Leitzaldeko 171 familiak pediatra euskalduna eskatu dute

Leitzaldeko 171 familiak pediatra euskalduna eskatu duteOsasun zerbitzu publikoa euskaraz jasotzeko duten arazoa agerian utziz, Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako 171 familiak, Leitzako Osasun Etxean pediatra euskalduna izateko eskaera zehatza egin diete Nafarroako Gobernuari eta Osasunbideari igorritako eskarietan. 

Eskaera horien berri eman eta bizi duten diskriminazio egoerari konponbidea eskatzeko agerraldi publikoa egin zuten atzo Leitzako Udaletxean. Bertan izan ziren familia horietako hainbat guraso eta haur, bai eta Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea, UEMA eta Hizkuntz Eskubideen Behatokia taldeetako ordezkariak ere.

Herri horietako bizilagunei Nafarroako Euskararen Legeak administrazioarekin euskaraz aritzeko eta euskaraz artatuak izateko eskubidea aitortzen die, baina eskubide horiek gobernuak berak urratzen ditu, ez ditu errespetatzen, bereziki zonalde horretan aspalditik eskatzen ari diren pediatra euskaldunari dagokionez.

Bildutako 171 eskaera horietatik 99 Leitzan egin dira, 54 Goizuetan eta 18 Areson; guztiak ere seme-alabak pediatrengana bidaltzeko adinean dituzten gurasoek sinatutakoak. Eskaerak Leitzako osasun etxera eraman dira eta han sarrera zigilua eman eta Iruñera bideratu dira, gai honen inguruko erantzukizuna Nafarroako Gobernuarena eta Osasunbidearena baita.

Leitzaldeko 171 familiak pediatra euskalduna eskatu dute

Euskararen normalizazioa azkartzeko lan egiten duten erakundeen eta eragileen bilgunea da Euskalgintzaren Kontseilua. 30 talde baino gehiagok osatzen dute, eta, batasunaren indarraz baliatuz, euskararen normalizazioa azkartzeko hizkuntza-politiketan eragitea du xede. Kontseilua sinetsita baitago euskara dela gizarte kohesionatu, justu, demokratiko eta berdinzaleago bat eraikitzeko tresna. Helburu hori jomuga hartuta ari da lanean 1998. urteaz geroztik.

2 pentsamendu “Leitzaldeko 171 familiak pediatra euskalduna eskatu dute”-ri buruz