Otsailak 13
Otsailak 13 –
Ez da deus aldatu.
Gorputza mingarria da,
jan egin behar du, arnasa hartu, lo;
leuna du azala eta, azpian, odola,
hortz eta azkazalen erreserba ona du,
hezur hauskorrak, artikulazio luzakorrak.
Torturatzeko, hau guztia hartzen da kontuan.
Ez da deus aldatu.
Gorputzak dardar egiten du
hala Erromaren fundazio aurretik nola geroztik ere,
hala Kristo aurreko XX. mendean nola ostekoan ere .
Torturak berdin dirau, lurra txikitu den arren,
dena hementxe bertan gertatzen dela ematen duen arren .
Ez da deus aldatu.
Biztanle-kopurua handitu egin da soilik,
erru zaharrei berriak gehitu zaizkie,
benetakoak, balizkoak, une batekoak, baliogabeak ;
baina oihu gorputzak jaurtikia
errugabearena izan da eta izanen;
betidaniko izari eta neurrien arabera.
Ez da deus aldatu.
Agian moduak, zeremoniak, dantzak,
baina burua babesteko, eskuek
keinu bera egiten dute beti.
Gorputza uzkurtu egiten da, libratzeko borroka egiten du,
luze erortzen da lurrera, belaunak tolesten ditu,
ubeldu egiten da, puztu, lerdea eta odola dariola.
Wislawa Szymborska Nobel saridunaren olerkia, otsailaren 13aren, Torturaren aurkako egunaren karietara; Joseba Arregi, Gurutze Iantzi eta Mikel Zabalza gogoan, baina baita hain ezagunak ez direnen beste torturatu askoren kasuak ere: justizia, egia eta erreparazioa aldarrika.
[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2020 otsailaren 11koa]