Pausoka Elkartearen antologia solidarioaren aurkezpena ostiralean 26 FNAC-en
Pausoka Elkartearen liburuaren aurkezpena ostiralean FNAC-en
Otsailaren 26an, ostiral honetan, Donostiako FNAC-en goizeko 11:00tan Pausoka Elkarteak liburu baten aurkezpena egingo du.
“Un Relato por Pausoka: Antología Solidaria” da liburuaren izenburua eta hainbat idazlek hartu dute parte liburuaren proiektuan, estatu mailako idazle eta baita idazle internazionalek ere. Elkartearen ekimen guztiak bezala, gure haurren tratamenduak hobetzeko finantzaketa bideak lortzeko xedeaz hau ere, liburuaren etekin guztiak Pausoka Elkarteak duen Errehabilitazio Zentroa aurrera eramateko erabiliko dira. Aurkezpenean Margot Recast idazlea eta Maiteder Requejo Pausoka Elkarteko lehendakaria izango dira. Gonbitea eginda.
…
…
PAUSOKA ELKARTEA
Gipuzkoa osoko haur, guraso eta familiek osatzen dugu Pausoka Elkartea, gure umeen tratamendu fisiko eta kognitibo desberdinak, tratamendu integral baten bideratzeko sortua. Profesional ezberdinen zerbitzuaren azpiegitura sortzea lortu dugu, psikologia zerbitzua, fisioterapeuta, terapeuta eta logopedak elkarlanean.
Errehabilitazio zentruan, 8 profesionalekin, fisioterapia, terapia okupazionala eta logopedia, beraien artean etengabeko koordinazioan. Zentroaren beste funtzio bat familiek umeen tratamenduei buruzko informazio jarraia izatea eta umearen egoerak dakartzan laguntza teknikoei buruzko aholkularitza ematea da.
www.pausokaelkartea.org da gure webgunea eta dohaintza/donatibo bat egiteko aukera ere baduzu pausokaelkartea.org/ekarpenak orrialdean, gure lanak aurrera jarrai dezan eta haurrei eta familiei hain beharrezkoa duten laguntzatxoa eman nahi badiezu.
Gurekin harremanetan jartzeko > pausokaelkartea@gmail.com