The Times interneten irakurtzeak 1£ balio du

The Timesen interneteko gunea ordainpekoa da jadanik. Irakurleek azala baizik ezinen dute ikusi ordaindu gabe, izan ere, eguneko 1£ eman beharko baitiote egunkari ingelesari bere edukiak, The Sunday Timesekoak barne, irakurtzeko. Harpidetza egiteko aukerarik ere bada, eta kasu horretan 2£ ordaindu beharko dira astean. Hala ere, irteera-eskaintzak ahalbidetzen du 1£ ordaintzea lehen 30 egunetan webgunea bisitatzearen truke.

News Internacional (The Timesen argitaratzailea) konpainiak lehenagotik esana zuen interneteko gunea bisitatzea ordainpekoa izanen zela, publizitateak ematen zizkien etekinak jaitsi baitira. Are gehiago, hilabetez egon dira kide erregistratuekin frogak egiten. Hilabete horretan, baina, %4,37ko merkatu kuota izatetik %2,67koa izatera pasa da, halaxe biltzen du Hitwisek ekainaren 24an argitaraturiko datuetan. Egun 20 milioi irakurle ditu The Timesen on-line edizioak, baina News Internationalek uste du %90a galduko dituela ordainpeko bihurtzeagatik. Dena-den, kontent azaldu dira maiatzean martxan jarririko webguneekin.

Mjc1Mw==

Hau ez da ordaindu beharreko egunkari bakarra. The Wall Street Journalek ere kobratu egiten du bere edukiak irakurtzeko baita The Financial Timesek ere. Baina The Times, eduki oro ikuskatzeko horrelako erabakia hartzen duen lehen hedabide generalista handia izanen da. Bestalde, The Guardianen gisako hedabide ingeles handiek jarraituko dute doako informazioa eskaintzen.

Beti bezala, honek eztabaida piztu egin du. Ordaindu beharko litzateke hedabideak internet bidez kontsumitu ahal izateko? Honek onurak dakartza? Izan ere, etekin ekonomiko handiagoak eman ditzake, baina era berean kontsumitzaile profil bati ateak ixten ahal dizkio. Edo etekinak ez dira sobera handituko? edo ateak irekirik jarraituko du? Etorkizuneko on-line prentsa ordainpekoa izanen da? Denbroak emanen digu erantzuna.

Irudia | The Timesen edukiak ezin dira dohan irakurri | zz | Creative Commons By SA

BARDO GORRI NAFARRA