Gipuzkoa barnealdeko turismoa sustatzeko spot onenak sarituko ditu Euspot 2016ko edizioak

Gipuzkoa barnealdeko turismoa sustatzeko spot onenak sarituko ditu Euspot 2016ko edizioak

Gipuzkoa barnealdeko turismoa sustatzeko spot onenak sarituko ditu Euspot 2016ko edizioak

Aurkeztu da Euspot 2016ko edizioa. Aurkezpenean, besteak beste, Goio Arana (Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ordezkaria), Unai Elkoro (Aretxabaletako alkatea), Ane Lore Estala (Aretxabaletako Udaleko euskara teknikaria) eta Gorka Etxabe (Arteman Komunikazioko ordezkaria) izan dira. Mondragon Unibertsitateak Aretxabaletan duen egoitzan egin da aurkezpen ekitaldia, ikaslez inguratuta. Izan ere, lehiaketa Euskal Herri osora irekia bada ere, Mondragon Unibertsitateko ikasleek ikasgai gisa egin eta garatu beharko dute euren spota. Aurten, gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiak ere gogor babestuko du Euspot lehiaketa, eta bere babesarekin bosgarren edizioak Euskal Herriratzeko jauzia berme handiagoz egin nahi du.

2015eko lehiaketa arrakastatsua izan zen. Guztira 35 lan aurkeztu ziren, Euskal Herri osoko autoreek eginak, eta aurkeztutako lanen artean, 16-18 urte bitarteko nerabe eta gazteek eginiko 13 lan jaso zituen epai-mahaiak. Aurtengo edizioaren helburua da, spot lehiaketa kontsolidatzea eta euskararen panoraman erreferentziazkoa bilakatzea, eta bide hori indartzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egin du Aretxabaletako Udalarekin, Mondragon Unibertsitatearekin eta Arteman Komunikazioa enpresarekin. Asmoa da gazteen sormena bultzatzea, ilusioak piztuz. Lehiaketa irekia da, edozeinek har dezake parte; bertakoek, bailarakoek zein Euskal Herri osokoek, eta hala nahi izanez gero baldintzak betetzen dituen gure mugez haratagoko edozeinek.

Aretxabaletako Udalak EUSPOTen aldeko apustua egin nahi du aurten ere, euskara bizitzako alor guztietara hedatzeko eta arlo horretan egiten ari diren lana goraipatu nahi du. Gainera, antolatzaile batzordetik nabarmendu nahi da aurten ere gazteenek aukera izango dutela lehiaketan parte-hartzeko, eta horretarako harremanak sustatu dira zenbait ikastola eta eskolarekin.

Aurtengo berrikuntzak
2016ko edizioak bi arlotan eskainiko ditu berrikuntzak. Batetik, hedapenean, izan ere antolatzaileek aurkezpen ekitaldi ezberdinak planifikatu dituzte, bai Debagoieneko eskola, ikastola eta fakultateetan, zein Gipuzkoa osoko zenbait eskola eta ikastoletan, eta ikus-entzunezko arloko zentru espezializatuetan. Hain justu ere, CENTArekin zein Andoaingo ikus-entzunezkoen eskolarekin harremanetan dihardute.

Aurtengo gaia: turismoa erakarri Gipuzkoa barnealdera
Gipuzkoa barnealdeko bailarek sekulako aukera turistikoak eskaintzen dituzte, kostaldekoek beste. Eta horren haritik, iragarkiak nabarmendu beharko ditu barnealdeak turismorako eskaintzen dituen aukerak, paisaia-multzoak eta kultura egitasmoak.
Turismoaren arloan, Gipuzkoan lurralde oreka sustatzea da zeharkako helburua. Iragarkiaren publiko objetivoa Euskal Herriko gainerako lurraldeetako biztanleak izango dira, alegia, Euskal Herriko barne kontsumora bideratutako iragarkia izan beharko da. Spotak fokoa jarri beharko du barneko turismoak eskaini ditzakeen esperientziatan. Ardatz izan daitezke pertsonak, ohiturak (jaiak, folklorea…), paisaia-multzoak (bailara bat herri bat, txoko bat…)…

Lanak aurkezteko epea
Lanak apirilaren 28a baino lehen aurkeztu beharko dira www.euspot.eus webgunean eta sari banaketa ekitaldia maiatzaren 12an egingo da Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxeko Zaraia aretoan. Iaz Kike Amonarrizek hitzaldia eskaini zuen sari banaketa ekitaldian eta aurten ere ez dira sorpresak faltako.

Lau sari banatuko dira:
Guztira Euspot Lehiaketak aurten ere 2.250,00 euro banatuko ditu sarietan.
1.- Spotik onena. / 1.000 euro
2.- Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena. / 500 euro
3.- Publikoaren saria. / 500 euro
4.- Gazteen saria (14-18 urte) / 250 euro

Gipuzkoa barnealdeko turismoa sustatzeko spot onenak sarituko ditu Euspot 2016ko edizioak