Posible al da bikaintasuna zientzian, berdintasunik gabe?

“Posible al da bikaintasuna zientzian, berdintasunik gabe?” mahai-ingurua antolatu du Elhuyarrek Emakunderen XI. Berdintasunareko Gunearen eta Zientziaren Asteko markoan. Mahai-ingurua azaroaren 13an izango da, 18:00etan, Bilboko Casilda Iturrizar parkean egongo den autobus ibiltarian. Hizlariak, berriz, Ainhoa Madariaga (Ikerbasque), Elena Aldasoro (Osakidetza), Ainhoa Larrañaga (Mondragon Unibertsitatea) eta Teresa Nuño (UPV/EHU), Elhuyarreko Maria Gil eta Naiara Arrik gidatuta.

Mahai-ingurua Bilboko Casilda Iturrizar parkean egongo den autobus ibiltarian izango da.

Zientzia eta berdintasuna hizpide dituzten ikerketa guztiek adierazten dute ez dagoela parekidetasunik, ez zientzia-hezkuntzan, ez arlo profesionalean. Joera hori orokorra da; mundu osoan zabalduta dago, eta Euskal Herrian ere egoera ez da bestelakoa. Gainera, datuen arabera, ez da ageri joera-aldaketaren zantzurik.

Zer egin dezakete ikastetxeek nahiz komunikabideek nesken artean zientzia-ikasketak sustatzeko? Nola desagerraraz daitezke estereotipoak? Zer leku dute emakumeek zientzian? Nola berma daiteke berdintasuna zientzia-arloko ibilbide profesionalean, finantziazioan eta ebaluazio-sistemetan?

Galdera eta erronka horien inguruan gogoeta egin eta aurrera begirako ekintzak eta neurriak aztertzeko, “Posible al da bikaintasuna zientzian, berdintasunik gabe?” mahai-ingurua antolatu du Elhuyarrek Emakunderen XI. Berdintasunareko Gunearen eta Zientziaren Asteko markoan.

Mahai-ingurua azaroaren 13an izango da, 18:00etan, Bilboko Casilda Iturrizar parkean egongo den autobus ibiltarian. Mahai-inguruan, Bigarren Hezkuntzako, unibertsitateko, ikerketa-arloko, komunikabideetako eta zientzia-sistemaren arloko adituak bilduko dituzte, zientziaren eta genero-berdintasunaren eremuan aldaketak nola sustatu eztabaidatzeko. Hizlariak, Ainhoa Madariaga (Ikerbasque), Elena Aldasoro (Osakidetza), Ainhoa Larrañaga (Mondragon Unibertsitatea) eta Teresa Nuño (UPV/EHU) izango dira eta gidaritza-lanetan Elhuyarreko Maria Gil eta Naiara Arri arituko dira.

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.

5 pentsamendu “Posible al da bikaintasuna zientzian, berdintasunik gabe?”-ri buruz

  • Zientzian ez dago parekidetasunik: doktoretzen %60 andrazkoak dira. Sustatu behar dena neskengan mehatzaritza, eraikuntza langile, kamioi gidari eta karrera militarra dira. Hor bai ez dagoela emakumerik!!

  • Feminismoari (eta feminismoari buruzko hitzaldietaz karrera egiten dutenei) pribilegiozko postuak bakarrik axola. Gizonezkook ditugu lan okerrenak, hildakoen %90 baino gehiago gara, baina zuei bost. Eta ez zaie mutikoengan ematen klase eta dirurik honetaz informatzen. Mutikoak lantegira, lubakira.

    Eta etzazue iraindu ZIENTZIA hitza. Unibertsitatean artikuluak idazteak ez du zerikusirik zientziarekin, aurkako daude bata eta bestea.

  • Gizonak eta emakumezkoak biologikoki ezberdinak gara, gure garunek ezberdin funtzionatzen dute, lotura neuronalak ezberdinak, egitura hormonalak ere ezberdinak dira. Beraz, orokorrean, aptitude, izaera, gaitasun eta pentsatzeko era ezberdinak dauzkagu. Mutillak trebeagoak izan ohi gara eginkizun batzuetan eta neskak beste batzuetan. Indarrezko parekidetasunak ez du zentzurik, zentzua duen bakarra lan-arloko baldintzak berberak izatea. Hau da, lan berdina egiteagatik eta emaitza berdinak lortzeagatik, tratu eta soldata berdina jasotzea. Beste era batean, meritokrazia. Hori zientziak jakin beharko luke, gutxienez benetako zientziak, ez ordea zientzia soziala deituriko zabor hori

  • Elhuyarrekoa hauek noiztik ez dira sartu ikastetxea batean ala unibertsitatean?
    Gaur egungo hezkuntza emakumeek emakumentzat eraikia da, neska gazteen gaitasunak garatzera zuzenduta. Hor ez dago berdintasunik.
    Gaur egungo hezkuntza sisteman mutilek eta neskek ez dute arrakasta izateko aukera eta baldintza berberak. Desoreka handia dago eta horrek EMAKUME ZIENTZIALARI gehiago izatera ahalbidetzen du.

    • Ederki konturatu zara. Mutilak ikastolan zikinak, gaiztoak eta babesik gabe ginen; neskak garbiak, zintzoak, argiak eta gain-babestuak. Niri jo naute gehiago bizitzan emakumeek gizonek baino, ia guztiak eskolako irakasle-adoktrinatzaileek. Badirudi dominazio dinamika beti beti mantentzen dela: indartsuak ahula maltratatzen du.

      Eta orain kexatzen dira feministak emakumeak akademikoki ez direla laguntzen. Nire ikerketa kolaborazio batean sexu parekidetasuna eskatzen da, esaten dute bete dela: %78 emakumeak!! Hori da parekidetasuna? Edo estatu batuetako women only beka horiek ere jarri nahi dituzte EHUn?