Europako hauteskundeen ajeak han eta hemen

Europako hauteskundeen ajeak han eta hemen

Paperezko prentsari errepasatuz, zaila egin zait lehenego begiradan abstenzioaren datuak ikustea. Grafiko koloretsuetan alderdi eta koalizioen emaitzak ikusgai dira, baina nekez aurkituko dugu egoera erreala ordezkatuko duen irudirik.

Espero zen bezala, abstezioa izan da lurralde guztietan garaile. Alderdiek parte hartzera deialdi sutsua egin arren, Europear Hauteskendeek gero eta erakarpen gutxiago dutela bazekiten eta ondorioz, aspalditik zerendaburuak ez dira alderdi politikoen izen ezagunenak.

Europar Batasunaren eredua zalantzan dago, herritarren gehiengoak hauteskunde hauetan ez du parte hartzen eta bozka eman dutenetatik heren bat baino gehiagok Europako Batasunaren eredua ez du maite, batzuek eskuinetik, besteek ezkerretik. Hau da, Bruselako Legebiltzarrean Europar Batasunaren aldeko jarrera ordezkatu nahi duten alderdien ordezkapena herritaren %25ra apenas ez da iritsi.

Datu honek beste emaitza bat burura erakarri dit, George W. Bush hautatua izan zen hauteskundearena, alegia. Floridako Estatuan iruzur susmoak zabaldu zirelarik, Bush boto eskubidea zuten estatubatuarren %25ren babesaz presidente izendatu zuten. Monarkia baten botereak ematen dituen boteregune horretatik boto emaileen %75ren babesa eduki ez arren, AEB gerra batera eraman zuen eta berarekin bat, bere aliatu gehienak, Jose Maria Aznarren España, besteak beste.

Alderdien demokrazioak muga handiak ditu eta muga horiek une honetan inoiz baino estuagoak dira, gero eta argiago baitago gehienek trasnazionalen aginduetara dantza egiten dutela, legebiltzarreko jezarlekua galdutakoan, kontseilu batean lekutxo bat gordeko baitiete.

Eta Euskal Herrian

Euskal Herrira etorriz, ziuraski lehenengo aldiz azkeneko hauteskunde hauek (Alderdien Legea indarrean egonda ere) “normalagoak” izan dira, hots, inguruko herrietan suertatzen ari diren joera soziopolitikoak geurean ere islatzen hasi dira. Eta “normalagoak” izan diren neurrian, Euskal Herrian ere bestelako demokrazia nahi dugunok kezkatzen hasi beharko genukeela uste dut.

Zenbait komunikabideetan “El PNV confirma su hegemonia” ikusiagatik ere, datuek bestelako emaitza adierazten digute. Euskal Herrian Abstezioa irabazi du eta botoa eman dutenen artean Hegoaldean EHbilduk irabazi du. Interesgarria da abertzaletasunean emeki-emeki ezkerreko sektoreok PNV aurrea hartzen ari gatzaizkiola ikustea, Araban, Gipuzkoa , Nafarroan eta Bizkaiko ekialdeko eskualdeetan. Haatik, datu honek ezin gaitu asetu, boto eskubidea dugun guztion %9ren babesa baino ez baitu eskuratu koalizio abertzaleak.

Bilduk osta-osta legalizazioa lortu zuenean, 365.000 bat bozka lortu zituen. Hiru urteren buruan, horietako 143.000 etxean geratu direla ematen du. Bai, ados, udal hauteskundeak eta Europear hauteskundeak ezin dira parekatu, baina EHBIlduk bere jaiotzan lortu zuen ilusioari eustea lortu izan balitzaio, asteburu honetako datuak ez ziren horren apalak izango.

Arestian aipatu ditudan grafiko koloretsuak ikusten liluratuko dira hainbat politikok. Saltoka eta elkar besarkatzen ikusi genituen batzuk; kopetilunago 17. postuan zegoen legebiltzarkideohi ezagun bat, ordea. Aldiz, saltoka ibiltzeko arazoi gutxi ikusten dut nik eta irudi horiek “normalizazio” horren ondorietako bat dela susmatzen hasita nago, politiko profesional gehienek horrelako egunetan poza antzezteko beharra izaten omen dute eta.

Alabaina, “gaineszenifikazioa” eta espektakulu baino, beste gauza batek kezkatzen nau gehien. Alta, ea ezkerreko independentismoak gainontzeko indar politikoen jokaera bera bereganatuko ote duen. Boto eskubidea dugun herritarron %9 besterik ez lortzea ez al da oso seinale txarra?. Prest al dago ezker independentista beste alderdi klasikoen joku berean aritzeko? Hobe esanda, hori besterik ez da eskaintzen ? ala bestelako demokrazia, bestelako Euskal Herria, bestelako eredu sozioekonomikoa eta bestelako talde soziopolitikoak eskaintzeko eta antoaltzeko gai gara?

Nire ustez, EHBilduk proeiektu alternatibo oso bat eskaini ahal izateko gai izan balitz hainbeste jende ez zen etxean geratuko. Kontu handiz ibili behar da, norabidea aldatu ezean, aurki, botoemaileek EHbildu beste alderdi arrunt bat gisa ikusiko dutelako, joku mediatikoan, botore banaketan eta mesede-truketan eror daitekeena, Politiko profesional askoren helburuetarako bat aski izan baitaiteke boteregune batzuetan buru izatea.

Hiru urte pasa dira eta hauteskunde hauek askorentzat abisu izan da, “Normalizazioak” Euskal Herrian ere politikariekiko haustura sor dezake eta. EHbilduk osagarri interesgarriak ditu, baina garatu behar ditu. Herriz herri base antolatua eduki gabe, barne demokrazia partehartzailea eduki gabe, erakunde ofizialetan solik arituz, ezin da alternatiba eraiki. %9ren babesaz ezin da eraldaketa soziala eta nazioa askapena lortu beste politikoen jokabideak kopiatuz, ezin da herritarron partehartzea sustatu.

Ezker independentistak askoz babes zabalagoa eduki dezake, bai hauteskundeetan, bai erakundeetan, baina batik bat herriz herriko sare sozial zabala eta antolatua aktibatzen badu. Boto emaileak eta basea aktibatuko da solik, horren labankorra den eta bolo-bolo dagoen “erabaki eskubidea” herrietako zaleenganaino iristen bada eta baseari autonomismoaren eta neoliberalismoaren alternatiba izango den eredu politiko , sozioekonomiko eta kulturala definitzeko aukera ematen bazaio. Ilusioa lortzen da desberdinak garela egiaztatuz.

Bukatzeko, hauteskunde hauek ere beste osagarri berri bat eskaini digutela dirudi. Hots, Europa osoan bezala, Estatu espainarrean eta Euskal Herrian ere, kapitalismoa onartzen ala sustazen duen sozialdemokrazia erori dela. Beste ezker mota bat behar da, EHBilduk ordezkatu nahi izan duena eta “Podemos “ eta EB-Ekiri alderdi bozka eman dietenek irudikatu nahi dutena. Cataluñan bezala, Euskal Herrian ere, “nacionalista” ez den beste ezkerra ere independentiston aliatu izateko tenorean gaudela ematen du.

Patxi Azparren

Europako hauteskundeen ajeak han eta hemen
Patxi Azparren

Donostiarra Pasaiaratua.

24 pentsamendu “Europako hauteskundeen ajeak han eta hemen”-ri buruz

  • “ESTANCAMIENTO, CAÍDA E IRRUPCIÓN”
    .
    En el conjunto de Euskal Herria EH Bildu (20,6% ) y PNV (20%) han sido las fuerzas más votadas con unos resultados muy similares a los de las anteriores elecciones del 2009.
    .
    El PNV tras desincharse el globo de la era Ibarretxe es incapaz de recuperarse y solo mantiene la hegemonía electoral en Bizkaia. No ha tenido éxito la estrategia de acoso y derribo en Gipuzkoa y tampoco ha sabido atraer hacia sí el desencanto existente en el PP y PSOE. Sin embargo cabe destacar el buen resultado obtenido en Ipar Euskal Herria. Como dato siniestro, la subida cosechada en Sestao justo en medio de la polémica por declaraciones xenófobas de su alcalde. Contexto y situación similar al avance de la ultraderecha en Europa. Que también ha tenido su repercusión en Ipar Euskal Herria con el ascenso del FN.
    .
    Iniciativa Internacionalista, EA y Aralar sumaron el 19% en las elecciones del 2009. EH Bildu ha tenido unos resultados milimétricamente calcados a la suma porcentual de esas formaciones hace cuatro años con lo que se podría suponer que aporta Alternatiba. Es decir, esta vez no ha habido avance ni efecto multiplicador. De ahí se pueden extraer dos conclusiones. Que una parte del electorado activo del soberanismo de izquierda esta vez no le ha votado posiblemente por cierto desencanto y que no se ha sabido acumular a la izquierda del PNV, PSOE y PP pese a la irrupción de una bolsa de votos muy destacable en ese sentido al calor de la crisis. Izquierda Unida ha pasado del 1,9% al 5,8%, y el nuevo partido Podemos alcanza el 6,78% en Euskal Herria. Un porcentaje nada despreciable.
    .

    Como se esperaba , el PSOE y el PP han tenido un fuerte retroceso. Una caída estructural que se repite en el estado español y que va unida a la doble crisis sistémica y de régimen español, espoleada por los múltiples casos de corrupción.
    .
    La foto final que nos deja estas elecciones es un fuerte desapego de la sociedad hacia ella. La caída libre del españolismo, más que por iniciativa abertzale por propia culpa. Pese a los relativamente buenos resultados, el estancamiento en sus posiciones de PNV y EH Bildu, y una irrupción de voto a la izquierda que no ha podido o sabido capitalizar EH Bildu.
    .
    Estos han sido unos breves apuntes de lo que dejó ayer la jornada electoral. A nivel institucional queda por ver el efecto de cara a nuevas mayorías en Nafarroa y quien tendrá capacidad o no para despegarse entre EH Bildu y PNV entre otros factores, y una cuestión en apariencia técnica pero de relevancia, en qué grupo europeo se va a insertar EH Bildu.
    .

    Han pasado las elecciones y el parlamento europeo y la UE seguirán igual pues estas elecciones no tienen control sobre los órganos de poder reales de la UE.
    .
    http://borrokagaraia.wordpress.com/2014/05/26/estancamiento-caida-e-irrupcion/

  • Andoni Errazkin Beratzadi 2014-05-26 19:34

    Agur Patxi Azparren jauna:
    ///
    EHBai-EHBildu = nabar sozialdemokratia; Euskal Estatua?
    ///
    NFEan eta EAEan, Podemos: ezkertiar kolonialismoa: Euskal Estatua, bai ala ez? Kito.
    ///
    PADan, Front National – 13,000 lagun. Jean Ibarnegarai jaunaren itzal luzeak hor jarraitzen du.
    ///
    Ezin daiteke bat ezkertiarra izan ez bada estatalista.

  • Peru Dulantz 2014-05-27 17:45

    Gure artean badago jende multzo bat, aurrerakoia eta ezkertiarra, baina espainieraz eta Espainiari begira bizi dena (La Sexta bezalako hedabideen bidez, besteak beste) nahiz eta horietako asko euskaldunak diren. Jende horren botoa nahiko aldakorra izan da (lehenengo aldiz bozkatu dutenen kasuan izan ezik, noski). Batzuetan ezker abertzaleari ere emango zioten botoa batzuek, beste batzuetan Zapateroren PSOEri (hauteskunde orokor batzuetan boto andana eman zioten). Hauteskunde hauetan boto-emaleen % 15 ingurura iristen direla ikusten da (IU, Podemos, Equo…). Pozgarria da Espainian ezker homologarri samarra sortzen dela ikustea, baina Euskal Herrian sektore hori euskalduntasunean eta abertzaletasunean politikaratzeko moduak landu beharko lirateke.

    • Patxi Azparren

      Guztiz ados Peru.
      Aspaldiko partez ez zen ikusten PSOEtik at nazionalista española ez den ezkerra esaprrru berria lortzen. PSOE guztiz birziklaezina da. Ezkerreko beste talde horiei bozka eman dietenekin berriz, hitz egitea posiblea da eta euskaltzaleooi dagokigu Catalunyan ezker independentistak lortu duen bezala, abertzalean ez izan arren, independentziaren aldeko borrokarekin bat egitea.
      Definitzeke dagoen sektorea. Eta , arrazoi! horietako batzuen erreferrenteak LA SEXTAko pertsonaje mediatikoen bezain ahulak izan daitezke, baina espaniar nazionalismoaren ordezkaria den PSOEk astindu ederra jaso du eta oso zaila du joera honi buelta ematea.
      hauteskunde hauek beste panorama baten atarian egon gaitezkeela erakusten digute.

  • Zurian zirika 2014-05-27 18:15

    Oso graziosoa da ikustea nola erabiltzen dituzten ezkerabertzalekokumeek mugak eta eremuak beren interesen arabera, zeren eta datu zehatza da EAJ dela Euskal Herri osoan boto gehien lortu duen alderdia. Baina orain ez da interesatzen zazpi herrialdeko Euskal Herri bat kontuan hartzea eta esaten dugu Bilduk irabazi duela “Hego Euskal Herrian” (porkulo hartzera Iparraldea!!).
    Barka aixkide baina nire uste apalean hori EAEko emaitzetaz baino ez hitz egitea bezain interesatu eta mugatua iruditzen zait.

    • Peru Dulantz 2014-05-27 18:27

      Tira, PNBren 7.000 botoak zenbatuta 300 boto gehiago ditu PNVk Bilduk baino Euskal Herria osoa kontuan hartuta, baina Bildu ez zen Iparraldean aurkeztu. Hala ere, PNVren indarra, inoiz baino gehiago, Bizkaiko mendebaldean kontzentratzen ari da. Egia da han ia euskal herritarren erdiak bizi direla, baina zer pentsatu eman beharko lieke…

      • Patxi Azparren

        Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan PNVren ordezkapen soziala oso-oso apala da: Hauteskunde hauetan (ez dakit zergatik) EA, AB eta Sortu ez dira ados jarri, baina sozialki ezkerreko indar abertzalea Ipar Euskal HErrian 515ren bueltan ibiltzen da, PNV , beriz, Naafrro garain bezala, bakarrik joago balitz %2. PNVren esteriotipo zaharkitura agortuta dago, abertzaletasunean ezkerreko sektoreek aurrea hartu diote .

    • Patxi Azparren

      Zurian zirika:
      PNV iparraldean eskuin frantsesarekin jaoten da, ia , ia beti. Soberan badakizu, Euskal Herriko eskualde guztiak kontuan hartzen baditugu Ezkerreko independentismoak babes handiago duela PNVk baino.

      • Uste dut nahasten ari zarela zure desioak eta errealitatea. Argi dago ez duzula EAJ sobera maite. Baina zenbakiak hotzak dira. CAV-koak gustatzen ez zaizkizunez HegoEH-koak hartu dituzu. Eta nahiz eta behingoz Euskal Herri osoko datuak izan, ez dituzu onartzen zure gustukoak ez direlako. Kosta ahala kosta ezker abertzaleak irabaztean tematua zara eta horretarako sobra dituzu hauteskundeak. Dekretuz irabazi behar du eta kitto.

  • Patxi Azparren

    %15ren bueltan, idatzi nahi nuen, barka

  • Patxi Azparren

    Urkullu , Bilbao eta Azkunaren PNV nekez maite dezake independentista batek eta zer esanik ez jeltzaleek babesten duten eredu sozioekonomikoak pairatzen dugunok. Ezker Independentista berria egituratzeke dagoen esparru soziopolitikoa da. Zatirik handiena EHBildun elkartu da Hegoaldean; Euskal Herria Bai Ipar Euskal HErrian. Eta hauteskunde jokuetatik kanpo dauden sektore eta talde askok ere osatzen dute oso anitza den esparru poltikoa.
    “Berbadio” ikusi ondo emaitzen mapa. Koloretan joera ederki ikusten da. Artikuluan nioen bezala, abstenzioa nagusi (kontua hartzeko datu garrantzitsua) eta PNVk Bilbo inguruko eskualdeetan dagoen populazio kopuruagatik emaitzak obetzen ditu, baina eskualde gehienetan dituen ordezkaritza maila dela eta, bistan da abertzale mugimenduan lidergoa galtzera dagoela.
    Aitortzen dut, prentsan ezin izan du-eta ondo ikusi, ez dakit Europarako hauteskundeetan PNV Iparraldean bere paperak erabili dituen edo ohiko koalizo hibrido batean joan den, baina jakin badakigu, Ezkerreko abertzaletasuna Euskla Herrian sozialki, politikoki eta ordezkaritza politikoan PNB baino askoz zabalagoa dela. Hori bai Nafarroa Garaian baino gehio, begirzazue bestela emaitzak. Uxue Barkosek babesa eman arren, azkeneko hauteskundeetan %2,5 Nafarroa Garaian.

    • Zurian zirika 2014-05-28 17:41

      Zilegia da zuk deitzen duzun ezker independetistak Euskal Herri mailan indar hegemonikoa izan litekeela amestea.
      Baina horretarako oso extrapolableak ez diren hauteskunde batzuen datuak txiklea balira estiratzea…

      • Patxi Azparren

        Zurian Zirika:
        Gaizki azalduko nun, nonbait. datu hauek eranilita (extarpolatzen”) datuak ez dira oso pozgarriak ez baita ilusio handirik ikusten, bestela abstenzio Euskal Herria txikiago izango zen.
        JOera berri batzuk baino ez dute islatzen. Hauteskundeen arloan (arlo soziopolitiko asko dago, ez hautesundeak solik) erronka askoz garrantzitsua da udal eta foru hauteskundeena. Hmendik urtebetera ikusiko dugu eta ikusi baino, ondo legoke, hemendik urtebeterako ezkerreko independentismoak euskal jendartearen multzo handi bat erakartzea.

  • Andoni Errazkin Beratzadi 2014-05-28 17:52

    Iñaki Azkuna jauna ultraeskuindarra zen. Baina, badirudi euskaldun bat ezin dela ultraeskuindarra izan.
    ///
    Hemen ez dago benetako mugimendu soberanistarik, estatalistarik eta konstituzionalistarik.
    ///
    Gure Herria, Nazioa, Estatua den kolonia honetan eskuinak ezkerrari gaina hartzen dio.
    ///
    PADan 13,000 ultrakolonialista ultraeskuindiar.
    ///
    NFEan nahiz EAEan 72,000 ultrakolonialista ultraezkertiar.
    ///
    PNB/UPN-PNV = eskuindiar kolaborazionismoa = euskal-nabar kristaudemokrazia.
    ///
    EHBai/EHBildu = ezkertiar kolaborazionismoa = euskal-nabar sozialdemokrazia.
    ///
    Ezin daiteke erran NFEak eta EAEak Lehen Euskal Errepublika osa dezaketenik.
    ///
    Are gutiago PADa PAEa bilakatzean Bigarren Euskal Errepublika osa dezakeenik.
    ///
    Patxi, non bizi zara?

  • Patxi Azparren

    Barka Andoni PAD; PAE,, horietako sigla batzuekin galdu naiz.

    Ezkerraren baloreak berenagatuko dituen mugimendu soberanista egituratzea posiblea da. MUgimendu anitza horrek , jendartearen %50ra iritsi ez arren, prozesu askatzale eta zibila abian jar dezake eta garaile atera. Hori da bzi naizen herria eta bizi dudan borroka.

    • “Ezkerraren baloreak berenagatuko dituen mugimendu soberanista”, Euskal Herrian ?
      Euskal Herriko gizartea (jendartea?) historikoki Europako kontserbadoreena izan da eta bada.( Agian horregatik eutsi dio bere hizkuntzari).
      Gaur egun sektore ezkertiar zabal bat dagoela ematen dezake , baina espejismo hori gure hipokrisiagatik da. Asko gustatzen zaigu progrearen mozorroa, baina gure sosak, gure ongizatea, gure jabegoak arriskuan ikusten ditugunean PNV-ri botoa. Ikusiko duzu. Lehen kristautasuna erabiltzen genuen gure kontzienztia lasaitzeko, orain feminismo, ekologismoa, internatzionalismoa, bolivarismoa dira gure jainko txikiak.

      • Amonamantangorri 2014-05-29 13:39

        Huts larria da pentsatzea Euskal Herrian “progrea” izatea atzo goizeko kontua dela, Berdabio. Euskal Herrian “progrea” izatea ez da nobedade bat.

        XIX. mende bukaeratik garatutako langile mugimendua, jendartearen parte zabal batek bigarren errepublikari emandako babesa, kooperatiben esperientzia, ETAk ekarritako paradigma aldaketa guztia. Ia belaunaldi batetik bestera, erlijioa moralaren iturri nagusia izatetik apaingarri folkloriko bat izatera pasatzea. Eta ezker parlamentario sendo xamarra.

        PNVk “gure jaboegoa” babestu nahi du, adibidez, mende betez funtzionatu duten aurrezki kutxak espekulatzaileei salduz. Hori ere gure jabegoa da.

        Europako gizarte kontserbadoreena… Nolakoak ote dira besteak. Izan al zara inoiz Segovian?

