Musika emanaldia Hori Baien: Albokak 2.1, bizialdi berria-upgrade

 

Ibon Koteron albokariaren proiektu berriko izenburua da “Albokak 2.1, Bizialdi Berria – Upgrade”. Orain dela sei urte “Airea” diskoa kaleratu zuen eta oraingoan egitasmo zabalago eta batez ere didaktiko batekin datorkigu. Liburu eta CD formatuan kaleratu berri den lana da eta oso borobila dela ematen du. Laguntzaile moduan Xabier Valle musikari eta irakaslea aritu da. Alde batetik diskoan, 18 kanta ezagun entzun ditzakegu eta baita hainbat grabaketa zenbait azalpen osatzeko. Horretarako hainbat musikarien laguntza izan du eta besteak beste trikitixa entzuteko abagunea ere izango dugu Ruben Isasiren eskutik. Honez gain, Asier Ercilla, Xabier Valle eta David Nanclares ere ageri dira. Aipatutako guztiak esperientzia zabala dute euskal musikaren esparruan eta seguru diskoa entzutea benetako plazerra dela.

euskarazko kulturgintza, euskarazko musika, Hori Bai gaztetxea

Zer duzu buruan “Musika emanaldia Hori Baien: Albokak 2.1, bizialdi berria-upgrade”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude