Otxarkoagako auzotar izatearen harrotasuna
Otxarkoagako auzotar izatearen harrotasuna –
Otxarkoaga auzoa estigmaz bete den une honetan, Otxarman ezizeneko auzokide batek Otxarkoagako auzotar izatearen harrotasuna aldadarrikatu du bideo batekin.
Auzoko adineko bikote baten erailketak, segurtasunaren inguruan zabaldu den kezkak edota zabalpen handia izan duten zenbait hedabidek eta plataformek emandako albisteen kutsu arrazistak Otxarkoaga askoren ahotan jarri dute, eta berriro ere auzoa estigmaz bete dute.
Horregatik auzotarrek, lehen baino indar eta amorru gehiagorekin, bat egin dute. Erakundeei zerrendatu dizkiete egunerokoan pairatzen dituzten arazoak. Eskari hutsean geratu barik, kontuak eskatzea eta emango diren urratsen kontrola egitea erabaki dute. Besteak beste, Aburto alkateak adostu nahi duen Segurtasunerako Itunean parte hartzeko eskaria luzatu du Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak. Ituna hiritarrei zabaltzea funtsezkotzat jo du.
Eta bitartean Otxarkoagako auzotarrek euren harrotasuna aldarrikatzeko beharrizana sentitu dute. Hain izan da handia egunotan eragin dieten kaltea. Horregatik erabaki dute lau haizetara zabaltzea “Otxarkoagakoa naiz eta harro nago” mezua.
Europa osoan eta Alemanianzerbait ari da gertatzen, komunikabideek ixildu nahi duten zerbait, baina EEBB etan gertatu zen bezala hiritar askok kamera bat hartu eta herriaren aots bihurtu dira, sistema erraza da, Youtuben kontu bat sortu, telefono edo kamera bat hartu eta jendea entrebistatzera atera kalera, manifestazioetara, komunikabideak erakutsi nahi ez dutena agertzera. Erantzuna? beti berdina, herriaren atxikimendua sareetan eta kalean, politikoek eta komunikabideen ikusinahi eza hasieran eta millaka jarraitzaile dituzunean sarean erasoak. Baina herri honek entzun nahi du informazioa, egunero kaleetan ikusten duguna eta ondoko herrietan kaleetan gertatzen dena susmatzen duguna, benetako informazioa nahi dugu.
https://www.youtube.com/watch?v=lTZZ_lcV1kY