Podemos, itxaropenerako arrazoi?

Podemos, itxaropenerako arrazoi? –

Pablo Iglesiasen protagonismoa

Podemosi egin zaizkion kritika askoren artean, (mugimendu ezkertiarretan batik bat) gehien errepikatu dena Pablo Iglesiasen gehiegizko protagonismoa izan da, UPyDn Rosa Diezek duenarekin ere alderatu dena. Iglesiasek telebistan duen presentzia ezinbestekoa izan da bost eurodiputatu lortzeko, eta bozka-orrietan ere bere argazkia erabili zuten logo gisa.  Hala ere, esango nuke alderdi berri batentzat garrantzitsua dela (gutxienez) aurpegi ezagun bat izatea, botere mediatikoa nahieran kontrolatzen duten alderdiei aurre egin nahi bazaie behintzat. Zentzu horretan, Iglesiasek berak El Pais-i emandako azalpenak aintzat hartzekoak dira. Honakoa zen galdera: “Podemosengan zure irudiak duen eragina ona edo txarra dela uste duzu””

“Zalantzarik gabe, planteamendu arriskutsua da, eta oso desorosoa niretzat. Baina burkideekin batera, erabili beharra genuen tresna komunikatiboa zela erabaki genuen. PP eta PSOEk hamaika baliabide dituzte iragarkiak ordaindu eta hiriak kartelez betetzeko; gu aldiz, oso aurrekontu xumearekin aurkeztu gara hauteskundeetara.”

Podemos, itxaropenerako arrazoi?

IUrekin harremana

Podemos zein IUko ordezkariak hasi dira hurrengo hauteskundeetara begira kalkuluak egiten. Badakite indar batuketarekin asmatuz gero, PSOEri behin-betiko labankada eman eta PPrekin lehiatzera iris daitezkeela. Ikusteko dagoena da Podemosen metodologia eta IUrena konpatibleak izango diren, eta baita batera banatuta baino babes gehiago jasoko luketen ere. Argi dagoena da IUk etengabe beherantz doan PSOE ez den beste bidaide bat aurkitu duela.

Mugimendu independentistekiko jarrera

Podemosen gakoetako bat izango da: zein jarrera izango du Katalunia, Euskal Herria eta Galiziako mugimendu independentistekiko? Oraindik ez dago argi. Pablo Iglesias Kataluniarren erabakia errespetatzearen alde agertu izan da, ez ordea Podemoseko kidea den Carlos Jimenez Villarejo. Zentzu horretan ikusi beharko da Foru eta Udal Hauteskundeetan EAEn, Nafarroan, Katalunian eta abar aurkezteko asmorik izango duten edo ez.

Euskal Herrian zer?

Aurreko puntuarekin oso lotuta dago hau ere. EAEn 52386 boz jaso ditu Podemosek, eta Nafarroan 20039, bi kasuetan bosgarren indarra izanda. Guztira, Hego Euskal Herrian ia 72.000tik gora boz jaso ditu. Hala ere, eta emaitzak begiratuta, badirudi boz horiek PSEri kendu dizkiola, eta ez EH Bilduri, askok uste zuten bezala.

Podemos, itxaropenerako arrazoi?

3 pentsamendu “Podemos, itxaropenerako arrazoi?”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2014-05-26 14:28

    Podemosen muina eta abiapuntua Madrileko talde bat da, politologoz eta komunikazioan adituz osatua, horietako asko IUren kanpainetan ibilitakoak, nazkatua zeudenak IUren inkonpetentziarekin, honek jendea erakartzeko eta “ilusionatzeko” ez zuelako batere borondaterik agertzen.

    Bart IUri frogatu diote arrazoia dutela.

  • Nire ustez, garrantzitsuena, Podemos-i buruz hitz egiterakoan, haiek daukaten barne-demokrazia da, hori baita freskotasuna, eta ez Pablo Iglesiasen muturra.

  • Andoni Errazkin Beratzadi 2014-05-26 19:58

    Nik espainiarrekin solidaritatea agertu nahi dut:
    ///
    Ni Euskal Estatuaren aldeko estatalista izanda, internazionalista ere banaiz.
    ///
    Podemos espainiar indarrak Espainiako Estatuaren 3. Errepublika konstituitzearen alde nago.
    ///
    Guk Lehen Euskal Errepublika, haiek euren Hirugarren Espainiar Errepublika. Kito.