"Pastoralaren giltzak", mintzaldia eta kantuak

 

« Xahakoa » deitu pastoralak Alexis Etchecopar « Attuli » kantugilearen obra argitan ezartzen du. Attuli, Barkoxen bizi izan zen joan den mendean.

Parte hartuko dutenak : Patrick Queheille, pastoralaren idazlea, Jean-Fabien Lechardoy, errejenta. Kantariak : Jean-Noël Pinque, süjeta, Jean-Marie Haritchabalet eta Lucien Larraus.

Patrick Queheille, lehenik idatzi duen pastoralaz ariko da eta “Etxahun” elkartearen berri emanen du, 1962tik eta gaur egun arte, hamabost ikusgarri apailatu baititu (maskaradak, pastoralak, kantu eta dantza emanaldiak).

Jean-Fabien Lechardoy errejentak esplikatuko digu pastoral baten funtsa, Kristien eta Turkoen arteko keinuen eta mugimenduen diferentziak, satanen presentzia, guduken erranahia eta beste.

Bi lekukotasunak euskaraz izanen dira, frantsesezko laburpenarekin (publikoaren arabera).

Animazio berezi hau Euskal kultur erakundeak antolatzen du, Baionako Euskal Erakustokiarekin partaidetzan.

Pastoralaren hobeki ezagutzeko parada ukanen duzue, eta agian, Barkoxera joanen zarete “Xahakoa” ikustera.

 

(Zuzeun honetaz mintzatu ginen)

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.