Pedro Sanchez, euskal errepublikaren alde

Pedro Sanchez, euskal errepublikaren alde

Sortuk isil-isilean gorde nahi izan du Langileen Egunaren atarian Pedro Sanchez Castejonek beraiekin bat egin izana, baina hortxe duzue, Euskal Herriko pareta guztiak gorrituko dituen karteletan, bandera eskuan irmo duela aurrera begira, harro.

Jakina da PSOEko idazkari nagusi zokoratu egin zutela zenbait alderdikide boteretsuk, eta berriro alderdiaren gidari izateko ahaleginetan ibili bada ere, antza denez etsi eta `etsaiarekin batzea´ deliberatu du, euskal errepublikaren aldeko frentea indartuz.

Fernando Anbustegik egin du aurkikuntza, `espainiar sozialisten´ buru izandakoaren bisaia ikusi baitu Maiatzaren Lehenerako Sortuk diseinatu duen afixan. Alta, ezker abertzaleak ez du argitu Baionan, Bilbon eta Iruñean deitutako zein elkarretaratzen parte hartuko duen madrildarrak.

.

Bera da, ezta?

Pedro Sanchez, euskal errepublikaren alde

Zer duzu buruan “Pedro Sanchez, euskal errepublikaren alde”-ri buruz

  • euskaldun bat 2017-04-29 19:40

    Zuk nadakizu ez dela bera. Antza izan dezake baina ez da bera. Eta hala eta guztiz ere tontakeriak idatzi behar!