Hiltzailearen nekeak

Hiltzailearen nekeak

Soinuak entzuten ziren bostgarren solairuko leihotik. Emakume bat bere senarrari eta alabari gedarrez ari zitzaien, etxeko plater eta pixarrak botatzen zizkien artean. Bat-batean, Joak agertu zen atariaren aurrean eta, senarra eta alaba alde batera astinduz gero, tiro bi eman zizkion emakumeari.

Uneko kaosa aprobetxatuz, ihesiari eman zion Joakek eta jendartean izkutatu zen hurbileko autobus geltokiraino. Berehala ikusi zuen autobus bat, eta sakelan txanponak bilatzen ari zela, erdipurdi igo zen. Lasai zegoen aspaldiko partez.

– Zer daramazu eskuan?- galdetu zion ondoan zeukan umeak.

– Zuri bost zer daramadan eskuan- erantzun zuen Joakek zakar eta lehioari begira jarri zen.

– Aita, nik bakarrik jakin nahi nuen zer zeukan eskuan- entzun zion umeari negar-zotinka.

Burumakur, hurrengo geltokian jeitsi zen Joak, zer-dela eta oldartzen garen beti ahulenen kontra ulertu ezinik.

Hiltzailearen nekeak

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.