Tabakalera: prekarietate gunea

Tabakalera: prekarietate gunea –

Oraingo honetan Tabakalerako UBIK sorkuntza liburutegiko bitartekarien gutun hau dakart hona:

Tabakalera: prekarietate gunea“Tabakalerako UBIK sorkuntza liburutegian 13 gazte ari gara lanean, goi-mailako ikasketekin eta bakoitza bere alorrean espezializatua. Hala ere, bizi dugun errealitateak ez du hau islatzen. Erabateko prekarietatean gaude lanean eta gure egoera jasangaitza da. Geure soldatak ez dira 1000 eurora ere iristen; azpikontratatutako langileak gara; igande eta jaiegunetan lan egitea tokatzen zaigu inongo plusik kobratu gabe; oporrak hartzeko zailtasunak dauzkagu; geure ordutegiak itogarriak dira, eta kontziliazioa ezinezko egiten zaigu…

Beste behin ere, prekarietate egoera hau instituzioek azpikontratatutako zerbitzuok pairatzen dugu. Tabakalera kudeatzen duen administrazio kontseilua Donostiako udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak osatzen dute. Behin eta berriz saiatu gara beraiekin harremanetan jartzen egoerari irtenbide bat bilatu eta guretzat lan-baldintza duinak adosteko helburuarekin, baina ez dugu inongo erantzunik jaso. Hau horrela izanik, Tabakalerako Administrazio Kontseiluari publikoki eskatzen diogu gure prekarietate egoerarekin amaitzeko beharrezkoak diren gestioak egiteko, beraien esku dago eta.

Guk, liburutegian zerbitzua ematen dugun bitartekariok, argi daukagu egoera hau irauli beharra dagoela eta horretarako martxan jarri gara. Lan-baldintza duinak lortu eta egoera konpondu arte ez gara geldituko.

Hau horrela, hurrengo egunetan egoera aldatu ezean aurrera eramango ditugun ekintzen berri emango dugu”.

.

UBIK sorkuntza liburutegiko bitartekariak
Tabakalera: prekarietate gunea

7 pentsamendu “Tabakalera: prekarietate gunea”-ri buruz

  • Lana ez badute atsegin oso sinplea da, har dezatela beste bat. Baina… zer enpresak nahiko ditu halako negarti batzuk orain?

  • Sskume Larregi 2018-10-09 11:52

    Bai Olgetari. Guzurra dirudi egungo esklabuen exijentzia maila. Halakorik!
    Francogaz hobeto bizi gintzazan. Noizko Eusko-Vox, Olgetari?
    Edo ez daukagu EuskoVoxen beharrik daukaguzan agintariokaz?

  • Juan Inazio Hartsuaga 2018-10-09 12:00

    Azal handioseko eta mami mengeleko proiektuetan, azalgintzakoak artatzen dituzte ongi eta mamigintzakoak narras. Ez deus hoberik espero. Zoritxarrez.

  • Ezer egin gabe hoberik espero ez dutenez, langile hauek antolatu egin dira, borroka egingo dute, eta urte hasieran Euskalduna Jauregiko langile azpikontratatuek lortu zuten moduan (hemen duzue azaldua nola lortu zuten: https://www.mrafundazioa.eus/eu/artikuluak/eulen-euskalduna-jauregiko-fokuen-atzealdea-argitzen-duen-duintasuna), hauek ere lortuko dute egun dituzten lan baldintzak nabarmen hobetzea.

  • 13 pertsona lanean departamendu, sekzio edo dena delako horretan, gure bizkarrera?
    Ez al da gehitxo???

  • Bai ene. Gehiegi. Hiruzpalau esklaburekin nahikoa, ezta, txapeldun?

  • Ai ene-ri:
    Burua erabiliz, esango nizuke hobe litzatekeela 5 langile ondo ordainduak, eta ez 13 prekarietatean.
    Eta noski, eztzazula ahaztu gure diruak direla! “Txapeldun” edo “colega”, nahiago badezu.