        • Sentitzen dut baina zurk ematen dituzun progresimoaren etsenpluek ez naute konbentzitzen:
          – “XIX. mende bukaeratik garatutako langile mugimendua”: garai hartako etorkinek protagonizatutako. Guk esukaldun peto petoek maketotzat jotzen genituenak
          -” jendartearen parte zabal batek bigarren errepublikari emandako babesa”. Ez zen hain zabala, eta azkenean “Gibraltar Vaticanista” bat baino ez zen izan orduko ezkerraren iritzian.
          – “kooperatiben esperientzia”: ze kasualitatea apaiz bat tartean egotea.
          -“ETAk ekarritako paradigma aldaketa guztia”. ETA eta progresoa esaldi batean jartzeak lotsa ematen dit.
          -“Eta ezker parlamentario sendo xamarra”. Sendoa PSE barnean dagoelako?
          Adibide hauek nire tesian sendotzen naute.

          • Amonamantangorri 2014-05-29 16:19

            Euskal herria Europako eremu kontserbadoreena izan dela eta dela esatea, non eta mende betean, pentsaeraz, bizimoduz eta jendearen aniztasunaz izugarri aldatu den eskualde batean. Gehiegi esatea dela iruditzen zait. Euskal Herriko eremu zabal bat bederen, Gerra Karlistetatik eta industria iraultzatik orain arte, ikaragarrizko aldaketak ikusi ditu. Beharbada, Europa mendebaldean leku gutxi izan dira, guk baino ehun asoziatibo biziagoa eduki duenik, egun ahuldua egon arren.
            .
            Langile mugimendua hein handi batean maketoek ekarri zutela. Eta zer. Eta gainera, ez da egia, non eta ez duzun esan nahiko “Euskal Herria” diozunean, Bizkai-Gipuzkoa. Hala izanagatik ere, bertako langileak ere segituan sartu ziren langile-erakundeetan. Langile mugimendua egon da hemen XIX. mende bukaeratik, Europako zenbait eskualdetan baino lehenago, seguru asko.
            .
            Aranak zioen “klase arteko borroka” maketoek ekarritako elementu arrotza zela, ordura arte Bizkaiko lurretan ez zela sekulan horrelako gauzarik izan, ez langile eta ugazaben arteko liskarrik, ez deus. Arrazoia eman nahi diozu?
            .
            Zure ustez, Lizarrako estatutua “Gibraltar Vaticanista” bat baino ez omen zen orduko ezkerraren iritzian. Indalecio Prietoren iritzian, esan nahiko duzu. Emilio Azarola Doneztebeko alkate eta buruzagi errepublikanoa ere ez zegoen alde, eta haren jarraitzaileek lagundu zuten zapuzten, hein batean, Lizarrako estatutua.
            .
            Hala ere, iritziak ez ziren aho batekoak, ez ezkerrera ez eskuinera: estatutuaren alde zeuden, adibidez, Mariano Ansó Iruñeko alkate errepublikazalea; alde zeuden Constantino Salinas sozialista altsasuarra, bai Rufino García Larratxe eta David Jaime Dean errepublikano nafarrak, zeinak estatutuaren alde lan egin baitzuten Nafarroa gobernatzen zuen “Comisión Gestora”-tik. http://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=2748252
            .
            Kooperatiben atzean apaiz bat egon zela… Ah bai, gerraosteko mugimendua diozu… Lehen parrafoan bezala: eta zer. Gertakizun sozialak ez dira pertsona bakarraren lana: kooperatibak batez ere langileek berek altxatu zituzten, badaezpada diot, ahaztu ez bazaizu. Gerra aurreko esperientzietan, Eibarreko ALFAn ere, ba al zen apaizik tartean?
            .
            ETAren inguruko ideologoek gauzak esplikatzeko modu asko zeharo aldatu zituztela -ez haiek soilik, noski-, niri begi bistakoa iruditzen zait eta ez dit batere lotsarik ematen. ETAren 50 urteko historia bloke bakar eta aldagaitz bezala aurkeztea, hedabide espainolek egiten duten bezala, ez da oso txukuna; izan ere, hala segituz gero Meliton Manzanasi gorazarre egiten buka dezakezu, kasu.

  • Hemen esan diren gauza askorekin bat egonik, diskisizio hauetan 2014an aritzeak arrangura bat dakarkit:
    zenbat urte eta zenbat denbora utzi dituen herri honek, eta sektore batek bereziki, alferrik galtzen… denok dakigun faktore puta horrengatik.

  • Patxi Azparren

    “Berbadio”: horregatik nioen “bereganatuko”, egiteke lana delako.

    baina bestalde, hausnarketa bat proposatzen dizut. Kontserbadorea eta euskunidarra ohikoa denez (PNV, PP), eta aurrerakoia eta eskuindarra (PSOE) izatea posiblea denez, bi konbinazio hauek ere posibleak dira: aurrerakoia eta ezkertiarra; kontsernadorea eta ezkeritarra.

  • Andoni Errazkin Beratzadi 2014-05-29 18:49

    Patxi, argibideak:
    PADa = Pirinio Atlantikoetako Departamendua.
    PAEa = Pirinio Atlantikoetako Erkidegoa.
    ///
    Gure proposizioa Nafarroako Foru Erkidegoa (NFEa) eta Euskal Autonomia Erkidegoa (EAEa) Lehen Euskal Errepublikan konstituitzea da.
    ///
    Gero, noizbait, Bigarren Euskal Errepublika etorriko litzateke. Lehen Euskal Errepublikari Pirinio Atlantikoetako Erkidegoa (PAEa) batuta.
    ///
    Euskal Herriko Estatua hiru autonomiez konstituituko litzateke; PAEaz, NFEaz eta EAEaz.
    ///
    Guretzat Euskal Herriko Estatua ez da helburu bat, tresna bat baizik.
    ///
    Zuk zure liburuan ez duzu gehiegi determinatzen batzarrek zer funtzio betetzen duten Euskal Herriko Estatuaren eraikuntzan.
    ///
    Gure iritzian Euskal Herriko Estatu inperfektu bat egokia da. Guk ez dugu batzarren xedetzat Euskal Herriko Estatua. Ez dugu Euskal Herriko Estatu perfektu batean sinesten. Guretzat Estatua batzarra bezala tresna bat da. Baina, zein da helburua?
    ///
    Batzurentzat helburua bitartekoa da: batzarra.
    ///
    Bertze batzurentzat helburuak guztia baldintzatzen du: edo Euskal Estatu Feminista edo ezer ez.
    ///
    Gure iritzian Euskal Herria soilik ezkerretik aska daiteke. Kuestio nazionalaz ari naiz. Kuestio nazionalak beti elikatu izan du kuestio soziala. Kuestio sozialari helduz gero, kuestio nazionala ahantzi egiten da. Hau da azken urteotan gertatzen ari dena. Horrela uler daiteke Podemos-Ahal Dugu den alderdiak EHBildu koalizioari sofistikazioan irabazi izana.
    ///
    Hemen bada ezkerraren baloreak dituen mugimendu soberanista bat. Agian hemen soberanismoaren baloreak bereganatuko dituen mugimendu ezkertiar bat behar da.
    ///
    Honekin bat nator:
    “MUgimendu anitza horrek , jendartearen %50ra iritsi ez arren, prozesu askatzale eta zibila abian jar dezake eta garaile atera. Hori da bzi naizen herria eta bizi dudan borroka.”

    • Patxi Azparren

      Dena inperfektoa da, eredu finkorik ez baitago, dena dinamikoa da , aldakorra, ahula, baina horrek ez du esan nahi ezin direla norabide irmorik hartu.
      Ados Euskla Herrria ezkerretik baino ezin da askatu: Eskuinak ez du interesik eta interesa edukita ere, euskinaren balizko independentzia ekaera horrek nazka emango lidake.

      Ados, nioen modua independentismoak ezkerreko baloerak bereganatu behar ditu; Euskal Heriko ezkerreko beste mugimendu eta korronteek euskaltzaletasuna eta soberanismoa. Catlaunyan dagoneko horrela da, oso urte gutxitan eman den aldaketa da eta hemen ere gerta daitekeena.

      Batzarrak, pertsonen eta herrien burujabetza bermatzeko erakundea eta erabakigunea. Lurrraldetasunera iristeko metodo alternatibo bat eskaintzen duen bidea izan daiteke.

      Euskla Estatuari dagokionez, Joxe Azurmendiren pentsalmodea atsegin dut, hots, ez naiz estatuzalea, baian euskal boterea behar dugu, Estatu-Nazioek bereganatu zituzten botere esparru horiek guztiak , baina noski beste modu bateko, XIX. eta XX. mendeko Estatu-Nazioen eredu zapatzailea gainditu beharreko erdua baita.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude