Parranda euskozentrista sorkuntzaren etsai

Abertzaletasunaren estasiak itsuturik gaude euskaldunok.

Garai batean herri antolatu bat izan genuelako errebelazioa jasaten genuen jaio eta laster. Zapalduak ginela gero. Hiri handietan batez ere, larriturik bizi ginen gazte-gaztetik. “Koadrila eta familia ezik ez dago apenas euskaldunik inguruan! Eta euskara erabiltzen duten askok espainolak dira” pentsatu genuen askok. Gureak egin duela konturatu ginen.

Jasan dugun guztia ikusita sentimendu abertzale epiko bat garatzen hasi ginen. Zein harrotasuna euskalduna izatea! Galtzen gaude, baina bizirik. Amaiurko gaztelua, Xaho, Nabarroako Erreinu zabal hura, Noain, Eneko Aritza, makiak… eta erokeria guzti hau amaitzeko baita euskal mitologia ere. Nostalgiaz, melankoliaz bete gintuzten. Garai batean gaur garen bezain ahulak izan ez ginela oroitzeko beharra.  60. hamarkadako euskal berpizkundean oraindik geundela zirudien, ala oraindik gaude?

Parranda euskozentrista sorkuntzaren etsai

Geure aberriaren garapen kognitiboan zehar nerabezaroan sartu dugu hanka. Euskal nazioa oraindik haurtzaroan dago, haurrak bakarrik direlako.

Parrandan hasi ginen, eta euskaldun gehienon antzera, gazteekin mobilizatzen. Ezker konplexua gainditzeko, abertzaletasun larri eta nostalgikoak kolore marxista hartzen gu. Liburuetan hasi zenuen bide hura taberna eta txosnetako porro eta alkoholean amaitu genuen. Manifestazioetan, antolakuntzan, parrandan, parrandan eta parrandan. “Jaia bai, borroka ere bai” idazteraino. Auzoz auzo iristerraza eta irentserraza zen abertzaletasuna sortzen hasi ginen, ongi baikenekien “masen borroka” egin behar genuela.

Akabo guztia. Tabernak, lokala, txosna, pintadak, pankartak, porroak, pintxopotea, punk taldea. Guztia sentimendu marxista batekin. Inperioen aurka txikiteoan! Ez gara Esparta, ez gara Atena.

Euskal nazioaren ahultasuna ez dago bere tamainan. Estatu txikiagoak asko eta asko dira. Euskal nazioak pairatzen duena kulturfobia da. Euskal hiztun abertzaleak zilborrera begira daude. Euskal hiztun pasota-indibidualistek aitaxo edo amatxoren enpresan lanean hasi eta kanpora joan nahi dute dirutza egitea. Hori da gure dikotomia. Zilborretik begirada aterata ikusiko dugu zer falta zaigun euskaldunoi.

Ahaztu momentu batez bada ere euskal herria! Begira ezak kanpora! Atzerrian bizita honako hau ikusi dut: herri aske aurreratuek kultura maite dute. Idaztera, artera, literaturara, zientziara edo beste sorkuntzetara dedikatzen dute euren astia gazteek. Inperioek ez dituzte irentsi ez euren erresistentziagatik. Garaietan zehar konkistatuak eta askatuak izan dira. Baina euren kulturak prestigioa eta mirespena sortu du, azkenik biziraunez. Zer eskaini diogu guk gizarte globalari? Bere kulturari? Zientziari? Ezer ez. Akaso gure industria dekadenteak.

Euskaldunok ez dugu honelako ezer. Gure ohitura parranderoa da sorkuntzarako gure oztoporik larriena.

Zertarako ateratzen dira horrenbeste gure gazteak parrandan? Zergatik?

Parranda euskozentrista sorkuntzaren etsai

17 pentsamendu “Parranda euskozentrista sorkuntzaren etsai”-ri buruz

  • E! Parranda bat antolatzea ere sorkuntza kultural bat da ere…

    Horretaz gain, euskarazko kultur ekimenak nahikoa aberats izan behar dira euskaldunontzat beste hizkuntzetara jotzeko joera oharkabe gainditzeko edo ahazteko, une batzuen bitartez behintzat. Eta kultur ekimen guzti horiek gure esku daude, guk sortzen baititugu etengabe egunero.

  • Peru Dulantz 2014-04-11 08:13

    “Idaztera, artera, literaturara, zientziara edo beste sorkuntzetara dedikatzen dute euren astia gazteek”… Benetan sinesten duzu hori nonbait gertatzen dela? Han, hemen bezala, gutxiengo baten kontua izango da hori. Aitortu ezazu; jadanik ez zara gazte, eta aspertu zara parrandez….

    • Bai, badaude euskalduna baino herri okerragoak. Baina ez kontinente honetan… Joan zaitez Frantziara. Alemaniara. Erresuma Batura. Irlandara. Norbegiara. Bertako gazteek dedikazioa dute, esfortzua egiten dute ikasketak eta afizioak aurrera eramateko.

  • Mutilak ateratzen dira parrandan etengabe eta lokalean kolokatzen ibili. Neskak ordea partehartzaileagoak gara. Hori bigarren hezkuntzako nesken eta mutilen arteko notak begiratuz argi ikus daiteke.

    • Nire ustez tontokeria da pertsonak pertsona bezala ikusi beharrean “neska” edo “mutil” bezala ikustea eta “neskak” partehartzaileak eta “mutilak” parranderoak direla esatea. Ez al da hori sexismoa hain zuzen ere? Ondotxo dakigu neska eta mutil partehartzaileak badirela, eta baita neska eta mutil parranderoak ere. Zergatik mutilenganako gorroto hori?

      • Ez da horrela. Zenbakiek kontrakoa esaten dute: neskek nota hobeak dituzte ikastola eta unibertsitatean, eta mutilek alkoholismo tasa askoz altuagoa dute. Beraz euskaldunok kulturarekin arazoak baditugu gizonezkoen erruz da, ez emakumeona.

        • Zenbakiek diote AEBetan afrikar-amerikarrek zuriek baino 6 bider hilketa gehiago egiten dituztela. Esango al zenuke beltzak hiltzaileak direla?
          Zenbakiek diote afrikar-amerikarrek merikar zuriek baino koefiziente intelektual baxuagoa dutela, 15 puntu batezbeste zehazki. Esango al zenuke zuriak beltzak baino bizkorragoak direla?
          Zenbakiak…

          • Noski… beltzak orokorrean zuriak baino biolentoagoak dira… hori ebidentzia bat da! Eta gizonak emakumeak baino biolentoagoak… alegia, orokorrean, “gaizkileagoak”. Zenbat emakume hiltzen dituzte gizonek? Joder! Koefiziente intelektualarena eztabaidagarriagoa da, baina nik ere esango nuke zuriek, kulturagatik edo, inteligenteagoak direla, ez? Eta beti mutilak izaten direla nota txarrenak ateratzen dituztenak, beste egi borobil bat! Lehen esaten zuten neskak inteligentzia gutxiago zutela… baina alderantziz da!!!!!Estadistikak hori esaten badute zerbaitengatik izango da. Hala ere berdintasuna bilatu behar da, eta ez demagogian erori hainbat gizonek egiten duten bezela. Feministak direla esaten duten asko ere matxista batzuk dira askotan. Lan asko gelditzen zaigu…

  • Kixmi! Hire artikulua bikaina duk. Horrelako hausnarketa gehiago gazteon artean! Hire ustez ba al zegok zerikusik Estatu bat ez izatearen ondorioz progresatu nahi duen gazteak hizkuntza eta Estatu inperialetara jo behar izatearen eta drogodependentziaren artean? Edo, adibidez, pentsatzen duk euskal gazteriak larrua egunero lasai ederrean joko balu parrandazaletasuna gaur egun dagoen graduan legokeela? Gainontzean erabat ados, alienazio kulturala eta gazteriaren drogazalekeria txanpon beraren bi aldeak dituk. Hala ere, ba zegok korronte interesgarri bat, Terence McKenna eta besterena, kontaktu izpiritualen bidez sorkortasunaren dimentsio berriak ukitu nahi zizkiaten. DMT drogaren bidez, besteak beste. Tipoak argi esaten zian: ez izan esklabu, ez kontsumi kultura, sortu, sortu, sortu!!! Oteitza ere bide beretik ibiltzen huan: “Kultura gizonarentzako duk! Zertarako balio zidak niri orain burdin puska honek???”

    • Ez nago ados, artikulu oso eskasa da.
      .
      “Hire ustez ba al zegok zerikusik Estatu bat ez izatearen ondorioz progresatu nahi duen gazteak hizkuntza eta Estatu inperialetara jo behar izatearen eta drogodependentziaren artean?”
      Dudarik gabe. Euskaldunok ez dugu ezer egiterik. Gainera drogodependentziaren apologia egiten duen mugimendu askatzaile bat daukagu. Bai espainolek, bai frantziarrek, bai euskaldunok drogadikto egin nahi gaituzte eta zentru kultural eta zientifikoengandik urrundu.
      .
      “Edo, adibidez, pentsatzen duk euskal gazteriak larrua egunero lasai ederrean joko balu parrandazaletasuna gaur egun dagoen graduan legokeela?”
      Euskal sexualitatea abominazio hutsa da. Tribu matriarkal izatetik frankoek, gaztelauek eta Vatikanoak patriarkatua sartu ziguten ezpata bidez. Euskaldunok ez dugu erlaziorik berdintasunean, kulturalki matriarkatua eta jerarkikoki patriarkatua da gure gizarte txikia. Bestalde marxismo espainolak gogor bultzatu gaitu gainfeminismora… Beraz emakumeek ez dute ligatu nahi, printzipe urdinaren sindromea pairaturik. Gizonezkoek ordea beren gizontasuna agerian utzi behar dute konpultsiboki… Zer gertatzen da beraz? Kalitatez ligatu ezin dutenez, kantitatez ligatzen dute mutilek: astebururo jaiez jai.
      .
      Hau gainditzeko edo gizonezkoek uko egiten diete sexua praktikatzen saiatzera, edo emakumeak irekiagoak izan beharko dute. Niri soluzioa berdin zait, baina utzi behar dute gazteek ligatu nahian tabernetan edateari. Nik neuk esan dezaket ez dudala ez ligatzen, ezta saiatzen ere. Ezinezkoaren bila zertarako joan?

  • Andoni Errazkin Beratzadi 2014-04-12 12:19

    Agur Kixmi, lagun batek artikulu honen berri eman dit. Zu Zeu orainkaria kirikatzen egon naiz eta Asterix-en mapa ikusi eta parrandaren kontua irakurri dut. Horrela, ez naiz sartu edukia irakurtzerat. Eskerrak lagunak igorri didan.
    ///
    Hor, argi dut, niri ere kritika egiten didazula, “Nabarroa”, ezta? Baina, nahi dut jakin dezazun zure artikuluaren mamiarekin erabat ados nagoela. Ikusi dut zuzeulari berria zarela, 2014 04 10. Zergatik ez duzu zure benetako izenarekin idazten? Zer sozietate eraiki dugu? “Kulturfobia” izugarri gustatzen zait.
    ///
    Guk, Arkhitektoon Biltzarrak, idazki hau igorri diegu datorren astean Donostiako Arkhitektura Eskolan antolatu dutenei:
    https://dl.dropboxusercontent.com/…/kukuen%20baratza.pdf
    ///
    Info:
    https://www.facebook.com/arkhitektoonbiltzarra.architectsassembly?fref=photo
    ///
    Bihar, Etxarri Aranatzen etxarriarrek euren herritartasun estatala sinbolikoki erabakiko dute. Donostiako Arkitektura Eskolaren ondoren bigarren galdeketa izanen da. Hirugarrena non? Ekainaren 8an Gure Esku Dago mugimenduak jende-katea antolatu du! Hurrengo urratsa? 2014ko udazkenean Eskozia eta Katalunia! Eta gu? Guk, Ikasle Estatalistok, 2015 12 03 data proposatu genuen, zer iduritzen zaizu, Kixmi? Segi bizkor!

    • Nire benetako ezizenarekin idazten dut. Ezagutzen nautenek badakite nor naizen, baina ez ditut nire izen abizenak hortik argitaratuko.
      .
      Galdeketak egiten dituzuenok lan fina egiten duzue. Galdetzea ondo dago, galdetzea posiblea da eta emaitzak argi eta garbi esango digu gizartearen erabakia. Sinbolikoa. Faktikoa? Benetan Nabarroaren eremuan zehar bizi diren pertsonek borondatea balute, dagoeneko erreferendum baten atarian geundeke. Alderdiek galdeketa eginda izango zuten. Eta izan ez balute biztanleek talka egingo zuten alderdiekin. Ez da horrelako ezer gertatu, beraz galdeketak zerbait sinbolikoan geratuko dira. Alderdi abertzaleek hau egin ez izana? Zergatik?
      1) Ez dute interesik, beraien oinarri militanteak ez duelako interesik. Bozken parte hartze maila altua ikusita, esan daiteke biztanleek ere ez dutela borondaterik.
      2) Jendeak ez du independentzia nahi, eta galdeketa porrota izango zela ikusten dutelako alderdiek.
      Galdeketek agian ez dute independentismoaren gehiengoa erakutsiko momentu honetan, baina bai egitea posiblea dela erakutsiko.
      .
      Bestalde independentzia administratiborako presarik ez dugu izan behar. Nazio txiki eta dekadente honek agian ez du gaitasunik bere askapenerako. Eta izango balu ere txikitasunean, nekean eta kohesiorik gabe askatuko genuen. Indarrak galduko ditugu erreferendumetan, ala nazioa indartzen? Saltoka hasiko gara umeen antzera zuhaitzeko sagarrak hartu nahian, ala eskilara baten bila joango gara erraztasunez eta ganoraz sagarrak hartzeko? Nazioa kontzientziatua eta prestatua egongo denean espontaneoki sortuko da Estatua. Eta ganorazko Estatua gainera. Presarik ez.
      .
      Bitartean erakuts dezagun jendeari galdetzea ondo eta posiblea dela, pasibitatea utzi eta aktibo bihurtzeko.

      • Andoni Errazkin Beratzadi 2014-04-12 17:52

        Agur Kixmi,
        ///
        Ez naiz bat etortzen. Guk, herritar xume batzuek, Donostiako Arkitektura Eskolan 2014 02 25 egunean Erreferendum Lotesle bat gauzatu genuen Euskal Estatuaren, Euskal Sistema Arkitekturalaren eta Aste Arkitekturalaren alde. Emaitza: %64.66 baietz. Guk Euskal Estatua den gaiaren inguruan dagoen inkontziente kolektiboa kontziente kolektiboan bilakatu genuen. Orain, badakigu Donostiako Arkitektura Eskolako jendearen gehiengoak Euskal Estatua nahi duela.
        ///
        Kixmi, nahia badago, eta herritarron aldetikan borondatea ere bai. Guk, hainbat ikasle xumek, Euskal Estatuaren inguruko Lehen Erreferendum Loteslea burutu dugu, eta egoera kolonialaren baitan bizi den kolaborazionismoak zentsuratu egin gaitu. Ikasle Abertzaleek erasotu gaituzte eta Argia astekariak eta Berria egunkariak gure informazioa zentsuratu dute. Zu Zeu orainkaria izan da Arkhitektoon Biltzarraren informazioa zentsuratu ez duen hedabide bakarra.
        ///
        Hau da gure facebook-a:
        https://www.facebook.com/arkhitektoonbiltzarra.architectsassembly?fref=photo
        ///
        Kixmi, nahia badago, borondatea ere bai. Baina, nonbait norbaiten baimena behar da demokrazia zuzena egitekotz. Bihar, Etxarri Aranatzen etxarriarrek euren borondatea agerian utziko dute. Hau Euskal Herriko bigarren erreferenduma izanen da, hirugarrena: noiz, non, nola?
        ///
        AURRERA IGELDO!!!
        AURRERA ARKHITEKTURA ESKOLA!!!
        AURRERA ETXARRI ARANATZ!!!

  • Nazkatuta, ni sexu ezberdinekoen arteko berdintasunaren alde nago. Zergatik zaudete gaurko “feministak” (berdintasunaren aldekoak teorian) pertsonak ikusi beharrean “gizonak” eta “emakumeak” ikustearekin hain obsesionatuta? Nik uste badela garaia berdintasuna benetan lortu nahi badugu kategoria horiek gainditzeko eta gizonekiko gorrotoa ahazteko.
    Lan-istripuetan soilik gizonak hiltzen dira. Suizidioen kopurua gizonetan laukoitza da. EAEan etxegabeen %80a gizonezkoa da. “Gizonen” errua al da hori ere? Ba al dago munduan gaitzik “gizonen” errua ez denik?

    • Nire ustez, berdinatasunaren feminismotik:
      – Pertsonei buruz idaztean, haien gaitasunak, izaerak, gogoak aipatzean, ez dago sexu bereizketa egin beharrik.
      – Datuei buruz, gizarteak inposatutako ezberdintasunei buruz hitz egitean, bai, beharrezkoa da bereizketa hori aipatzea eta azpimarratzea, pairatzen dugun sexismoa jakitera emateko eta borrokatzeko; desparekotasun egoera patriarkal batekik abiatuta gaude eta exinbestekoa da hori argi izatea berdintasunera ailegatzeko.

      • “Datuak”, “estatistikak” eta “zenbakiak” pertsona multzoak besterik ez dira

      • Ez, datuak ez dira pertsonak, datuak baizik. Sexu erasoak komentatzean, garrantzitsua da aipatzea emakumeak nagusiki pairatzen duten kontua dela. Hori ez da sexismoa, sexismoaren aurka jokatzea baizik.
        Aldiz, aipatzen baduzu emakumeek X kontua erakargarriagoa dutela gizonek baino, hor duzu sexismoa. Horren kontra dago berdintasunaren feminismoa, nire ustez.