Euspot lehiaketako publikoaren saria martxan da!

Euspot lehiaketako publikoaren saria martxan da!

Euspot lehiaketaren seigarren edizioan berdintasunaren eta integrazioaren aldeko spot onenak sarituko dira. Lehiaketaren helburua da publizitate arloan euskararen erabilera hedatzea da eta euskaraz lan egiteko gai izango diren profesionalen harrobi lana egitea. Aurten ere Gipuzkoako Foru Aldundia da Euspot lehiaketaren antolatzaile nagusia, Aretxabaletako Udala, Mondragon Unibertsitatea, Arizmendi Ikastola eta Arteman enpresarekin batera.

50 spot aurkeztu dira (guztiak ikusgai dituzu hemen)

Euspot Euskarazko Iragarkien Lehiaketan lanak aurkezteko epea apirilaren 26an bukatu zen. Seigarren edizio honetan 50 lan aurkeztu dira, Euskal Herriko herri ezberdinetakoak: Arrasate, Bilbo, Gasteiz, Aretxabaleta, Orio…

.

Publikoaren botoa maiatzaren 2ra arte zabalik

Publikoaren Sarirako aurten ere boto asko jasotzen gabiltza, jada 1.500 boto jaso ditugu eta maiatzaren 2raino (eguerdiko 12ak arte) spotik gustukoena bozkatzeko aukera dago publikoaren eskura.

Publikoaren botoa jasoz Publikoaren Saria daukate jokoan parte hartzaileek, 500 euroko saria hain zuzen ere.

Publikoaren kuttunenaren izena sari-banaketa ekitaldian jakingo dugu nor izan den, gainerako sarituekin batera.

.

Sari-banaketa ekitaldia maiatzaren 11n

Sari bikainak banatuko ditu Euspot Lehiaketak edizio honetan ere. Guztira lau sari:

1.- Spotik onena ? 1.000 euro

2.- Mondragon Unibertsitateko ikasle onenaren saria ? 500 euro

3.- Publikoaren saria ? 500 euro

4.- BHKlip saria (14-18 urte) ?  250 euro

Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. Parte hartu duten iragarki finalistak erakutsiko dira bertan eta sariak banatu.

Euspot lehiaketako publikoaren saria martxan da!

euskara, euspot, Gipuzkoa, lehiaketa, spot

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude