20(a)