Bilbarnia kanpora!

Bilbarnia kanpora! –

Bizkaiko hiriburuko inauteriak Udalatxeak eta Bilboko Konpartsek osatzen duten jai batzorde mixtoak antolatu ohi ditu.

Aurten ere horrela egin dute, baina urduri agertu dira, “EAJren barruan sortu den talde separatista berri baten asmo zitalek kezkaz eta arduraz harritu gaituzte” esanez. Bilboko inauterietarako berri tristea dela aitortuaz, garrasi argia dakarte: “Aratusteetan EAJren eszisioa! Bilbarnia kanpora!”.

Horrela dio zabaldu duten komunikatuak:

“Izan ere, Bilbotarrok Aratusteak ospatzen ditugun bitartean, pribatuan mozorrotzera ohitua dagoen talde honek, aratuste propiak antolatzea erabaki du, Bilboko Aratusteak gutxietsiz.

Prozesu separatista eraikitzaile hau Bilbarnia izenez egin da ezaguna; eta diotenez, Bilbo barnean distrito independiente bat deklaratzera hel daitezke. Beste behin ere, EAJ barruan tentsioa sortzen duen talde honek, bere maskarada propioa antolatuko du, herriarentzat, baina herririk gabe.

Aburtok arazo bat du; bere partiduko zuzendaritzak udaletxearen proiektua kolokan jarri du Andoni Ortuzar jauna buru duela. Fratizidio baten aurrean gaude: partiduko beste buruzagien laguntzarekin, kontraprogramazio bat prestatu dute gure jai mixtoko burua den Itziar Urtasun anderearen bizkarrean.

Norgehiagoka honen aurrean, Bilboko Konpartsen izenean Itziar Urtasuni elkartasun osoa adierazi nahi diogu jasaten ari den sufrimenduagatik. Adierazpen bat egin nahi dugu: Agiri honen bitartez, dei egiten diegu bi aldeei, Ortuzar eta sezesionistei zein EAJ-ren udaletxe legitimoari, guztion artean ospatuko ditugun Bilboko Aratusteak ospatu ditzaten; bertakoekin zein atzerritarrekin, batasunean eta adiskidetasunean.

Jakin badakigu egoera hau ezin dela denboran luzatu eta Ortuzarrek Bilboko ordezkari legitimoak errespetatuko dituela, lehenago edo beranduago. Zuen ideiekin lagutzea nahi dugu: Zer mozorro behar du Ortuzarrek?

Bidali zuen proposamenak twitter bides eta jarri #OrtuzarMozorro hastag-a! Ez dadila ideiarik gabe gelditu! Ideia onenak sari parigabea jasoko du: afaria bere aukerako Batzokian”.

.

Hauek dira Bilboko aratuesteetarako jai batzorde mixtoak egin dituen proposamenak:

Bilbarnia kanpora!
Ortuzardelo: Gure agente sekretua. Behar baldin bada, bere dohaiak, erregearen mesedera jartzeko beti prestu.

.

Bilbarnia kanpora!
Toreroa: Peto petoa, bertokoa. Bilboko herri mugimendua eta ehun soziala txuliatzen aparta denez, bi belarriak eta buztana, herriari ziri egiten beti irabazten ditu.

.

Bilbarnia kanpora!
Homer Ortuzar: Arrazoi nabariengatik. Ortuzar eta bere jarraitzaileak Bilborentzat ona dena esaten trebeak dira, baina finean, kanpoko ideiak dira gugana ekartzen dituztenak, gure ohiturak arbuiatuz.

.

Bilbarnia kanpora!
Oteroa: Beti, pribatizatuaren onurara, eta multinazionalen behar eta nahiei men egiten. Kudeaketa  bikain eta gardenaren ereduan trebea dira, horretarako,  arazo sozialei entzungor egin behar badie ere.

.

Bilbarnia kanpora!
MacIñaki: Guztiogatik jakina da Bilbo ongi jatearen sorlekua dela. Gure gastronomia, gure pintxoak, gure kultura. Izan hau dagoeneko, iraganeko kontuak dira. Bilbarnian ez da slowfooda bultzatzen, kalean sukaldatzea debekatua dago. Izan daiteke laister gure artean janari lasterraren sukurtsala irekitzea?  Mac-Iñaki.

.

Bilbarnia kanpora!
Andonald Trump: Bilbarniako jauntxo eta orojakilea. Beti prest, hiriak pairatzen dituen mehatxuen aurrean botoi gorria sakatzeko. Bilbotar desberdinok (pentsionistak, oteroak, erresidentziako zaintza lanak egiten dituztenak…) ez dugu hitzik  Bilbarnian berari esker. Bilbarnia first!

 

Bilbarnia kanpora!

Aratusteak, Bilbarnia, Bilbo, Bilboko Konpartsak, EAJ, inauteriak, mozorroak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude