Udaltop Soziolinguistika Jardunaldia 2014

Udaltop Soziolinguistika Jardunaldia 2014 Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketaren eta Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren uztartzearen emaitza da, aurtengo urterako hiru erakundeok jardunaldiaren antolaketan bat egin baitute. Herri administrazioetako euskara teknikariek, politikariek, aholkularitza enpresek, hizkuntza erabilera gaietan ikerlari eta aditu direnek edo-eta lan jardunean euskara ardatz dutenek esperientzia berriak partekatzea eta etorkizuneko erronketarako formazioa eta tresnak eskuratzea dira jardunaldiaren helburuak. Hortik jardunaldiaren izenburua: Euskara erabiltzeko planak: elkarrekin berritzen.

Bi jardunaldiak aurten bakarrean uztartzearen arrazoi nagusia gaia bera da. Udaltop Topaketaren helburua izan da azken urteotan euskara teknikariei formazioa eta esperientziak trukatzeko gune egoki bat eskaintzea. Bestalde, Soziolinguistika Klusterrak 2012 eta 2013. urteetan zehar Eralan 3 proiektuaren baitan ikerketa-ekintzaren bidetik zazpi esperientzia garatu ditu, herri administrazioetako planak berritzeko eta hobetzeko helburuarekin. Uztarketa honekin beraz, euskara erabiltzeko planetan baliatu litezkeen tresnak, gakoak eta esperientziak eskaini nahi dira.

Eta elkarrekin esaten denean, jardunaldi honek ez dakar antolatzaile diren erakundeen elkartzea bakarrik. Hortik haratago, ikerketan eta unibertsitate esparruan ari direnak eta planen aplikazioan ari direnak ere elkartuko ditu.

Udaltop Soziolinguistika Jardunaldia 2014 herri administrazioetan euskararen erabilerak jauzi esanguratsua egiteko behar dituen baldintza berritzaileen oinarriez eta ibilbideaz hitz egiteko foroa izango da. Horretarako, hogeita hamar urteko ibiliak utz
itako ikaskizunak, orain arteko lan moldeetan bide berriak urratzeko gaitasunak eta datozen urteetarako langintzaren marra nagusiak izango dira oinarri.

Maiatzaren 15ean eta 16an, Lasarte-Orian

Udaltop Soziolinguistika Jardunaldia 2014 Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean egingo da, 2014ko maiatzaren 15ean eta 16an. Euskara erabiltzeko planak

: elkarrekin berritzen izenburupean euskara planak garatzeko oinarriak, Eralan 3ko interbentzioak eta emaitzak eta etorkizuneko oinarriak izango dituzte hizpide.

Hiru bloke izango ditu jardunaldiak. Lehenengoa teorikoagoa, eta unibertsitate esparruan ari diren adituen eskutik etorriko dena. Bigarrena interbentzio eta esperientzia praktikoei lotuagoa, eta hirugarrena berriz, etorkizun hurbileko planetarako berrikuntzari eta esperimenta

zioari eskainiko zaiona.

Lehenengo blokean, besteak beste, orain arteko plangintzen balorazio soziolinguistikoa egingo da, euskara teknikarien rola landuko da eta lidergoaren zein lidergo eraldatzailearen gaineko saio bat eskainiko da. Bigarrengoan Eralan 3 proiektua izango da protagonista, eta bertan garatu diren bost ikerketa-ekintza esperientziren berri emango da. Esperientzia horiek, hiru gairen inguruan ardaztu dira: boterea eta eragin-esparru handia dutenen portaera eredugarriak, erabilera planekin lotutako lidego-kateak, eta euskara teknikariaren rolaren birdefinizioa.

Jardunaldia borobiltzeko, etorkizunari begira jartzea da asmoa, eta datozen lau-bost urteetarako hainbat oinarri finkatzea, edo-eta iradokitzea. Erakunde ezberdinen errealitatetik abiatuta,  euskara erabiltzeko planak berritzeko aukerak eta beharrak non ikusten diren landuko da, eta zein ildotatik egin litekeen berrikuntza.

Orotara, hamaika hitzaldik eta talde-lanak osatuko dute aurtengo egitaraua. H

izlarien artean, berriz, UPV-EHUko, HUHEZIko, HPSko, UEMAko, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Soziolinguistika Klusterreko eta hainbat udaletako ordezkariak izango dira.

Izen-ematea, maiatzaren 8ra arte

Prentsa-agerraldian aurreratu dutenez, izen-ematea dagoeneko zabalik d

ago. Matrikulazioa www.elkarrekinberritzen.net webgunean egin behar da, matrikulazioa online atalean. Prezioa 80 € da –bi eguneko bazkaria barne–. Izena emateko azkeneko eguna maiatzaren 8a da.

Udaltop Soziolinguistika Jardunaldia

Udaltop Soziolinguistika Jardunaldia 2014