Politika ekonomikorik onena estatu propioa edukitzea da
Politika ekonomikorik onena estatu propioa edukitzea da –
Ez da nik esandakoa, Kataluniaz ari zela, Kataluniako Ganberako Presidenta Mònica Rocak baizik:
La millor política econòmica és la de comptar amb un estat propi.
Begi-bistako handi honen aurrean, zera:
- Herri honetan begi-bistako hau ez digute inoiz begi bistan jarri. Badezaketenek, handikiek, ahaltsuek dituzten interes guztiak ez dituzte oraingo estatus honen barnean baino, eta beraz, ez dute hortik mugitzeko asmo nimiñorik ere. Baina begi-bistako hau ezkutatu izanak are begi-bistakoago bihurtu du, eta agerian utzi handiki hauek zertan ari diren.
- Oraingo estatusaren defendatzaile nagusiek, hala ageriko unionistek nola populismo abertzalea erabiltzen duten unionista ezkutatuek, estatu propioa sortzearen ideia bazterrean uzteko erabili duten estrategia nagusia honako hauxe izan da: ekonomia (arazo sozialak) versus estatu propioa dikotomia faltsua sortzea.
- Dikotomia hori ezkerreko abertzale-independentistek ere gogotik elikatu dute eta halaxe batzuek zein besteek ederki ezkutatu digute begi-bistako handia: egun ondo bizi garenok ez ezik, pobreenak eta ahulenak ere hobeto biziko dira estatu propio batean. Oraingo estatus honetan, berriz, miseria gorria saihestea ia ezinezkoa izango zaigu denoi.
- Ekonomiaz ari bagara ere, hizkuntzaz eta kulturaz ere, aplika liteke ekuazioa: Hizkuntza-politika onena estatu propioa da. Alegia, estatu propioa edukitzea da aukera bakarra herri honetako jendea bere hizkuntzan (eta kulturan) bizi ahal izateko; estatus honetan desagerpena saihestea ezinezkoa (ia-rik gabe) izango zaigu. Alferrikakoak izango dira Euskaraldiak eta Korrika guztiak.
- Dikotomia horren gezur handia gainditzea, behar-beharrezkoa dugu: hala gizarte justuago bat eraikitzeko non ahulenak ere ondo babestuta egongo diren, nola bere egunerokoa euskaraz biziko den herri bat izateko.
Imajinatzen al duzue Urkulluren, Azpiazuren, Tapiaren, Uxue Barkosen edo Confebask-eko presidentearen ahotan horrelako hitzak?
Hobe dugu lehenbailehen espabilatzea.
Politika ekonomikorik onena estatu propioa edukitzea da
Ekonomiari dagokionez, zailena ez da zer ekonomia proposatu nahi den estatu berri baten sorreran. Erraza da jendeari proposatzea ekonomikoki bizi baldintza hobeak izango ditugula. Gakoa da ekonomiaz nola baliatu estatu berri hori sortu ahal izateko, beste bi estatu handik prozesu independentista zapuzten saiatuko bait dira ekonomiari dagokionez ere.
Estatu inperialisten errepresioari erantzuteko lehen tresna ekonomia izango da, eta hau sinpleki gure ekonomiaren kontrola hartzean datza. Eta ikusirik argi eta garbi bertan langileek, sindikatuek eta noski patronalak parte hartu beharko dutela, korapilo bikoitza dugu: batetik, patronal eta langileen arteko adostasuna enpresa independentistetan, bestetik, nola bultzatu independentista guzti hauek enpresa hauek kudeatu eta babestera jakinik espainiar eta frantziar egiturek boikota egingo dutela. Arrisku honen truke, jendeak bai ala bai babes edo sari bat jaso nahiko du.
Eta bi arloetan atzetik goaz: bi alderdiek patronal edo sindikatuekiko etsaitasun ezpiritu bat zabaldu dute hamarkadetan zehar. Eta azken 15 urteetan batez ere independentziaren ideia albo batera utzi eta independentziaren bidean irmotasunez ekiteko gogoak kendu dira. Akaso, erabakitzeko eskubidearen ideiarekin independentzia gauza erraz eta bizkorra izango delako ideia zabaldu da, erreferendum baten bidez automatikoki independentzia eskuratuko dugulakoa. Eta ez da horrela. Lehenik gure lurraldearen kontrola hartu beharko dugu, gero errepresaliei erantzuteko ahalmena, gero independentzia.
Independentzia ezinezkoa da euskararen kale-erabilera % 15 baino gutxiago den gizarte zaharkituan. Nazio orok behar du matrize etniko bat, eta Euskal Herrian matrize hori erdalduna da.
Independentista sentimentalista askok abstrakzio ekonomikoez edo frogatu ezin dituzten hipotesiez hitz egingo dizuete. Hori guztia fantasia sentimentala da, matrize etniko egituratzaile hori gabe ez dago zer eginik.
Borroka etnikoa da, nahiz eta batzuek uste duten borroka txosnetan edo Pirinioak argiztatzen irabazten dela.
Errealitate gordin-gordina, diozunarekin bat egiten dut.
Eta bitartean hil edo biziko trantze honetan remplazistak irrati eta telebistan aitamarirekin gora eta bera, ez al dugu jada kolono eta prekario nahiko herri honetan ?
LE REMPLACISME GLOBAAAAAAAL!