Otsailean irakurriko dituzun 10 titular

Otsailean irakurriko dituzun 10 titular

Stephen Hawking-ek nahi duena esango du, baina, ZuZeun etorkizunera bidaiatzeko gaitasuna dugu. Eta horregatik gara etorkizunean irakurriko dituzun lerroburuak asmatzeko gai. Hastera doan hilabetea prestatzen joateko, hona hemen otsailean irakurriko dituzun 10 titular.

Otsailean irakurriko dituzun 10 titular

1- Hainbeste errekurtso eta kontraerrekurtsoz nazkatuta, Donostiako epaitegiak deliberatu du erraustegiaren afera harri orri ar jokoaz ebaztea.

2- Jon Palais BIZI-ko kidea epaiketa osoan zutik egotera behartu dute, lezioa ikas dezan.

3- Iñigo Urkulluren logopedak, Joxeina Etxeberriaren pelukeroak eta Nabarralde Elkarteko euskara arduradunak kotxe istripua izan dute Supersurren.

4- Munillak euskal preso guztiak Euskal Herriko monastegietan sartzea proposatu du.

5- Konkiseko ertzainari bizkarzainak jarri dizkio barne sailak, “autolesionatu ez dadin”. “Ez dut espabilatua balitz bezala jokatzen duen jende tentela aguantatzen”, esan du parabola espazio tenporal batean.

6- Euskal selekzioaren hurrengo urteko partidua batzokiko futbolinean jokatuko da. “Jarraitzaileek alboko mahaia erreserbatu dute jada, baina oraindik sarrerak geratzen dira”.

7- Euskal selekzioaren partidua batzokiko futbolinean jokatzea salatu du ezker abertzaleak. Jokalariek manifestu bat sinatu dute Herriko Tabernan jokatu behar dela berretsiz.

8- Afrikako estatu berriak asmatzeko deialdia egin du Eusko Jaurlaritzak, euskal selekzioak partidu gehiago joka ditzan.

9- Alberto Catalán: “EAE eta Nafarroa bananduko dituen hormatzarra Gipuzkoarrek ordainduko dute!”

10- Patxi Lopezek Kirmen Uriberen poema batekin hasi du Logroñoko sozialisten mitina, Gasteizen zegoela pentsatuz.

Otsailean irakurriko dituzun 10 titular

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.

Zer duzu buruan “Otsailean irakurriko dituzun 10 titular”-ri buruz