Zergatik daude blokeatuta Aita Mari eta Open Arms?

Zergatik daude blokeatuta Aita Mari eta Open Arms? Zergatik aldatu du PSOEk iritziz? –

Zergatik daude blokeatuta Aita Mari eta Open Arms? Zergatik aldatu du PSOEk iritziz?

Ez dakienarentzat: Aita Mari eta Open Arms itsasontziak, Mediterraneoan egoten diren hondoratzeetan erreskate lanak egin nahi dituzte. Naufragoak, migranteak izaten dira, batez ere, Libiatik Europara bidean ateratzen direnak.

Duela urte gutxi, krisi humanitarioa agertu zen gune horretan. 2015ean 150.000 pertsonatik gora lortu zuten Italiara heltzea. 3.000 pertsona inguru ito ziren Mediterraneoan.

Baina, 2018ko ekainean, Matteo Salvini Italiako Gobernura heldu zen. Hauteskundeetan aurreratu bezala, migratzaile gehiago Italiara heltzea oztopatu zuen. Berak dioenez, Gobernuz Kanpoko Erakundeek ez dute migranteak erreskatatu nahi, baizik eta “taxi zerbitzua” eskaini Afrikatik Europara. Halaber, salatu du arrisku handiko bidaiak antolatzen dituzten mafiekin kolaboratzen dutela GKE horiek. Libiatik 20 km-ra etorkinak jaso eta milaka km urrunago joateko.

Oso ospetsua izan zen garai hartan Aquarius itsasontziaren kasua. 600 pertsonatik gora zeraman itsasontziari Italia eta Maltara joateko baimena ukatu zioten. Mediterraneoko beste hainbat herrialdek ere ez zuten onartu. Espainiako Gobernuak, ostera, baiezkoa eman zuen (PSOE heldu berria zen Gobernura).

Hilabete batzuk geroago, antzeko kasuak gertatu ziren; baina PSOEren Gobernuak iritziz aldatu zuen eta migranteen itsasontziak Espainiara joatea debekatu zuen. Are gehiago, Espainiako kostaldean dauden erreskate itsasontziei ez die baimenik ematen ezta abiatzeko ere. Hortaz, lehen, Salviniri kritika egiten bazioten ere (xenofobo, faxista edo arrazista deituz), orain PSOEk gauza bera egiten du, baina ozen esan gabe.

Baina Espainiaren kasua ez da bakarra. Orain ez dago GKEen erreskate itsasontzirik. Bakarrik estatuetako Kostazainak edo Guardacostak. Orduan, galdera ugari planteatzen dira hemen:

  • Zergatik Europako herrialdeek ez dute migratzaileek Europara joaterik nahi?
  • Zergatik PSOEk aldatu du bere iritzia hain azkar? Eta zergatik ez da entzuten PODEMOSekoak horren kontra?
  • Zerbait ona atera daiteke guzti honetatik? Hots, jende gutxiago itsasoratzen bada baldintza kaskarretan, jende gutxiago itoko da?

Zergatik daude blokeatuta Aita Mari eta Open Arms? Zergatik aldatu du PSOEk iritziz?

12 pentsamendu “Zergatik daude blokeatuta Aita Mari eta Open Arms?”-ri buruz

  • euskaldun bat 2019-01-27 09:45

    Zergatik? Ba, oposizioan zaudenean gauzak esatea oso erraza delako, batez ere gobernua desgastatzeko bada. Bildu-k ere gai honen inguruan gauza asko esaten ditu baina ikusi nahi nuke zer egingo lukeen agintean egonik 100.000 etorkin etorriko balitzaizkio denbora gutxian. Eta atzo Irunen manifestazioa egin zutenei buruz beste hainbeste esan daiteke. Oso erraza da beste mundu bat aldarrikatzea baina agintean zaudenean, hurrengo egunean funtzionarien soldatak ordaindu behar dituzu eta pentsioak ordaindu behar dira, eta ordainketan huts egiten baduzu berehala dituzu kalean protestak. Hemen, beste mundu bat posible da nire poltsikoa eta nire bizitza ukitzen ez diren bitartean. Eta itsasuntzi horiek ederki daude portuan blokeatuta, mafiei laguntzen besterik ez ziren ari eta.

  • Salviniri esker bizitza asko salbatu dira. Progreei gehiago interesatzen die inmigratez betetzea Europa, itotzen badira baino. Bestela ez lukete arazorik Tunez, Egipto, Argelia edo Marokora eramango balituzte.

  • “Gure” Eusko Jaurlaritzak 400.000€ xahutu ditu itsasontzi horretan. Inor baino progreago zela erakutsi nahi zuen, antza.

    Norbaitek badaki itsasontzi horretako “langileek” euren soldatak nork ordaintzen dituen? 6 hilabete daramate bloketauta. Eman dieten dirutza (guztira 700.000€, medioek diotenez) horretan joango da? Solidaritatearen negozioa ondo baino hobeto atera zaie, edonola ere.

  • Ganbaratxotik 2019-01-27 19:43

    Alemaniak agindua eman duelako.
    Hil da gizatasuna. Gaixoak gure semealabak.

  • euskaldun bat 2019-01-27 22:57

    Ganbaratxotik, zuk ETA eta Espainiaren arteko borroka gogorreneko urteetan benetan gaizki pasako zenuen, ez?

  • Zergatik PNVk kontrolatzen dituen medioek, esaterako Euskadi Irratiak eta ETBk, etengabe aipatzen dute untzi horien kasua? Zer dirutza dute GKEek eta nondik lortzen dute? Zergatik akatu zuten potentzia inperialistek Gadafi? Galdera asko egin daitezke bai…

  • Ganbaratxotik 2019-01-28 10:25

    Euskaldun bat euskaldunak planetatik desagertarazten saiatzen ari diren karka espaniarren diskurtsoa Euskal Herrian zabaltzen? Kontraesan handiagorik bafa?
    Nik Aingeru Epaltzaren aritikulukoa dut ikaskizun.

  • Alpargatero 2019-01-28 10:35

    Itsasora salto egiteaz batera eskubide guztien jabe egiten baditugu, ba gero eta gehiago izango dira itsasora salto egingo dutenak. Erreskatatu bezain laster, etorritako bidetik bueltatzen baditugu, ikusiko duzue zer azkar amaitzen den (edo izugarri murrizten den) arazoa.

  • Nolari erantzuna: banago Jesusen Konpainia dela PNVren atzean dagoen ezkutuko erantzule nagusiena europarron etnozidioaren agenda honetan, jesuitek Kapital internazionalaren gainontzeko estamentuen diskurtso beretsua baitute zentzu horretan, alegia, funtsean ikuspegi berbera elkarbanatzen dute immigrazioaren alorrean bai Aita Santuak, bai Angela Merkelek eta bai George Soros batek. Patronoek esandakoa gero zabaldu egiten artaldearengan Deia, Eiteb, Berria edo Gararen bitartez ahalik eta Ganbaratxo moduko sozial-demokratek edo Twiterren iraultzan dabiltzan troskisten kontubernioak bere egiten dituen arte euren jaunen helburuak. Eta modu horretan, la gauche divine sozialdemokratak bat egiten du gurean ere demokrata liberalekin kapital internazionalaren defentsan eta euskal lanigleria nazionalaren aurka.

  • Zergatik Europako gobernuek ez dute immigranterik nahi, eta ezkerreko alderdiek orain ez dute horretaz hitz egin nahi? (de tapadillo egiten dute orain).

    Erantzuna erraza da: inkestetan jendeak EZ du nahi hainbeste immigraziorik. Imajina ezazue nolakoak izango diren ezkerreko alderdiek ere immigrazioa (gutxienez ikusten dena, paterena) oztopatzen hasi diren.

    Hemen inkesta bat, estatu mailan eta alderdien arabera:
    https://www.elespanol.com/espana/politica/20180905/cree-demasiados-inmigrantes-espana-solo-pocos/335467569_0.html
    SOEren ia erdiak eta Podemosen ia %20 etorkin gehiegi dagola uste du horren arabera.

  • Zergatik dauden blokeatuta? Politikoki ez delako komeni oraintxe beren ekintzetan aurrera jarraitzea, iritzi publikoaren eraginez. Baina ez dezagun ahantzi giza-trafiko hau denon diruarekin ari dela ordaintzen, Europako jatorrizko populazioa ordezkatzeko asmoaren baitan. Jende horrek, eta batez ere desmasia hau orkestratzen dutenek, larrutik ordaindu beharko lukete XXI. mendeko esklabismo mota hau. Jendilaje horri sosik ez, ezta bozka ere!