Robert Mappelthorpen argazkia zentsuratu du Facebookek

Mjc1MA==

Facebook sare sozialak arteaz ezer gutxi ulertzen duen arren, badirudi oso jantzia dela zentsuran, egokia dena eta ez dena epaitu eta betoa jartzen, alegia.

Rock talde newyorkar Scissor Sistersek Night Work lana kaleratu berri du, eta ohikoa denez, Universal Music diskoetxeak publizitate kanpainak negoziatu ditu Facebookekin, diskari oihartzuna emate aldera. Akordioa ordea, hautsi egin du sare sozialak, argazkia “desegokia eta lar esplizitua” iruditu baitzaio enpresa estatubatuarrari.

XX. mendeko argazkigintzan erreferente izan den Robert Mappelthorpe artistarena da lana. Indartsu eta probokatzailea da argazkilariaren obra, eta gizartearen hainbat konbentzio apurtzeko grina erakusten du.

Rock taldeak adierazi duenez, karatulako argazkiak diska osoaren izpiritua islatzen du: “esfortzua eta izerdia, sentsualtasuna eta fisikoa, lana eta dantza”. Jake Shears kantariaren hitzetan “diskarako inspiratu gaituen 80. hamarkadako argia eta iluntasuna, hedonismoa, askatasuna eta tragedia erakusten du”. Sexya eta umoretsua da argazkia, eta denbora luzez dantzatzen aritu den norbaiten sentsazioa transmititzen dio rock talde newyorkarrari.

Facebooken zentsuraren hatzapar luzeek ikusgai dugun argazkia heltzeko arrazoia ulertu nahi nuke, baina gaizki pensatzeko joera izaki, burura datozkidan zergatiek argazkilariarengan ipintzen dute nere begirada, eta frustrazio sentsazioa areagotu egiten zait. Zer sentiarazten dizu zuri argazkiak? Bat zatoz Facebooken zentsurarekin? Ulertaraziko didazu?

 

Artistaren beste lan batzuez gozatu gura baduzu, autozentsurarik ez. http://www.mapplethorpe.org/

Irudia | Robert Mappelthorpe. 1980 | Robert Mappelthorpe | Creative Commons By SA
argazkilaritza, artea, facebook, zentsura
Irati Elizalde

kazetaria-edo

3 pentsamendu “Robert Mappelthorpen argazkia zentsuratu du Facebookek”-ri buruz

  • Irati Elizalde
    Ixabel Alkaiaga 2010-07-02 13:08

    facebook etengabe dabil edukiak zentsuratzen, bai.. nik uste planoak ipurdia bakarrik hartzen duelako zentsuratu dutela, besterik gabe. hala ere, jarri duzun web orri hortako beste argazki batzuk probokatzaileagoak direla esango nuke. nik hemen ipurdi bat ikusten dut, baina dantzari bat ere bai.

  • Gari Garaialde 2010-07-02 17:48

    Nik ere ez diot zentsuratua izateko arrazoirik ikusten. Galtza edo mallarik izango ez balu ere ez nuke zentsuratuko, baina ni ez naiz Facebook.
    Eta bai, Mapplethorperen lan gehiena hau baino esplizituagoa da, sexu aldetik.

  • Nik uste irudiak izan lezakeen homoerotismoak beldurtzen duela Facebook. Juxtu, esan duzun bezala, Mappelthorpe beraren lana probokatzailea izanik betoa jarri diotela susmatzen dut, ez dela argazki hau soilik, argazkilaria baizik. Edonola, bat nator zurekin, Gari, eta mallak gabe ere argitaratzeko modukoa iruditzen zait argazkia niri, baina, gu ez gara Facebook, ez. Eta facebook moderno honek, muga konbentzionalak ezartzen dituela erakutsi digu azken zentsura hauekin guztiekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude