Patxi Zubizarretagaz Literaturaz berbetan Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean

Joan. Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk LIBURUA Uztail amaiera da Lisboan, eta Mariok dei bat jaso du gauerdian. Emakume baten ahotsa da, frantsesez, João anaia gaztea Santa Grazin larri dagoela jakinarazi diona. Eta Mariok zer egin erabaki beharko du: joan, ez joan, edo… «Erabakiak guk geuk hartzen ditugulako ilusioa bizi dugu baina, izan, damuak baldintzatutako halabeharraren iruzur baino ez dira». Sara Caeiroren hitz hauek izan zitezkeen eleberri honen hari gidaria, Lisboa dekadentean hasi eta Zuberoa magiko batean amaitzen den bidaia zeharkatu eta zehaztuko dutenak. DVD Joserra Senperena piano jotzaileak, liburuaren atal bakoitza gogoan, bost fado grabatu ditu. Thomas Canet argazkilariak, atal horiek eta Senperenaren musika batuz, Granada, Lisboa eta Zuberoan grabatutako bideo bana egokitu die. Azkenik, Martin Tejeria esatariak, Maddi Oihenart kantariaren parte hartzearekin, liburuaren amaierako ipuina grabatu du audio-liburu batean. Hau guztia Zubizarretaren eleberri miragarria osatzera datorren luxuzko DVD batean biltzeko.

euskarazko, Euskarazko literatura, Hori Bai gaztetxea, Literaturaz berbetan

Zer duzu buruan “Patxi Zubizarretagaz Literaturaz berbetan Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude