Tortura

Tortura –

Preso politiko palestinarrak gose greba egiten ari dira. Gure presoen egoera ezagutuz gero, ez da zaila asmatzea zergatia. Israelgo agintarien azalpena: Terroristak dira. Horrekin dena esanda dago, dena argituta. Terroristak dira, ez dute inolako arrazoirik kexatzeko. Mendebaldeko demokrata antiterroristak isildu behar dira.

TorturaEta isiltzen dira, estrategia antiterroristaren sortzaileak eta maisuak sionistak direlako.  Izan ere, Israelgo inteligentzia zerbitzuek, CIArekin batera, estrategia antiterroristaren funtsezko lerroak asmatu zituzten. Nork ezagutzen du terrorismoaren gaitz erradikala haiek baino hobeto? Haiei dagokie, bada,  mendebaldeko zibilizazio kristaua suntsitzea mehatxatzen dutenen kontrako gerra gidatzea.

Estrategia antiterroristaren muina terroristaren irudia da. Ez zen erraza borrokalari palestinarrak terrorista bihurtzea. Palestinarren borrokak zilegitasun-agiri guztiak zituen. Izan ere, sionistak, guztien begien aurrean, palestinarrak hil eta hauen lurraldetik botatzen hasi ziren. Ezinezkoa zirudien gerra haren kontakizuna faltsutzea. Hori lortu zuten sionistek, hain zuzen. Eta, gaur, palestinarrak dira erasotzaileak. Zergatik? Terroristak direlako edo, hobeto esanda, sionistek «terroristak» izendatu dituztelako.

Hori adierazi nahi dute,hain zuzen, terrorista hitza mugatzen duten gakoek. Gako horiek gogorarazten digute terrorista ez dela izaera bat, izendatze bat baizik; marka bat, hil —  torturatu, bortxatu —  behar direnak seinalatzen dituen marka; naziek juduei jartzen zieten izar horia bezalakoa. Gako horiek adierazten digute «terrorista» hitza marka bat dela. Eta marka horrek esan nahi du zeinu madarikatu horrekin markatutako pertsonak ez duela inolako eskubiderik, ez duela inolako arrazoirik.

Eskubideez biluzte hori pausoz pauso, edo metamorfosiz metamorfosi,  egiten da, halere.

Lehenengo metamorfosia: Terroristak» ez dira militante edo borrokalari politikoak, gaizkile arruntak baizik. Borrokalari politikoari, terrorista bihurtzeko, nortasun politikoa ukatzen zaio. Ukazio horrekin bi problema konpontzen dira. Alde batetik, oinarrizko arazo politikoa ezkutatzen da; bestetik, militante politikoak gaizkile arruntak bihurtzen dira.

Bigarren metamorfosia: Ez da nahikoa gaizkile arrunta bihurtu izana; halako gaizkileek ere eskubideak dituzte eta. Zein da gaizkile arrunten artean, zekenena eta gorrotatuena? Bortxatzailea, ezta? Ba, horrekin berdinduko da «terrorista». Hala bada, preso politikoaren duintasuna kentzeaz gain, zabor zitalenarekin parekatzen dute «terrorista».Tortura

Hirugarren metamorfosia: kirurgia fasea prestatzeko, harago joan behar da. «Terroristara» gizatasun ezaugarri guztiak kendu dizkiote. Giza hondakina baino ez da. Baina bizirik dago oraindik. Merezi du bizitzea “terrorista» batek? Izaki bizidun guztiek merezi dute bizitzea, dio bizitzaren bihotzean marraztutako legeak. «Izaki bizidun guztiek ez», erantzuten dute antiterroristek, «minbiziak jotako zelulak ez». Eta “terroristak», bere duintasun politikoa galdu ondoren, bere gizatasunez biluzi izan ondoren, izaki bizidun xumeenaren eskubidea ere ez du, minbiziak jota dago eta. Erre dezatela! Erauzi dezatela! Garbi dezatela!

«Terrorista» torturatu eta bortxatu behar da. Tortura eta bortxa beharrezkoak dira, estrategia antiterroristak garai dezan. Tortura ez da mendekua edo gehiegikeria, tortura estrategia antiterroristaren beharra da, ezinbestekoa da. Tortura eta estrategia antiterrorista banaezinak dira.

Terroristaren gorputza torturatu eta bortxatu egin behar da, hori da terroristaren garbiketaren erabilbide-eskuliburuaren lehenengo agindua.

Tortura

antiterrorismoa, cia, estrategia, etsaia, Israel, mosad, Palestina, politika, sionismoa, tortura
Galo

FILOSOFO OHIA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude